Jose Maria Arizmendiarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua osatzen, apurka
Osatzen, apurka
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
3. lerroa: 3. lerroa:
'''Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga''' ([[Markina-Xemein]], [[Bizkaia]], 1915eko apirilaren 22a- [[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta [[Mondragon Korporazioa|Mondragon Korporazio]]<nowiki/>ko [[enpresa]] [[Kooperatiba|kooperatibo]]<nowiki/>en [[Ideologia|ideologo]]<nowiki/>a zein sustatzailea.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=40|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> Hasieran [[Euskal Herria]]<nowiki/>n kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 [[Fundazio (erakundea)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: [[Finantzak|finantza]]<nowiki/>k, [[industria]], [[Banaketa prozesu|banaketa]] eta [[ezagutza]].<ref>{{erreferentzia|izenburua=2020. urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf.}}</ref>
'''Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga''' ([[Markina-Xemein]], [[Bizkaia]], 1915eko apirilaren 22a- [[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta [[Mondragon Korporazioa|Mondragon Korporazio]]<nowiki/>ko [[enpresa]] [[Kooperatiba|kooperatibo]]<nowiki/>en [[Ideologia|ideologo]]<nowiki/>a zein sustatzailea.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=40|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> Hasieran [[Euskal Herria]]<nowiki/>n kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 [[Fundazio (erakundea)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: [[Finantzak|finantza]]<nowiki/>k, [[industria]], [[Banaketa prozesu|banaketa]] eta [[ezagutza]].<ref>{{erreferentzia|izenburua=2020. urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf.}}</ref>


Arizmendiarrieta [[apaiz]]<nowiki/>gai zen [[Gasteiz]]<nowiki/>en [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta ondorioz [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>k mobilizatu egin zuen. [[Euskara]] zekienez, ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa [[Frankismo|frankista]]<nowiki/>k [[Bilbo]]<nowiki/>n sartu arte aritu zen. Hauek, [[atxilotu]] ondoren berriro mobilizatu zuten, [[Burgos]]<nowiki/>ko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu arte.<ref>{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=229|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref> Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala [[Debagoiena|Deba Goiena]] Bailara gipuzkoarreko [[Arrasate]] herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz [[Pragmatismo|pragmatiko]] eta langilea, [[justizia sozial]]<nowiki/>aren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako<ref>{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Canada: Cape Breton University|orrialdea=97|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref>, “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, [[Enplegu|enplegua]] sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>a aztertzera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=Es}}</ref>
Arizmendiarrieta [[apaiz]]<nowiki/>gai zen [[Gasteiz]]<nowiki/>en [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta ondorioz [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>k mobilizatu egin zuen. [[Euskara]] zekienez, ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa [[Frankismo|frankista]]<nowiki/>k [[Bilbo]]<nowiki/>n sartu arte aritu zen. Hauek, [[atxilotu]] ondoren berriro mobilizatu zuten, [[Burgos]]<nowiki/>ko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu arte.<ref name=":0">{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=95|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref> Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala [[Debagoiena|Deba Goiena]] Bailara gipuzkoarreko [[Arrasate]] herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz [[Pragmatismo|pragmatiko]] eta langilea, [[justizia sozial]]<nowiki/>aren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako<ref>{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Canada: Cape Breton University|orrialdea=97|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref>, “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, [[Enplegu|enplegua]] sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>a aztertzera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=Es}}</ref>
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta familia osoarekin.jpg|thumb|Arizmendiarrieta familia osoarekin, Barinagan.]]
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta familia osoarekin.jpg|thumb|Arizmendiarrieta familia osoarekin, Barinagan.]]


9. lerroa: 9. lerroa:


=== Haurtzaroa eta gaztaroa: 1915-1931 ===
=== Haurtzaroa eta gaztaroa: 1915-1931 ===
Jose Maria Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen Iturbe izeneko baserri apalean, Bizkaia probintziako Markina-Xemein herriko [[Barinaga]] elizatean. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa izan zituen. Aitak bake-gizon fama izan zuen bere bizilagunen artean. Itxuraz lasaia, alaia eta irmoa, gizarte-bizitza maite zuen azoka eta kofradietara sarri joanaz. Ama emakume biblikoaren tenpleko etxekoandrea zen: azkarra, ordenatua, arduratsua eta sakrifikatua. Seme-alaben heziketa eta estiloa bere gain hartu zituen, eta baita baserriaren administrazioa.
Jose Maria Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen Iturbe izeneko baserri apalean, [[Bizkaia]] probintziako Markina-Xemein herriko [[Barinaga]] [[elizate]]<nowiki/>an. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa izan zituen. Aitak bake-gizon fama izan zuen bere bizilagunen artean. Itxuraz lasaia, alaia eta irmoa, gizarte-bizitza maite zuen [[azoka]] eta kofradietara sarri joanaz. <ref name=":0" />Ama emakume biblikoaren tenpleko etxekoandrea zen: azkarra, ordenatua, arduratsua eta sakrifikatua. Seme-alaben heziketa eta estiloa bere gain hartu zituen, eta baita baserriaren administrazioa.<ref name=":1">{{erreferentzia|abizena=Larrañaga, Jesús|urtea=1998|izenburua=El cooperativismo de Mondragon. Interioridades de una utopía|argitaletxea=Azatza|orrialdea=27|ISBN=84-88125-12-7|hizkuntza=Es}}</ref>


Jose Maria lau anaia-arreben seme zaharrena zen, eta beste hirurak Maria, Frantzisko eta Jesus ziren. Hiru urte zituela, baserriaren parean erori zen, garezurreko traumatismo handia jasan zuela, eta Markinako medikuarengana eraman zuten. Bistako kalte fisikoa konponezina zen, eta ezkerreko begia galdu zuenez, haren ordez begi artifiziala jarri zioten. Lau urte zituela hasi zen parrokiaren ondoko landa-eskolara joaten, baserriak eta auzoko bizilagunak ordaintzen zutena. Istripuaren ondorioek eragina izan zuten Jose Mariaren etorkizuneko tenperamenduan, baita amak harrez gero eskaini zion gehiegizko babesean ere.
Jose Maria lau anaia-arreben seme zaharrena zen, eta beste hirurak Maria, Frantzisko eta Jesus ziren. Hiru urte zituela, baserriaren parean erori eta [[garezur]]<nowiki/>reko traumatismo handia jasan zuen. [[Markina-Xemein|Markina-Xemeing]]<nowiki/>o sendailearenana eraman zutenean, iIkusmenaren kalte fisikoa konponezina zela eta ezkerreko begia galdu zuen, haren ordez begi artifiziala jarriz. Lau urte zituela hasi zen baserriek eta auzoko bizilagunek ordaintzen zuten parrokiaren ondoko landa-eskolara joaten. Istripuaren ondorioek eragina izan zuten Jose Mariaren etorkizuneko izaeran, baita amak harrez gero eskaini zion gehiegizko babesean ere.<ref name=":0" />


Ikusmen-ezgaitasuna eta familiako hezkuntza zirela eta, beste haur batzuk bezala jolastu eta bihurrikeriak egin beharrean, bere izaera ez zen oso hedakorra, baizik eta lotsatia, lasaia eta behatzailea. Jose Maria indar fisikorako gaitasun gutxiko haur adimentsua zen. Mutikoak izaera austeroa, apala eta praktikoa hartu zuen, bere ama pragmatikotik hurbil. Analfabeta izan arren, letrekiko eta literaturarekiko zaletasuna nabaritzen zion, eta hamabi urte bete zituenean, Castillo Elejabeitiako Seminario Txikira joateko adorea eman zion. Han jarri zituen bere minusbaliotasuna ezkutatzen zuten betaurrekoak, eta bere apaiz-bokazioa suspertu zen.
Ikusmen-ezgaitasuna zein familiako hezkuntza zirela eta, beste haur batzuk bezala jolastu eta bihurrikeriak egin beharrean, bere izaera desberdin moldatzen joan zen, lotsatia, lasaia eta behatzailea bilakatuz. Jose Maria indar fisikorako gaitasun gutxiko haur adimentsua zen. Mutikotan nortasun austeroa, apala eta praktikoa hartzen joan zen, bere ama pragmatikotik hurbil. Tomasa analfabeta izan arren, Arizmendiarrietari letrekiko eta literaturarekiko zaletasuna nabaritzen zion, eta hamabi urte bete zituenean, [[Arteaga]]<nowiki/>ko Seminario Txikira joateko adorea eman zion. Han jarri zituen lehen aldiz bere minusbaliotasuna ezkutatzen zuten betaurrekoak, eta laster suspertu zen bere apaiz-bokazioa.<ref name=":0" />


