Arkonte: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:
''Arkonte polemarkoaren'' eskumen nagusiak, honako hauek ziren: Armadaren nagusia. erregeetatik jasotako eskumen militarra, [[K. a. V. mende]]aren hasierararte izan zuena. Errituala: pertsonalki sakrifikatzen zituen biktimak ospakizun batzuetan. Guduan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen. Tirau hiltzaile izan ziren [[Harmodio]] eta [[Aristogiton]]en omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen. [[Meteko]]ei, hiritarrak ez ziren biztanleei, justizia administratzea.
''Arkonte polemarkoaren'' eskumen nagusiak, honako hauek ziren: Armadaren nagusia. erregeetatik jasotako eskumen militarra, [[K. a. V. mende]]aren hasierararte izan zuena. Errituala: pertsonalki sakrifikatzen zituen biktimak ospakizun batzuetan. Guduan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen. Tirau hiltzaile izan ziren [[Harmodio]] eta [[Aristogiton]]en omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen. [[Meteko]]ei, hiritarrak ez ziren biztanleei, justizia administratzea.


[[Solon]]en konstituziopean, arkonteak zozketa bidez aukeratuak ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko. [[Tirautza (Antzinako Grezia)|Tirautza]]pean, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. [[Tuzidides]]en arabera, [[Pisistrato]], [[Hipias]]en semea, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.
[[Solon]]en konstituziopean, arkonteak zozketa bidez aukeratuak ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko. [[Tirautza (Antzinako Grezia)|Tirautza]]pean, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. [[Tuzidides]]en arabera, [[Pisistrato]], [[Hipias (tiraua)|Hipias]]en aita, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.


[[be:Архонт]]
[[be:Архонт]]

02:08, 28 iraila 2008ko berrikusketa

Antzinako Grezian, arkonteak, hiriko gobernuaren posturik garrantzitsuenak zituzten magistratuak ziren. Euren garrantzia aldatzen joan zen instituzio honek iraun zuen ia hamar mendeetan zehar, K. a. 753tik -Atenasko erregeen betiereko arkontetzak hamar urteko iraupena izan zuenetik- III. mendea ondo sartua egon arte, baina greziar hiri gehienen gobernu demokratikoen oinarria suposatu zuten.

Magistratura honek, antzinako erregeen boterea, familia nobleenagatik ordezkatzea suposatzen du, eta K. a. X. mendea eta K. a. VII. mende artean sortu behar izan zuen.

Atenasko konstituzioan, hoberen ezagutzen dena, demokrazia zuzenaren sistemaren zati bezala, arkonteak, zozketa bidez aukeratzen ziren euren burua aukeraketara aurkeztu zuten hautagaien artean, kargua, bizitzan behin bakarrik izango zenaren muga bakarrarekin, aukeraketa baino lehen, Areopagoak galdeketa egiten zien hautagaiei, baina azterketak, batez ere, hiritartasun eta erlijio legitimitatean zetzan. Aristotelesek Atenastarren Konstituzioan, honela deskribatzen du galdeketa:

Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen Zeusik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu? Atenastarren konstituzioa 55.3

K. a. 753 eta K. a. 682 bitartean, eskumena, hamar urteko epeetan betetzen zen, ordutik aurrera, agintaldia urte betera jaitsi zen. Jatorrian, arkonteak hiru ziren: arkonte erregea edo basileusa (αρχων βασιλεύς), batez ere funtzio erlijioso eta judizialariak zituena, polemarkoa (πολεμαρχος), nominalki funtzio militarretaz eta hiritarrak ez zirenak tartean zeuden kontuetaz arduratzen zena, eta arkonte eponimoa, (αρχων επονυμος), gobernuaren nagusia eta magistratu nagusia. Narrazio historikoetan, urteak, ohi, urte horretan arkonte eponimoa izan zenaren izenarekin identifikatzen ziren. Arkonteak, urte beteko euren agintaldia betetzerakoan aztertuak ziren euthyna delakoan, kontu publikoen kudeaketa egokiaren arduradun zirelarik.

Arkonte polemarkoaren eskumen nagusiak, honako hauek ziren: Armadaren nagusia. erregeetatik jasotako eskumen militarra, K. a. V. mendearen hasierararte izan zuena. Errituala: pertsonalki sakrifikatzen zituen biktimak ospakizun batzuetan. Guduan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen. Tirau hiltzaile izan ziren Harmodio eta Aristogitonen omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen. Metekoei, hiritarrak ez ziren biztanleei, justizia administratzea.

Solonen konstituziopean, arkonteak zozketa bidez aukeratuak ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko. Tirautzapean, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. Tuzididesen arabera, Pisistrato, Hipiasen aita, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.