Jump to content

«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 hilabete
t
t (zuz, parag konpentsazioa, esaldi solteak saihestu)
1943an egin zen indusketan, hala ere, erromatar garaiko epigrafe bat aurkitu zen, ''aquilegus'' edo [[zahori]] bati eskainia; hipotesi baten arabera, monasteriotik gertu dagoen Birjinen iturrian Antzinako Erromako tenpluren bat egongo litzateke, eta ''aquilegus'' horri eskainitako harria bertatik letorke. Denborarekin, uraren kultu hori Birjinen iturri bilakatuko litzateke, eta Alodia eta Nuniloren tradizioekin [[Sinkretismo|sinkretismoa]] garatu<ref name=":2" />. Edonola ere, gaur egugno elizaren aurretik beste eraikuntza bat egon zela argi dago. Lehen eliza horren forma zehaztea zaila da, ordea, baina egindako ikerketa arkeologikoek eliza [[Mozarabiar artea|mozarabiar bat zela]] ondorioztatu dute, gaur egun elizaren zati gotikoa dagoenaren azpian, baina orientazioa gradu batzuk aldatuta<ref name="planimetria" />. Gutxi gora behera 15 metroko aldea zuen karratu bat zen eliza hau.
 
=== Iruñeko erresumarenErresumaren babeslekua ===
[[Fitxategi:Nafarroako_erresuma_Antso_III.aren_heriotzaren_unean_1035_-_1b_bertsioa.svg|thumb|[[Iruñeko erresuma]] 1035. urtearen inguruan.]]
[[Eneko Arista]] hil zenean, bere seme [[Gartzia Enekoitz]] bere ahaide musulmanengandik aldendu zen, [[asturiar]]rekin harremanetan jarriz. Aliantza aldaketa honen emaitza, [[Clavijoko gudua]] izan zen (858), non nafar eta asturiarren aliantzak, azken hauek, [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño I.aren]] agindupean, Banu Qasitarren tropak garaitu zituen. Hala ere, Nafarroako erregeek Banu Qasitarren aurka egindako erasoek [[Abd ar-Rahman III.a]] [[kalifa]] kordobatarraren esku-hartzea eragin zuten. Kalifaren kanpainak [[924]]an iritsi ziren [[Zangoza]]ra, kalifak kristauak [[Ledea]]n eta [[Irunberriko arroila|Irunberriko arroilan]] garaitu zituenean. [[Iruñeko kanpaina|Iruñea arpilatua izan zen]]<ref name="lacarra" /> eta bere katedrala suntsitua.