Seminarioan mundu berri bat aurkitu zuen, baina jatorriarekiko leiala izaten jarraitu zuen, hazi zen laborantza-lurrarekiko, eta han ikasi zuen amarengandik lan praktikoaren balioa baserri apal batean bizitzeko elementu gisa. Bere hizkuntzaren gizarte esparru guztietako ingurune elebakarretik, seminarioan kultura orokorra ikasi zuen bi hizkuntza baimenduetan, gaztelaniaz eta latinez. Lau urte geroago, Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan sartu zen.
Seminarioan mundu berri bat aurkitu arren, jatorriarekiko eta hazi zen laborantza-lurrarekiko leiala izaten jarraitu zuen. Eta baita amarengandik han ikasi zuen lan praktikoaren balioa, baserri apal baten bizitzeko oinarri bezala. Gaztetako gizarte esparru guztietako ingurune euskaldun elebakarretik, gaztelaniaz eta latinez ikastera pasatu zen, hain zuzen seminarioan kultura orokorra ikasteko bi hizkuntza baimenduetan. Lau urte geroago, [[Gasteiz]]<nowiki/>ko Elizbarrutiko Seminarioan sartu zen.<ref name=":1" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta gaztetan.jpg|thumb|Arizmendiarrieta gaztetan.]]
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta gaztetan.jpg|thumb|Arizmendiarrieta gaztetan.]]


=== Gasteizko Seminarioa: 1931-1936 ===
=== Gasteizko Seminarioa: 1931-1936 ===
Arizmendiarrieta Seminarioan Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian egon zen, gizarte-gaiak berpiztu zirenean hain zuzen. Apaizgaiak, Filosofia eta Teologia ikasteaz gain, Pio XI. ''Quadragessimo Anno'' entziklika soziala ere aztertzen zuten. Ondorioz, Gasteizko apaiz mugimenduaren espiritualtasunean sakondu zuen, tutore bereziki Joakin Goikoetxeandia eta Juan Thalamas izan zituela. Eta lehenaren lema hartu zuen: "Apaiz izatea, beti eta guztian apaiz". Garrantzi handia ematen zitzaien hainbat balioei, hala nola gorputzaren laztasunari, puntualtasunari, isiltasunari, lanerako gogoari, higieneari eta aurkezpenari, bai fisikoa zein material didaktikoena.
Arizmendiarrieta Seminarioan Espainiako [[Bigarren Errepublika (argipena)|Bigarren Errepublika]]<nowiki/>ren garaian egon zen, hain zuzen gizarte-gaiak berpiztu zirenean. Apaizgaiak, [[Filosofia]] eta [[Teologia]] ikasteaz gain, [[Pio XI.a|Pio XI.]] ''Quadragessimo Anno'' [[entziklika]] soziala ere aztertzen zuen. Ondorioz, Gasteizko apaiz mugimenduaren espiritualtasunean sakondu zuen, tutore bereziki Joakin Goikoetxeandia eta [[Juan Thalamas Labandibar|Juan Thalamas]] izan zituela. Eta lehenaren lema hartu zuen: "Apaiz izatea, beti eta guztian apaiz". Gerora zintzoki jarraitu zituen garrantzi handia ematen zitzaien hainbat balioei, hala nola gorputzaren laztasunari, puntualtasunari, isiltasunari, lanerako gogoari, higieneari eta aurkezpenari, bai fisikoa zein material didaktikoena.<ref>{{erreferentzia|abizena=Azurmendi, Joxe|urtea=1991|izenburua=El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta|argitaletxea=Azatza|orrialdea=50|ISBN=84-88125-01-1|hizkuntza=Es}}</ref>


Seminarioan bi talde zeuden, bata gazteena eta buruarinena, futbolean eta pilotan jolasten zutena, eta bestea helduena, serioak eta arduratsuak, munduko arazoetan pentsatuz paseatzen zutenak, bakean eta gerran, gosean eta misioetan bezalako gizarte-kontuetan. Arizmendiarrita talde horretakoa zen. Apaiz garrantzitsuenetako bat Manuel Lekuona izan zen, hizkuntzen eta artearen irakaslea. Euskara lantzearen alde lan egitea elizbarrutiko apaizen eginbeharra zela defendatzen zuena, katekesia herriko hizkuntzan irakasteko. Hain zuzen, 1933an Filosofiako 2. mailako zenbait ikaslek “Kardaberaz Elkartearen hirugarren maila” sortzea erabaki zuten, eta “Aurrera beti” leloa jarri zioten. Denek erabaki zuten bere estatutuak idazteko egokiena Arizmendiarrieta zela, eta sorrerako agiria ere berak egin zuen, non gizartearen lana ideario errenazentistarekin lotzen baitzuen. Halaber, elkartearen zuzendariorde izendatu zuten, hots, faktuz arduraduna, Lekuona zuzendariak gainbegiratze lana besterik ez baitzuen egiten. Hilean batez beste hiru bilera egiten zituzten, eta horiei batzar arruntak eta bereziak gehitzen zitzaizkien.
Seminarioan bi talde zeuden, bata gazteena eta buruarinena, futbolean eta pilotan jolasten zutena. Eta bestea helduena, serioak eta arduratsuak, munduko arazoetan pentsatuz paseatzen zutenak, bakea eta gerra, gosea eta misioak bezalako gizarte-kontuak erabiliz. Arizmendiarrita bigarren talde horretakoa zen. Braientzat apaiz garrantzitsuenetako bat [[Manuel Lekuona]] izan zen, hizkuntzen eta artearen irakaslea. Euskara lantzearen alde lan egitea [[elizbarruti]]<nowiki/>ko apaizen eginbeharra zela defendatzen zuen, [[katixima]] herriko hizkuntzan irakasteko. Hain zuzen, 1933an Filosofiako 2. mailako zenbait ikaslek “[[Agustin Kardaberaz|Kardaberaz]] Elkartearen hirugarren maila” sortzea erabaki zuten, eta “Aurrera beti” leloa jarri zioten. Denek erabaki zuten bere estatutuak idazteko egokiena Arizmendiarrieta zela, eta sorrerako agiria ere berak egin zuen, non gizartearen lana ideario [[errenazentista]]<nowiki/>rekin lotzen zuen. Halaber, elkartearen zuzendariorde izendatu zuten, hots, faktuz arduraduna, Lekuona zuzendariak gainbegiratze lana besterik ez baitzuen egiten. Hilean batez beste hiru bilera egiten zituzten, eta horiei batzar arruntak eta bereziak gehitzen zitzaizkien.<ref>{{erreferentzia|abizena=Tellechea , José Ignacio|urtea=2005|izenburua=El otro Dn. José María|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=83|ISBN=NA-2028-2005|hizkuntza=Es}}</ref>
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon..jpg|thumb|Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon.]]
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon..jpg|thumb|Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon.]]
Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek behaketa kritikoaren balioa helarazi zieten apaigaiei, uko eginez ikaste soilari. Izan ere, Seminarioko erromantizismo monastikoak apaiz-bokazioa goraipatzen zuen, eta, Arizmendiarrietaren arabera, “munduaren tentazioez hainbeste hitz egitetik, ez ziren agertzen eta ez ziren ezagutzen benetako tentazioak: boterea eta erosotasuna”.
Lekuonak eta [[Jose Migel Barandiaran]]<nowiki/>ek behaketa kritikoaren balioa helarazi zieten apaizgaiei, uko eginez ikaste soilari. Izan ere, Seminarioko [[erromantizismo]] monastikoak apaiz-bokazioa goraipatzen zuen, eta Arizmendiarrietaren arabera, “munduaren tentazioez hainbeste hitz egitetik, ez ziren agertzen eta ez ziren ezagutzen benetako tentazioak: boterea eta erosotasuna”.<ref name=":0" />


=== Gerra Zibila eta apaiz ordenazioa: 1936-1941 ===
=== Gerra Zibila eta apaiz ordenazioa: 1936-1941 ===

18:26, 30 abuztua 2021ko berrikusketa

Jose Maria Arizmendiarrieta

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1915eko apirilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArrasate1976ko azaroaren 29a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta kazetaria
Santutegia
Azaroaren 29
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga (Markina-Xemein, Bizkaia, 1915eko apirilaren 22a- Arrasate, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta Mondragon Korporazioko enpresa kooperatiboen ideologoa zein sustatzailea.[1] Hasieran Euskal Herrian kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. Gizarte ekonomiako bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 fundaziok, mutua batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.[2]

Arizmendiarrieta apaizgai zen Gasteizen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta ondorioz Eusko Jaurlaritzak mobilizatu egin zuen. Euskara zekienez, Eguna egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa frankistak Bilbon sartu arte aritu zen. Hauek, atxilotu ondoren berriro mobilizatu zuten, Burgosko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu arte.[3] Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala Deba Goiena Bailara gipuzkoarreko Arrasate herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz pragmatiko eta langilea, justizia sozialaren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako[4], “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, enplegua sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben eredua aztertzera.[5]

Fitxategi:Arizmendiarrieta familia osoarekin.jpg
Arizmendiarrieta familia osoarekin, Barinagan.

