Lauaxeta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Estepan Urkiaga Basaraz''' ([[Laukiz]], [[Bizkaia]], [[1905]]eko [[abuztuaren 3]]a - [[Gasteiz]], [[Araba]], [[1937]]ko [[ekainaren 25]]a), ezagunagoa '''''Lauaxeta''''' ezizenaz, [[euskal idazle]]a eta kazetaria zen. Bere ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren kontrakziotik dator.
'''Estepan Urkiaga Basaraz''' ([[Laukiz]], [[Bizkaia]], [[1905]]eko [[abuztuaren 3]]a - [[Gasteiz]], [[Araba]], [[1937]]ko [[ekainaren 25]]a), '''''Lauaxeta''''' ezizenaz ezagunagoa, [[euskal idazle]]a eta kazetaria zen. Haren ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.


== Bizitza ==
== Bizitza ==

15:17, 26 ekaina 2021ko berrikusketa

Lauaxeta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsteban Urkiaga Basaraz
JaiotzaLaukiz1905eko abuztuaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1937ko ekainaren 25a (31 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta eta idazlea
Lan nabarmenak
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Lauaxeta
Genero artistikoaolerkigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 221

Estepan Urkiaga Basaraz (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), Lauaxeta ezizenaz ezagunagoa, euskal idazlea eta kazetaria zen. Haren ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.

Bizitza

Haur zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Plazido Mujikarekin batera. Heziketa klasikoa izan zuen, eta literaturako klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin batera lehenbizi eta bakarrik gero. Han idatzi zituen hitz lauz, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat artikulu. Euzkadin ez ezik, Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen.

1930ean Errenterian egin zen «Olerkari egunean» saritua izan zen Maitale kuttuna olerkiarengatik. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan. 1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen.

1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Gironde egunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten, Gasteizko Santa Isabel hilerrian.[1][2]

Obra

1931n argitaratu zuen Lauaxetak bere lehen olerki bilduma, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera Arrats-beran (1935). Lauaxetaren olerkigintza berezia da garai hartarako. Xabier Lizardi eta Orixerekin batera, olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerekin lotuagoa. Talde horri «Olerkarien belaunaldia» deitu zaio. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.

Gaur egun Lauaxetaren olerkien argitalpen berriak egin dira, aipatu liburuetako olerkiekin eta aurkitu diren beste olerkiekin batera, Aita Onaindiak eta Jon Kortazarrek antolatuak. 1982an, Euzkadi egunkarian agertu ziren Lauaxetaren artikulu bilduma bat argitaratu zen Azalpenak izenburupean. 1990ean antzerkilanek ikusi zuten argia. Jon Kortazar irakasleak haren lanak eta bizitza aztertu eta bi liburu argitaratu ditu: Teoría y práctica poética de Lauaxeta (1986) eta Lauaxeta. Biografía Política (1984).

Estepan Urkiaga Lauaxetaren omenezko eskultura Mungian.
Omenezko monumentua Gasteizen.

Lanak

Olerkiak

Ipuinak

  • Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Illuntzeko ixarra" Euzkerea, 1930.
  • Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Campa de Gustiz Ederra" (erdarara itzulia) Gudari (Bilbo), 1937.
  • Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "El fusil del abuelo" (erdarara itzulia) Gudari, 1937.
  • Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Ipuiña dirudin egia" Erein, 1985.
  • Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan. "Iru adizkideak". Erein, 1985.
  • Azalpenak : 1931-1935 / Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan Jon Kortazar (arg.). Labayru Ikastegia, 1982.

Antzerkia

Erreferentziak

  1. Lauxetari buruzko monografikoa Bidegileak bilduma, Euskadi.net
  2. Sarasola Guisasola, Julio. [https://ahotsak.eus/eibar/hizlariak/julio-sarasua-guisasola/ «1 "Lauaxeta eta "Gudari" aldizkaria". 2 "Lauaxetaren izaera". 3 "Lauaxeta eta euskara". 4 "Lauaxeta eta erlijioa". 5 "Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea".»] (audioak) Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lauaxeta Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lauaxeta
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Lauaxeta