Kapitalizazio konposatu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
38. lerroa: 38. lerroa:


Horrela, kapitalaren hazkundea [[funtzio esponentzial|esponentziala]] da alditik aldira.
Horrela, kapitalaren hazkundea [[funtzio esponentzial|esponentziala]] da alditik aldira.

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
* [http://gizapedia.hirusta.io/kapitalizazio-konposatuaren-legea/ Kapitalizazio konposatuaren legea], Gizapedian.


{{autoritate kontrola}}
== Oharrak eta erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Finantza-matematika]]
[[Kategoria:Finantza-matematika]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 20:29, 20 abuztua 2021 data duena

Kapitalizazio konposatuan, kapitalak modu esponentzialean gehitzen da, interesak kapitalean metatzen baitira interes gehigarriak jasotzeko.

Finantzetan, kapitalizazio konposatua epe jakin baterako inberitutako kapital bati dagozkion irabaziak edo interesak kalkulatzeko modu bat da, epe batetik bestera interesak kapitalera metatzen dituena, kapitalizazio sinplean ez bezala[1].

Kapitalizazio-lege honetan, inbertitutako hasierako kapital bati dagokion bukaerako kapitala, moneta-unitatetan, honela kalkulatzen dira, epe baterako, epeko aldi bakoitzeko interes-tasa izanik:



Jasotako interesak bukaerako kapitalari hasierako kapitala kenduz kalkulatzen dira:



Adibidez, 1000 euroko inbertsioa egiten bada 3 urtetarako, urteko interes-tasa konposatua %10 izanik, 3 urteren buruan kapitala hau izango da:



Jasotako interesak 1331-1000=331 euro dira. Ohartu behar da kapitalizazio sinplean interesak 300 bakarrik lirateekela, 100 urteko hain zuzen.

Urtez urteko jarraipena egiten bada, argi ikusten da, urtero interesak kapitalera bildu eta horrela interesak sortzen direla interesen gainean:

Urtea Hasierako kapitala Bukaerako kapitala
1 1000 1000×(1+0.1)=1100
2 1100 1100×(1+0.1)=1210
3 1210 1210×(1+0.1)=1331

Horrela, kapitalaren hazkundea esponentziala da alditik aldira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]