Biografia

Haurtzaroa eta gaztaroa: 1915-1931

Jose Maria Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen Iturbe izeneko baserri apalean, Bizkaia probintziako Markina-Xemein herriko Barinaga elizatean. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa izan zituen. Aitak bake-gizon fama izan zuen bere bizilagunen artean. Itxuraz lasaia, alaia eta irmoa, gizarte-bizitza maite zuen azoka eta kofradietara sarri joanaz. [3]Ama emakume biblikoaren tenpleko etxekoandrea zen: azkarra, ordenatua, arduratsua eta sakrifikatua. Seme-alaben heziketa eta estiloa bere gain hartu zituen, eta baita baserriaren administrazioa.[6]

Jose Maria lau anaia-arreben seme zaharrena zen, eta beste hirurak Maria, Frantzisko eta Jesus ziren. Hiru urte zituela, baserriaren parean erori eta garezurreko traumatismo handia jasan zuen. Markina-Xemeingo sendailearenana eraman zutenean, iIkusmenaren kalte fisikoa konponezina zela eta ezkerreko begia galdu zuen, haren ordez begi artifiziala jarriz. Lau urte zituela hasi zen baserriek eta auzoko bizilagunek ordaintzen zuten parrokiaren ondoko landa-eskolara joaten. Istripuaren ondorioek eragina izan zuten Jose Mariaren etorkizuneko izaeran, baita amak harrez gero eskaini zion gehiegizko babesean ere.[3]

Ikusmen-ezgaitasuna zein familiako hezkuntza zirela eta, beste haur batzuk bezala jolastu eta bihurrikeriak egin beharrean, bere izaera desberdin moldatzen joan zen, lotsatia, lasaia eta behatzailea bilakatuz. Jose Maria indar fisikorako gaitasun gutxiko haur adimentsua zen. Mutikotan nortasun austeroa, apala eta praktikoa hartzen joan zen, bere ama pragmatikotik hurbil. Tomasa analfabeta izan arren, Arizmendiarrietari letrekiko eta literaturarekiko zaletasuna nabaritzen zion, eta hamabi urte bete zituenean, Arteagako Seminario Txikira joateko adorea eman zion. Han jarri zituen lehen aldiz bere minusbaliotasuna ezkutatzen zuten betaurrekoak, eta laster suspertu zen bere apaiz-bokazioa.[3]

Seminarioan mundu berri bat aurkitu arren, jatorriarekiko eta hazi zen laborantza-lurrarekiko leiala izaten jarraitu zuen. Eta baita amarengandik han ikasi zuen lan praktikoaren balioa, baserri apal baten bizitzeko oinarri bezala. Gaztetako gizarte esparru guztietako ingurune euskaldun elebakarretik, gaztelaniaz eta latinez ikastera pasatu zen, hain zuzen seminarioan kultura orokorra ikasteko bi hizkuntza baimenduetan. Lau urte geroago, Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan sartu zen.[6]

Fitxategi:Arizmendiarrieta gaztetan.jpg
Arizmendiarrieta gaztetan.

Gasteizko Seminarioa: 1931-1936

Arizmendiarrieta Seminarioan Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian egon zen, hain zuzen gizarte-gaiak berpiztu zirenean. Apaizgaiak, Filosofia eta Teologia ikasteaz gain, Pio XI. Quadragessimo Anno entziklika soziala ere aztertzen zuen. Ondorioz, Gasteizko apaiz mugimenduaren espiritualtasunean sakondu zuen, tutore bereziki Joakin Goikoetxeandia eta Juan Thalamas izan zituela. Eta lehenaren lema hartu zuen: "Apaiz izatea, beti eta guztian apaiz". Gerora zintzoki jarraitu zituen garrantzi handia ematen zitzaien hainbat balioei, hala nola gorputzaren laztasunari, puntualtasunari, isiltasunari, lanerako gogoari, higieneari eta aurkezpenari, bai fisikoa zein material didaktikoena.[7]

Seminarioan bi talde zeuden, bata gazteena eta buruarinena, futbolean eta pilotan jolasten zutena. Eta bestea helduena, serioak eta arduratsuak, munduko arazoetan pentsatuz paseatzen zutenak, bakea eta gerra, gosea eta misioak bezalako gizarte-kontuak erabiliz. Arizmendiarrita bigarren talde horretakoa zen. Braientzat apaiz garrantzitsuenetako bat Manuel Lekuona izan zen, hizkuntzen eta artearen irakaslea. Euskara lantzearen alde lan egitea elizbarrutiko apaizen eginbeharra zela defendatzen zuen, katixima herriko hizkuntzan irakasteko. Hain zuzen, 1933an Filosofiako 2. mailako zenbait ikaslek “Kardaberaz Elkartearen hirugarren maila” sortzea erabaki zuten, eta “Aurrera beti” leloa jarri zioten. Denek erabaki zuten bere estatutuak idazteko egokiena Arizmendiarrieta zela, eta sorrerako agiria ere berak egin zuen, non gizartearen lana ideario errenazentistarekin lotzen zuen. Halaber, elkartearen zuzendariorde izendatu zuten, hots, faktuz arduraduna, Lekuona zuzendariak gainbegiratze lana besterik ez baitzuen egiten. Hilean batez beste hiru bilera egiten zituzten, eta horiei batzar arruntak eta bereziak gehitzen zitzaizkien.[8]

Fitxategi:Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon..jpg
Arizmendiarrieta soldadu jantzita, Bilbon.

Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek behaketa kritikoaren balioa helarazi zieten apaizgaiei, uko eginez ikaste soilari. Izan ere, Seminarioko erromantizismo monastikoak apaiz-bokazioa goraipatzen zuen, eta Arizmendiarrietaren arabera, “munduaren tentazioez hainbeste hitz egitetik, ez ziren agertzen eta ez ziren ezagutzen benetako tentazioak: boterea eta erosotasuna”.[3]

Gerra Zibila eta apaiz ordenazioa: 1936-1941

1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Arizmendiarrieta Barinagako familia-baserrian zegoen, Seminarioko urteroko oporrak disfrutatzen, eta han egon zen Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritza berriak mobilizatu zuen arte. Baina auzitegi mediko militarrak armen zerbitzu aktiborako bere ezgaitasuna ziurtatu zuen, gorputz osagarrietara destinatuz, hain zuzen Eguna egunkariko erredazkziora. Bertan soldata bat kobratzen zuen hilero soldadu bezala. Euskarazko egunkaria 1937ko urtarrilean sortu zen, gobernu berria euskal biztanleriarekin eta bereziki fronteko soldaduekin komunikatzeko. Bilboko Prentsa Elkarteko kidea zen, eta maiatzean zein ekainean euskal milizianoen batailoiei zuzenean zuzenduta zegoen Gudari egunkari elebidunean ere idatzi zuen. Bertako artikuluetan Egunako ideario antifaxista, nazionalista eta kristau-demokrata mantentzen zen. Arizmendiarrietarekin Gasteizko “Beti aurrera” elkarteko hainbat kidek egiten zuten lan, hala nola Eusebio Erkiaga eta Alejandro Mendizabal. Informazioaren trataerak euskal aberriaren eta haren osagai garrantzitsuenen defentsa bilatzen zuen: hizkuntza eta erlijioa. Hori guztia norabide politiko kristau-demokrata batetik, giza-justiziari behin eta berriz erreferentzia eginez.

