Edukira joan

«Txikipedia:Lehen Mundu Gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
XX. mendearen hasieran, Europako estatu edo herrialdeen arteko arazoak gero eta handiagoak ziren. Estatu horietako batzuk aliantzak edo akordioak egin zituzten elkarri laguntzeko, norbaitek erasotzen bazien ere.
 
==Gerraren hasiera eta iraupena==
Lehen Mundu Gerra 1914ko uztailaren 28an hasi zen, Austriak Serbiari gerra deklaratu zionean; gerra piztu zuen gertakaria {{txp|Atentatu|atentatu}} bat izan zen: 1914ko ekainaren 28an, serbiar abertzale batek {{txp|Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako Inperioko}} Franz Ferdinand printzea eta haren emaztea hil zituen {{txp|Sarajevo}} hirian. Horren ondorioz, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion {{Txp|Serbia|Serbiari}}, eta, horren ondoren, {{txp|Errusia|Errusiak}} soldatuak bidali zituen Serbia defenditzera. Laster, Alemania, {{txp|Erresuma Batua|Britainia Handia}} eta Frantzia ere sartu ziren gerran. Geroago, 1917an, Ameriketako Estatu Batuak ere sartu ziren gerran, aliatuei laguntzeko.
 
Bi fronte edo borrokaleku nagusi egon ziren Europan: bata, mendebaldeko frontea, Belgika eta Frantzia artean, eta bestea, ekialdeko frontea, Errusiako mugetan. Mendebaldeko frontean, lubaki edo {{txp|Trintxera|trintxera}}-sistema handi bat antolatu zuten armadek eta borroka gehienak trintxera haietan gertatu ziren.
 
Gerrak lau urte iraun zuen: 1918ko azaroaren 11n amaitu zen, eta aliatuak izan ziren garaile. <br />
 
Mundu osoan, 70 milioi gizonetik gora mobilizatu ziren (60 milioi, Europan), eta 10 milioi hildako eta 20 milioi zauritu baino gehiago eragin zituen.
 
Gerra bukatu zenean, {{txp|Alemaniar Inperioa}}, {{txp|Austria-Hungariako Inperioa}}, {{txp|Otomandar Inperioa}} eta Errusiar Inperioa desagertu egin ziren, eta haietatik hainbat Estatuestatu berri jaio ziren; Europako geografia politikoa erabat aldatu zen gerraren eraginez.
{{Txikipedia interwiki}}