Fitxategi:Arizmendiarrietak lehen meza eman zuen egunean, familiarekin..jpg
Arizmendiarrietak lehen meza eman zuen egunean, familiarekin.

1937ko ekainean, tropa matxinatuek Bilbo inbaditu zuten, eta Arizmendiarrieta Frantziara ihes egiten saiatu zen. Baina familiaren aurka errepresaliak hartuko ote zituzten beldur, Barinagara itzuli zen, salaketa baten ondorioz atxilotua izan arte. Eguna eta Gudari egunkarietan idatzi izana leporatuta kartzelan hilabete igaro ondoren, bere pertsonaren aurkako gerra-kontseilu sumarisimoa egin zioten, azkenean kargurik gabe aske geratuz. Eguna eta Gudari gerra-kontseiluan bere aurka idatzi izana leporatu zioten kartzelan hilabete bat igaro ondoren, kargurik gabe aske utzi zuten azkenean. Urte amaieran Bergarako seminarioa prestatu zuten, eta Arizmendiarrieta bertara joan zen apaiz-ikasketak jarraitzera. Ikasturte erdian, 1938ko apirilean, berriro mobilizatu zuten, oraingoan armada frankistak, Burgosko artilleriaren erregimentura bidaliz. Hiri horretako apaizgaitegian teologia ikasten jarraitzeko baimena lortu zuen, beste ikasturte bat gainditzeko.

1939ko irailean, berriro itzuli zen Gasteizko Seminariora, Rufino Aldabalde irakaslearen babespean. Lan-talde batzuk sortuak zituen, eta bertan gerra zibilaren konbultsioaren ondoren, gizartearen auzia apaizen belaunaldi berriek aurre egin beharreko zeregin nabarmena zela uste zuen. “Kardaberaz” eta Egunako lanaren etapak bukatuta zeuden, eta Aldabaldek abenduan Pax izena zuen taldearen orriko zuzendari izendatu zuen Arizmendiarrieta. 1940ko martxoan, orriak Sortu izena hartu zuen, eta Gasteizko Apaiz Mugimendua sortu zen. Bertan, gizartearen apostolutza, batez ere gazteena eta langileena, izan ziren Arizmendiarrietak apaiztu aurreko hilabete horietan parte hartu zuen bi lan-eremuak.

Fitxategi:Arizmendiarrieta Bilbon preso.jpg
Arizmendiarrieta Bilbon preso.

1941ko urtarrilaren 1ean lehen meza eman zuen Barinagako San Pedro elizan, bere guraso eta senideen aurrean. Zeremonian Perossiren meza abestu zen, eta baita Euskaltzaindiaren buru zen Resurreccion Maria Azkue miretsiaren Nun duzu amandrea. Horren ondoren, eta berak Belgikako Lovainako unibertsitatera Soziologia ikastera joan nahi zuen arren, Arrasatera bidali zuten koadjutore laguntzaile bezala, ohiz kanpoko langabezia eta tentsio sozialak baitzituen gerra zibilaren ondorio bezala.

Arrasatera bidalia: 1941-1954

1941eko otsailean, bere jaioterriko Barinagatik Arrasateko gerraosteko herri deprimitura joan zen. Han, Erdi Arotik burdina lantzen zen bere burdinola eta artisau-lantegietan. Eta XX. mendearen hasieran industria-jarduera eraginkorra zuen, eta hainbat enpresak laminatuak, profilak eta txapa, torlojuak, sarrailagintza, burdindegia, altzari metalikoak, galdaketa xaflakorra, etxeko aparatuak, burdinazko hodietarako osagarriak, eta bulegoko altzariak egiten zituzten. Arizmendiarrieta iristean, enpresa horietan 1.500 langile aritzen ziren, herriak guztira 8.800 biztanle zituela.

Fitxategi:Arizmendiarrieta Aste Santuko prozesioan, Arrasaten.jpg
Arizmendiarrieta Aste Santuko prozesio baten, Arrasaten.

Enpresarik garrantzitsuena 800 langileko Union Zerrajera zen. Burtsan kotizatzen zuen, bere enplegatuentzat ekonomatua eta Aprendizen Eskola zuena. Bertan, Arizmendiarrieta gizarte prestakuntzako astean eskola-ordu bat ematen hasi zen, San Juan Bautista parrokiako kontsiliario bezala. Ikasle gazteekin zuen harreman horren ondorioz, Ekintza Katolikoa dinamizatu zuen, aisialdi sozial, kultural eta erlijiosoko zentro gisa. Gainera, 1942an, beste atal batzuk sortu zituen, hala nola Kirol Gazteria, Soziologia Akademia eta Aleluya aldizkaria, kanpora ateratzen ziren soldadugaientzat. Baina Arizmendiarrietak jakintza sozializatu nahi zuen, eta langileen seme-alaba guztiak trebatzeko aukera zabaldu. Gasteizen Pedro Anituak sortutako Lanbide Eskolan izan zen, eta gauza bera egitea erabaki zuen, 1943an baldintza eskasetan Eskola Profesional berri bat sortuz, Ekintza Katolikoaren izenean. Eskola pribatua zen, ez kooperatiba, hasiera batean enpresaburuen, langileen eta Udalaren ordezkarien patronatu batek gobernatua. Lehenengo urtean hogei gazte hasi ziren, eta ikasturteko hamaika hilabeteetan lau orduko lan ordaindua zuten enpresetan, arratsaldean sei orduz klasera joaten zirela.

1945ean, Arizmendiarrietaren ekimenez eta Kirol Gazteriaren bidez, Iturripeko estadioa eraiki zen, enpresen eta tokiko komunitatearen ekarpenekin finantzatua, kiniela, zozketa, ikuskizunetarako sarrerak eta abarren bidez. Eta gizarte-lanak instituzionalizatzeko bere jardunarekin jarraituz, estatutuak idatzi zituen Arrasateko agintari publiko, elizgizon eta enpresari nagusiak biltzen zituen Batzorde Delegatu bat osatuz, udal kirol-elkarte bilakatzeko.

Fitxategi:Union Cerrajerako Aprendizen Eskolan.jpg
Union Cerrajerako Aprendizen Eskolan.

1946an, Arizmendiarrietak jauzi kualitatibo handia eman zuen prestakuntzan, Maestria Industrialeko ikasketak amaitu zituzten hamaika gazte onenak hautatu baitzituen Zaragozako Ingeniaritza Industriala goi-mailako ikasketak matrikula librearekin egiteko. Egunez, 55 ordu egiten zituzten astean Union Zerrajeran, eta gauez irakasleek eta Lanbide Eskolak gidatzen zituzten. Uztailean izaten zituzten azterketak Zaragozan, eta guztiek bost ikasturteak gainditu zituzten. Horien artean zeuden 1956an Ulgor lehen kooperatibako bost sustatzaileak. Bestalde, urte berean eta “errealitatearen teologia”-ren pentsamenduarekin jarraituz, Arrasateko Osasun Zentro txikian tuberkulosiaren aurkako kontsultategi bat sortzea lortu zuen.

1947. urtea eta hurrengoak sozialki nahasiak izan ziren, hainbat enpresatako langileen soldaten erreklamazioekin, Arizmendiarrietak idatziak egiten lagundu eta parte hartu baitzuen, gizarte-zabalkundetzako ekintza bezala. Hori guztia enpresaburuekin zuen harreman onari eutsiz, guztien ongia sustatzeko Hezkuntza eta Kultura Liga sortzeko laguntza eman baitzioten. Baina denborarekin liskarrak izan ziren Union Zerrajerako zuzendaritza paternalistaren eta ingeniaritzako ikasleen artean.

1952an Arizmendiarrietak sustatutako Zaldispe Eskola Profesional berria inauguratu zen. Bera apal mantendu zen publikoaren artean, Hezkuntza Ministroa, Gobernadore Zibila, Gotzaina, Diputazioko lehendakaria eta beste agintari batzuk tribunan zeuden bitartean. Ekitaldi berean, Ingeniari Industrialen lehen promozioak Joaquín Ruiz Jiménez Ministroaren eskutik tituluak jaso zituen.

Bere gizarte-proiektuen barnean, 1953ko abuztuan langileentzat ziren Makatzenako etxebizitza-gune berriaren lehen harria jarri zen, “Etxearen Elkarte Arrasatearra” ongintzazko eraikuntza-erakundea sortu ondoren. Arizmendiarrietak bere langile-ideologia praktikara bizitza soil baten bidez eramaten zuen: soldatarik gabe, trenean hirugarren mailako txartelarekin edo lagunen autoetan bidaiatuz, eta Arrasaten zehar bere bizikleta xumearekin mugituz, langile-klaseak egiten zuen bezala.

Fitxategi:Arizmendiarrieta Ikerlan ondoan, 1976an.jpg
Arizmendiarrieta Ikerlan ondoan, 1976an.

Gaixotasuna eta heriotza: 1976

1963an kolapso txikiak nozitzen hasi zen, seguruenik aurreko urteetan izandako jarduera betearen ondorioz: apaiz-bizitza, eskolak, hitzaldiak, konferentziak, bilerak, lantokietara egindako bisitak, Eskolako bulegora joaten zitzaion pertsonen arreta, ministerioetara eta erakunde ofizialetara egindako bidaiak, atzerrirako bidaiak, eta hainbat irakurketen bidez prestakuntzan egindako lan neketsua. Ez zen osorik sendatu, eta 1967ko otsailean bihotz-enbolia bat izan zuen. Hori dela eta, Madrilen operatu zuten, protesi artifizial bat jarriz zioten bihotzean.

Hainbat urtez bizitza normala egin ondoren, 1973ko urtarrilean bihotz arazoengatik ospitaleratu zuten Bilbon, eta bertan errekuperazio erregimen zorrotza ezarri ondoren, ahul itzuli zen Arrasatera. Gaixotasun itzulezina zenez ez zuen hobera egiten, eta 1974ko otsailean ospitalera itzuli behar izan zuen berriro, lehenago jarritako balbula artifiziala desnaturalizatuz joan baitzen denborarekin, eta hura ordezkatzea premiazkoa zen. Ebakuntza konplexua ondo amaitu zen, baina hurrengo egunetan Arizmendiarrietak sufritzen jarraitzen zuen, kutsatu ziren zauriak orbaintzen ez zirelako, “kirofanoko gaitza” baitzuen. Apirilean Arrasatera itzultzeko alta eman zioten, eta zauriak sendatzen zizkioten egunero. Soilik apaiz aszetikak azaltzen du jasandako isiltasuna, ebakuntzaren ondoren izandako sufrimendu fisikoa eramatean. Sendaketak eta medikazioak, batez ere antibiotikoak, martirio mingarria ziren beretzat, eta etsipenez eraman zituen. Hala ere, ahulduta egon arren, bizimodu normala egiten saiatzen zen. Hainbat ospitaleratze eta altaren ondoren, 1976ko azaroaren hasieran Arrasateko Osasun Zentroan ospitaleratu zuten, eta medikuek zauriak sendatu ordez gehiago ez sufriaraztea erabaki zuten, azaroaren 29an hil zen arte.

Fitxategi:Jose MariaArizmendiarrieta.jpg
Jose Maria Arizmendiarrieta, 1976an

Gorpua bi egunez egon zen parrokian, eta milaka pertsona joan ziren omenaldia egitera. Abenduaren 1ean egin zen hileta, Lan Ministroa buru zela eta elizkizuna 60 apaizek emanda.

Enpresa kooperatiboak: 1955-1976

1955 arte, Arizmendiarrietak lau eremu ezberdinetan egin zuen lan, eta kasu guztietan klaseen arteko lankidetza-irizpideak erabili zituen:

- parrokiakoa, non Ekintza Katolikoaren zentroa eta Ariketa Espiritualen Lana biltzen ziren,

- gizarte-laguntza, tuberkulosiaren aurkako eta haurren kontsultategien bidez osasun-laguntza soziala emanez, edo etxebizitzak eraikiz Mondragonesa Elkartearen bidez,

- heziketakoa, Eskola Profesionala garatuta, eta

- aisialdi-jarduera, Kirol Gazteriarekin batera kirola eta zinea helburu zituena.

Enpresa-eremua geratzen zen jorratu gabe, langileek kapitalean eta enpresen kudeaketan parte hartzeko. Hamahiru urteko sormen-lana egin ondoren laguntza eta heziketa sektoreetan, ekintzan oinarrituta hausnarketan baino, eta Elizaren doktrina sozialak elikatuta, Arizmendiarrietak gizarte-enpresak sortzera bideratu zuen bere ardura, “esperientzia kooperatiboa” deitzen zuena.

Antolakuntza eredua

Arizmendiarrietak antolakuntza-eredu irekia sustatu zuen, arrazak, sinesmenak, klaseak eta generoa bereizi gabe, eta aldi berean parte-hartzailea eta interdependentea zena. Elementu komun batzuk zituen, eta beste batzuk sektorearen arabera berariazkoak.

Elementu komunen artean bazkideen Batzar Orokorra zegoen, non pertsona/boto baten demokrazia zen nagusi, bazkideak zuen antzinatasuna edo kapitala baloratu gabe. Batzarrak Kontseilu Errektoreko kideak hautatzen zituen, Administrazio Kontseiluaren parekoak, eta edozein bazkide aurkez zitekeen bere hautagaitza. Kontseilu Errektoreak Zuzendari Nagusi aukeratzen zuen, eta honek bere zuzendaritza taldea aukeratuko zuen. Bestalde, langileek Kontseilu Sozialeko kideak aukeratzen zituzten, sindikatuek bezala, hogei bazkideko ordezkari baten proportzioan. Bai Kontseilu Errektoreak bai Kontseilu Sozalak beren lehendakaria aukeratzen zuten.

Sektorearen arabera, bazkideen osaera aldatzen zen. Hala, kooperatiba industrialetan langileak baino ez ziren bazkideak. Kreditu- eta ikerketa-kooperatibetan bazkideak langileak eta enpresakziren. Kontsumo kooperatibetan bazkideak langileak eta enpresak ziren, eta bazkide erabiltzaileak bezeroak. Eta heziketa kooperatibetan bazkideak langileak, enpresak eta ikasleak ziren.

Kooperatiba guztiak pribatuak ziren, auto-kudeatuak eta beraien zerbitzuak merkatu osoko publikoari eskainiak. Bestalde, ikerketako zein heziketako kooperatibak irabazi asmorik gabeak ziren.

Kontsumo kooperatibak

1955eko uztailean amaitu ziren “Etxearen Elkarte Arrasatearra”k sutatutako etxebizitzak, eta Arizmendiarrietak bizilagunen artean San Jose Kontsumo Kooperatiba sortzea proposatu zuen bazkideen batzarrean. Kontua zen Zerrajera enpresa ekonomatu baztertzailearen alternatiba komunitario bat sortzea. Dena pertsonalki antolatu zuen: bazkide sortzaileen zerrendan parte hartu zuen, estatutuak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa bildu zuen, kooperatibismoari buruzko erreferentzia teorikoak bilatu zituen bazkideak enpresa-eredu horrekin ohitzeko, denda gisa erabiliko zuen lokala eskuratzeko kudeaketez arduratu zen, eta sozietatearen estatutuak idatzi zituen. Zuzendaritza Batzordean sartu zuten kontsiliario bezala, eta erosketa finantzatzeko Arizmendiarrietak interesik gabeko kredituak negoziatu zituen hainbat enpresarekin, beraiek ere kooperatiba ekonomatu gisa erabiltzearen truke.

San Jose Kooperatibak lan-oreka bilatzea ere ekarri zuen, lanean batez ere emakumeak hartzen zituelako, Arizmendiarrietak arreta berezia eskaintzen baitzion emakumeen sustapenari. Horretarako, irakaskuntzen atal bat zabaldu zuen Eskola Profesionalean, Arrasaten zeuden 400 emakume ezkongabeei begira. Urteen poderioz, kontsumo-kooperatiba gehiago sortu ziren, eta 1969ko irailean, Arrasateko San Jose kooperatibak Eroski Taldea sortu zuen Aretxabaleta, Amorebieta, Markina, Gernika, Eibar, Ermua, Matiena eta Rekaldeberrin (Bilbo) finkaturiko hainbat kooperatibarekin bat egin ondoren.

ULGOR lehen kooperatiba industriala, 1956an.

Kooperatiba industrialak

1955aren hasieran, Arizmendiarrietak ez zuen ahalegin gehiago egin Union Zerrajerako zuzendaritzak bere langileak kapitalean eta kudeaketan parte har zezaten. Eta enpresa berri bat sortzera animatu zituen gertuko bost kolaboratzaileei: Luis Usatorre, Jesús Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Javier Ortubay eta Jose Maria Ormaetxea. Sortzeko baimena Madrilgo Gobernuak eman behar zuen, eta bere ezezkoaren ondoren, urrian zailtasunak zituen Gasteizko enpresa bat erostea erabaki zuten, “etxean erabiltzeko gailuak” fabrikatzeko lizentzia industrialarekin, hain zuzen, sukaldeko petrolio-labetxoak.

1956ko apirilean, Arizmendiarrietak Ulgor Tailerrrak (fundatzaileen abizenen akronimoa) Arrasaten kokatu zen enpresa berriaren pabiloia bedeinkatu zuen, eta aurreko labetxoak egiten jarraitzeaz gain, beste produktu bat merkaturatu zuten: Espainian ezezaguna zen eredu ingeles batetik milimetrora kopiatutako petrolio-berogailua. Halaber, Alemaniako enpresa baten patentearekin selenio-plakak fabrikatzeko lizentzia lortu zuten udan.

Arizmendiarrietak Eskola Profesionaletik ezagutzen zituen talentudun gazteak zituen oinarri, premisa honekin: “kooperatibak sortzeko, kooperatibistak trebatu behar dira”. Bestalde, logika bikoitzeko negozio berriak sustatu ziren: Deba Garaia Haranean lehendik zeuden enpresekin lehian ez sartzea, eta Union Zerrajeran zein Eskola Profesionaleko ikasketei lotuta egotea. Horrela, Usatorre eta Larrañaga etxetresna elektrikoez arduratu ziren, Ormaetxea galdategiaz, eta Gorroñogoitia elektronikaz. Abuztuan udako oporrak aprobetxatu zituzten Gasteizko instalazioko makineria eta trokelak Arrasatera eramateko, eta azaroan inauguratu zen ofizialki lantegia.

Ulgorren hasiera onaren ondoren, 1957an Arizmendiarrietak Eskola Profesionaleko ikasle ohien parte-hartzearekin, Arrasate Tailerak kooperatiba industriala sortu zuen, Aranzabal Tailerra porrotean zegoen enpresa berriz martxan jartzeko. Estatutuak berak prestatu zituen, Madrilgo bi abokaturekin elkarlanean, horietako bat Industria Kooperatiben Batasun Nazionalaren arduraduna izanik. Enpresa kooperatibo berriaren helburua “makinak, erremintak, trokelajea eta tresnak fabrikatzea eta saltzea” zen.

Kreditu-kooperatibak

1958ko abuztuan, Arizmendiarrieta EskolaProfesionaleko ikasle eta irakasleen ibilaldi batekin joan zen Bruselako Mundu Erakusketara, eta atzerrirako lehen bidaia Frantzia, Herbehereak, Belgika eta Alemanian hainbat enpresa bisitatzeko aprobetxatu zuen, automobilgintza, etxetresna elektriko eta makina-erremintako sektoreetakoak. Bidaiaren ondoren, azkn urteetan burun zerabilen ideia bati ekitea erabaki zuen: kreditu-erakunde kooperatiboak sortzea. Horrela, 1959an bi aurreproiektu idatzi zituen, finantza entitate bat eta laguntza entitate bat sortzeko.

Finantza erakundea

Laboral Kutxa erakundearen helburua, industria- eta zerbitzu-kooperatibei inbertsioetan eta hazkundean estaldura ematea zen, eta era berean, bazkideen irabaziak eta aurrezkiak bideratzea. Lehen bulegoa 1959ko urrian ireki zen, eta bere finantza funtzioaz gain, Ulgor eta Talleres Arrasateko 314 bazkideei erantzuteko Gizarte Horniduraren zerbitzua aktibatu zuen.

Onartzeko aurkeztu zituen estatutuetan, elkarrenganako lankidetza indartu zuen, zeuden kooperatibak kreditu erakunde kooperatiboko bazkide bihurtu baitziren, eta kooperatiba berriei bazkide izateko proposamena egin zien. Horrela, denen kaudimena sendotu egiten zen.

Laboral Kutxaren berezko ezaugarrietakoa, hasieratik bi Dibisio zituela izan zen, harik eta 1991n Mondragon Korporazioa sortu zen arte: Finantzakoa eta Enpresakoa. Lehenengoak aurrezki-kutxa baten ohiko funtzioak betetzen zituen bitartean, Enpresa Dibisioaren funtzioak autonomoak ziren. Alde batetik, zeuden kooperatibei nazioarteratze, kudeaketa edo aholkularitza juridikoko gaietan laguntza ematen zien, eta bestetik kooperatiba berrien sorrera sustatzen zuen, bai lehendik zeuden sektoreetan, bai sektore berrietan hala nola ikerkuntzan, lehen sektorean edo hezkuntzan.

Enplegatuak eta kooperatiba industrialak bazkide bezala uztartzeaz gain, Arizmendiarrietak gainerako herritarren parte-hartzea nahi zuen, eta horretarako mezu errazak eta herrikoiak erabiltzen zituen. Hala, 1960an Laboral Kutxaren bulego berri bat inauguratu zenean erabili zuen leloa honakoa izan zen, “Edo libreta edo maleta”, hau da, aurreztea eta inbertitzea enplegua sortzeko, edo emigratzea.

Laguntza mutualitatea

Laboral Kutxa bezala, 1959ko ekainean Lagun Aro izeneko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea sortu zen, kooperatibisten giza-babeserako premiari erantzuteko. Bere kontura lan egiten zutelako, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokor Publikotik kanpo geratzen ziren, eta jabe izaera aipatzen zuten besteren kontura lan egiten zutenen aldean.

Bere eginkizuna, alde batetik Gizarte Segurantzako Sistema Publikoaren prestazioak barne hartuko zituen estaldura mistoko sistema bat eskaintzea zen, kooperatibistak afiliatuta zeuden Autonomoen Erregimen bidez. Eta bestetik Lagun Aroren berezko prestazioak, hala nola gaixotasun estaldurak, kooperatibak enplegu arazoak izanez gero langabezia estaldurak, eta baita erretiro, alarguntasun eta osasun-sistema osagarriko estaldurak. Laboral Kutxarekin bezala, kooperatibak Lagun Aroko bazkide ere baziren.

Nekazaritza kooperatiba

Arizmendiarrieta Barinagako nekazari familia batekoa zen, eta ez zuen ulertzen gizarte garapena lehen sektorerik gabe. Hasierako kooperatiba industrialen ondoren, LANA kooperatiba sustatu zuen, Debagoieneko nekazaritza eta basogintza sektoreak integratuz. Kooperatiba mistoa izango zen, bi bazkide motarekin: baserrietako ekoizleak eta eraldatze kooperatibako langileak.

Hainbait urtetan hazkunde dinamikoa izan ondoren, espezializazio bat bilakatu zen hiru dibisio sortuz: esnetegia, abeltzaintza eta basogintza. Urteen poderioz, lehenengo biak Erkop nekazaritzako elikagaien Taldean sartu ziren, eta basogintza Eraikuntza Dibisioan.

Fitxategi:Jose Maria Arizmendiarrietaren estatua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan..jpg
Jose Maria Arizmendiarrietaren estatua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Unibertsitate kooperatiba

1961aren hasieran, Arizmendiarrieta maila akademiko altuagoko Eskola Profesional berri baten ideia egituratzen hasi zen, Debagoiena Ibarrean guztira 50.000 biztanle zituzten Arrasate, Bergara eta Oñatiko hiru herri nagusietan zentroak irekiz. Kooperatiba industrialak garatzeko ezinbesteko baldintza bezala ondo prestatutako ikasleak ikusten zuen, irakasle onenekin hezita Europako puntako herrialdeetako ikerketa eta garapen mailetara hurbiltzen ziren tailer eta laborategietan. Eta horrek enpresekiko harremana erraztuko luke.

1963an Iturripeko Eskola Profesional berriaren lanak hasi ziren. Pixkanaka Ofizialia, Maestria eta Ingeniaritza Teknikoko maila lortuko zuten 1.500 ikasle hartzeko asmoa zegoen, eta 1967an inauguratu zen ofizialki. Berezitasun garrantzitsu bat zen Eskolako bazkide zirela Debaoiena Ibarreko enpresa kooperatibak eta ez-kooperatibak, irakasleak eta ikasleak, hiru aldeek Batzarrean eta Kontseilu Errektorean ordezkaritza zutela.

Garai horretan, MEDUO-Oñatiko Unibertsitateko Eskola Mankomunitate Proiektua garatu zuen, 1965ean argitaratu zuena, eta Sancti Spiritus Unibertsitatea, 1545ean sortua eta 1902 arte martxan egon zena, abal historiko bezala kontutan hartuz. Proposamen deszentralizatu eta erkidetua aurreikusten zuen, Arrasaten mekanikarekin, elektronikarekin eta makina-erremintarekin lotutako ingeniaritzak kokatuz, Oñatin enpresen merkataritza eta administrazio lizentziaturak, eta Bergaran ehungintzarekin lotutako industria kimikoak. Era berean, unibertsitate “herrikoia eta soziala” proposatzen zuen, arreta jarri behar ziona hezkuntza-aukera berdintasunaren printzipioaren aplikazio praktikoari, prestakuntza iraunkorra instituzionalizatuz gune eragile izan zedin. Proiektua ausartegia izan zen garai hartarako, eta 1997 arte itxaron behar izan zen egungo Mondragon Unibertsitatea eratzeko.

Eskualdeko kooperatiba taldea

Laboral Kutxaren 1961. urteko memorian, Arizmendiarrietak kooperatiba barruko eta kooperatiben arteko lankidetzari buruzko ideiak azaltzen zituen, sustapen pertsonala eta kolektiboa lortzeko elkartasun elementu bezala. Zeharkako baliabideen bidezko kapitalizazio prozesu egokia proposatzen zuen, eta aldi berean, industria kontzentrazioaren bidezko ezinbesteko garapen formula.

Ulgorreko zuzendariek ideia gidatu eta garatu egin zuten, Deba Garaia Haraneko kooperatiba industrialak biltzen zituen Ularco izeneko eskualde talde baten eraketan islatu zena. Hasiera batean, Ulgor, Arrasate, Copreci eta Ederlan enpresa industriak osatzen zuten, kooperatiben batasun federala osatuz, enpresa kapitalisten taldeen antzekoa, baina enpresa horietan boterea bertikala eta kapitalaren gehiengo aritmetikoak osatzen zuen; Ularco Taldean berriz, boterea subiranotasuna lagatzeko itun batean zegoen. Enpresen elkarte berriak bere arautegiko bigarren artikuluan helburu soziala adierazten zuen. “enpresa modernoaren aurrekontuak bermatzea, behar bezalako hedapen tekniko, finantzario eta merkataritzakoarekin”.

Fitxategi:Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.jpg
Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.

Ikasleen kooperatiba industriala

Arizmendiarretak Eskola Pofesionaleko ikasleentzat kooperatiba industrial bat sortzeko proiektua bi helbururekin garatu zuen. Alde batetik, baliabide ekonomiko urriak zituzten ikasleei Maestria Industrialeko ikasketak ordaintzeko aukera ematea. Eta bestetik, prestakuntza duala sustatzea, Eskolako klase teoriko eta praktikoen bidez eta benetako enpresa batean lan egiteko esperientziarekin.

1965eko azaroan hasi zituen Alecoop (Eskola eta Lan Jarduera Kooperatiboa) enpresaren administrazioaren onarpenerako izapideak egiten, eta 1966ko apirilean ofizialdu ziren. Enpresaren industria xedea lantegi mekanikoetako, elektrikoetako eta instalazio eta muntaketa industrialetako tresna lagungarriak fabrikatu eta saltzea zen, beraien enkarguz edo azterketa proiektuen arabera. Ikasleek kooperatiba erregimenean lan egingo zuten lanaldi erdian, eta araubide hori bateragarria izan behar zen bazkideen eskola eskakizunekin.

Emakumeen kooperatiba industriala

Kooperatiba guztietan, emakumeen parte-hartzea gizonen eskubide paritarioen parean zegoen. Baina 1960ko hamarkadaren erdialdera, Arizmendiarrietak emakumeen lan emantzipazioarekiko zuen kezka nabarmenagoa bilakatu zen, emakumeak lanean parte hartzeko muga ezkontza baitzen. Kooperatibetan, elkartearekin lotura instituzionala “gizarte-kontratua” zen, eta ez ohiko lan kontratua. Beraz, emakume bazkide ezkongabeek hura deseginda ikusten zuten ezkondu ondoren. Arizmendiarrietaren aburuz, ezkontza epaia zen emakumeentzat, bizitza sozialetik aldentzen ziona eta horrek, sarritan bikoteen arazoak areagotzen zituen.

Egoera hobetzeko, Arizmendiarrietak, alde batetik Eskolan emakumezkoen ikasgela eta laborategien pabilioi bat eraikitzea sustatu zuen, ikasle gazteek kimika eta elektronika ikasteko aukera izan zezaten. Aldi berean, emakumeen kooperatiba industrial bat sortzea bultzatu zuen, eta 1967ko azaroan Auzo Lagun enpresa sortu zen. Bere zeregina eskolei, enpresei, egoitzei eta ospitalei zuzenean edo bertan prestatuta, sukaldaitza zerbitzuak ematea zen.

Ikerketarako zentro kooperatiboa

Arizmendiarrietak bazekien atzerrian patenteak eskuratzeak zuen mendekotasun teknologikoa, eta zehazki, Alemaniako erdieroale elektronikoena eta Italiako etxetresna elektrikoena. Horregatik, atzerrirako bidaietan enpresen, unibertsitateen eta ikerketa zentroen arteko lankidetza sareak aztertzen zituen, garapen ekonomiko eta sozialerako oinarri gisa. 1965. urtean, Eskola Profesionaleko asteroko hitzaldietan ikerketa eta garapen teknologikoaren garrantziari buruzko ideiak sartzen hasi zen. Uste zuen nazioen arteko lehia laborategiekin lan egiten zuten enpresen artean ematen zela, eta beraz, giza kapitalean eta teknologian inbertitu behar zela. Bere ohiko pragmatismoarekin, Eskolako zenbait irakasle konbentzitu zituen denboraren zati bat ikerketa teknologikora zuzentzeko, eta hainbat urtez probatu ondoren, 1968tik aurrera autonomia partziala eta bere proiektuak zituen talde bat sortu zen.

Ondoren, Deba Garaia Haraneko kooperatibak ikerketa taldeari proiektuak kontratatzera bultzatu zituen, eta Laboral Kutxari berriz, Eskola Profesionaletik bereizitako eraikin baten eraikuntzaren buru izatera. Helburu bikoitza zuen: epe ertain eta luzera bere ikerketa ahalmena garatzea Alemaniako Fraunhoferren estilora, Eskolaren babes juridikoaren pean, eta denborarekin, ikerketako lehen enpresa kooperatiboa eratzea. 1973an Laboral Kutxak proiektua onartu egin zuen, eta 1974ko urrian hasi ziren eraikin berriko lanak. Eskola Profesionalaren tutoretzak 1982raino iraun zuen, Ikerlanek nortasun juridiko propioa lortu arte kooperatiba bezala, eta Haraneko hainbat enpresa eta ikertzaile enplegatuak izan ziren bertako bazkide.

Korporazio kooperatiboa

1966ko otsailean, Arizmendarrietak Frantzian eman zuen astebetez, Parisko, Dijongo eta Grenobleko laborategiak eta fabrikak bisitatu zituen. Eta irailean beste bidaia bat egin zuen Alemanian zehar, Bonn, Frankfurt, Stuttgart, Munich, Hanburgo eta Berlinen merkataritza, kreditu, kontsumo eta industria kooperatibak bisitatuz. Bi kasuetan, Arrasatera itzuli zen ikusi zuen garapen harmonikoaren maila lor zitekeela pentsatuz, eta, horretarako beharrezkoa zela gero eta eremu zabalagoetan lehiakor izatea. Horrek lankidetzaren diskurtso iraunkorra indartzen zuen.

Baina urteak igaro ziren bere ideiak gauzatu arte. Kooperatibak Ularco bezalako eskualdeko taldeetan sartzen ari ziren, hurbiltasun geografikoaren arabera, eta 1984ko abendura arte ez zen sortu berrantolaketaren aurre-kongresua, ikuspegi soziologikoa gutxituz eta enpresariala handituz, eta Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen. 1987ko eta 1989ko lehen bi Biltzarretan amaitu zen prozesua, eta gaur egun Mondragon Korporazioa denaren oinarrizko printzipioak onartu ziren.

Pentsamendua eta printzipio praktikoak

Aurrekariak

Arizmendiarrietak, justizia soziala eta pertsonen giza duintasuna lortzeko ahaleginean, ez zuen enpresa ereduak intuizioz sortu. Urte askotan behaketan eta irakurketan oinarritutako ezagutza historiko, enpresarial eta ideologiko zabalak zituen. Berezitasun bat izan zuen: pragmatismo handiz, bere ideia teorikoak kreazio zehatzekin ezartzen jakin zuela.

Historikoak

Arizmendiarrietak Euskal Herriko kooperatiben aurrekariak oso ondo ezagutzen zituen. Izan ere, lankidetza espiritua antzinatik oso errotuta zegoen nekazarien artean, “Auzolan” edo komunitatearen aldeko lan bezala ezaguna zena: auzotarrek doako lan bat egiten dute, denen onurarako. Auzo batzar baten bidez erabakitzen da non, nola eta ze pertsonak (kide bat baserri bakoitzeko) egingo duten lan hori, batez ere bide publikoak, elizak, edo eraikin publikoak irekitzeko eta mantentzeko, edo bizilagunen bati laguntzeko.

Bestalde, XX. mendean ELA/STV sindikatu nazionalistak sustatutako lehenengo kontsumo kooperatiba Bilbon sortu zen 1919an, eta Bizkaian beste kooperatiba batzuk jarraitu zioten. Kooperatiba horiek bazkide ez zirenentzat ere irekita zeuden. Eta 1844an Ingalaterran sortu zen Rochdaleko Aitzindarien Bidezko Elkartearen kooperatiba printzipioen arabera funtzionatzen zuten, gaur egun ACI - Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak mantentzen dituenak. 1933ko Gasteizko Kongresuan, kooperatiben mugimendua indartzea erabaki zuten, eta lehen ekoizpen- eta kreditu-kooperatibak ere sortu zituzten.

Era berean, UGT sindikatu sozialistak 1920an lagundu egin zien hainbat afiliatuei, krisian zeuden enpresetako langileak zirenak, autoenplegua lortzen Eibarko ALFA kooperatiba sortuz. Hasieran armak egiten hasi zen, eta 1925etik aurrera josteko makinak ere bai. Garai hartako kooperatiba industrialik handiena, bere zuzendari nagusia Toribio Echevarria izan zen, Arizmendiarrietak bere profesionaltasunagatik eta zintzotasunagatik miretsi eta maite zuena.

Enpresarialak

Deba Garaia Harana eta bertako zazpi herriek XIII. mendetik burdinolei eta metalurgiari lotuta egon ziren. Hala, XV. mendean Arrasateko 1900 biztanleren multzo handi baten lana altzairuzko totxoak ekoiztea zen. Alde batetik armak egiteko saltzen eta esportatzen zituzten, eta bestetik artisau eran iltze eta burdineria egiteko bertan. Burdinolak instalazio konplexuak ziren, eta uraren energiak beharrezko makineriari eragiten zion burdina eta altzairua ekoizteko, XIX. mendeko Industria Iraultzarekin labe garaiak ezarri ziren arte.

Arizmendiarrita 1941ean gerraondoko Arrasate deprimitura iritsi zenean, enpresa handiena “Unión Cerrajera S.A.” zen. 1869ko “Vergarajauregui, Resusta y Cia” eta 1901eko “La Cerrajera Guipuzcoana” enpresen bategitetik 1906an sortua. 850 langile zituen Arrasateko eta Bergarako galdaketa eta mekanizazio lantegietan, burtsan kotizatzen zuen, eta beste sarraila enpresa txiki batzuen motorra zen. 1948. urtearen erdialdean 2.000 langile izatera iritsi zen. Arrasateko bigarren enpresa garrantzitsuena “Cerrajera Moderna ELMA, S.A.” zen, 300 langile baino gehiagorekin.

Deba Garaia Haraneko herri guztietan enpresa industrial txiki asko zeuden, eta horietako bi tamaina ertainekoak ziren. Bergaran “La Algodonera San Antonio, S.A.” zegoen, 1846an sortua, 500 langile izatera iritsi zen eta ehunen eskala handiko ekoizpenean aritzen zen. Eta Oñatin 1864an sortutako “Hijos de Juan de Garay, S.A.”, 400 langile zituena altzairu soldatuzko tutuak ekoizteko.

Fitxategi:1958 Atomium.jpg
1958an Bruselako Atomiumean

Ideologikoak

Arizmendiarrietak beti izan zuen bulego txiki eta soil bat Eskola Profesionalean, eta apaiz apal batentzat oso ohikoak ez ziren gaiak irakurtzen zituen, hala nola laboristen liburuak, Pildain eta Tarancón bezalako“gotzain gorrien” liburuak, Iribarren eta Rodríguez de Yrre Ecclesiako intelektual katoliko berrienak, edo Marx eta Engelsen manifestu komunista. Lantzen hasi zen “pentsamendu propioa” Seminarioko iturri klasiko eta sozial-katolikoen eta teoria sozialista eta pertsonalista berrien arteko elkartzea zen, giza auziari erlijio konponbidea bilatzeko. Errealitatean eragiteko gaitasuna zuten pentsalarien liburuak erosten zituen, hala nola Hans Küng bera bezalako apaiz katoliko aktiboa, Jacques Maritain, Emmanuel Mounier, Ortega y Gasset, Jacques Leclerq eta lider laboristenak, eta ikasleei kopiak oparitzen zizkien.

Beretzat irakurketa ezinbesteko inspirazio iturria zen, eta bere liburutegi partikularreko ehunka liburuetan interesgarriak iruditzen zitzaizkion ideiak azpimarratzen zituen. Eta “oinezkoen humanismoari” buruzko gogoetak zehatz mehatz idatzi zituen 10.495 fitxatan eta idatzietan. Gerra zibilaren ondoren gaztelaniaz bakarrik idatzi zuen, eta 1968ko abuztuan hasi zen berriro euskara erabiltzen, TU Lankide aldizkarian 57 artikulu idatziz, azken hirurak 1976koak.

Eredu austeritatean

Fitxategi:1208 eko p024 f01.jpg
Arizmendiarrieta bere bizikletarekin

Arizmendiarrietak bizitza osoa austeritatean eman zuen, gaztetan beharragatik eta kooperatibak sortu zirenean uste osoagatik. Parrokiako laguntzailekidearen soldata mugatuarekin bizi zen, inoiz ez zuen ezer kobratu kooperatibetatik edo sortu zituen erakundeetatik, Eskola Profesionaleko bulego txiki baten lan egiten zuen. Ez zuen edaten, eta gutxienekoa jaten zuen. Arrasaten langileen antzera mugitzen zen bizikletaz, harik eta sustatzaileek “lapurtu” eta belosolex bat (motor txiki bat zuen bizikleta) oparitu zioten arte. Eta kanpora joateko bidaietarako, mesedeak eskatzen zizkien lagunei edo billeterik merkeenak hartzen zituen.

Kooperatiba askoren sustatzailea izan arren, eta sarritan administrazioen aurrean pertsonalki defendatzen zuen proiektuen eta estatutuen erredaktorea, uko egin zion edozein karguri. Onartu zituen bakarkako goraipamen gutxi horietan, partehartzeile egiten zituen hura gauzatzen lagundu zioteneei, pabiloi eta enpresa berrien inaugurazioetan egin zuen bezala.

Inoiz ez zuen interes pertsonalengatik jokatu, eta nahiz eta Arrasateko enpresaburu klasista batzuk “apaiz” ezagunaren aurkakoak izan, eta langileek enpresa eredu berriaren kapitalean eta kudeaketan parte hartzearen aurka egon, Arizmendiarrietak giza justiziaren ideiarekin jarraitu zuen. 1956an, Gobernadore Zibilak lekualdaketarekin mehatxatu zuen, eta hark erantzun zion elizbarrutiko bere nagusiaren erabakia beteko zuela, baina ez zela apaiz moldaerraza bilakatuko.

Fitxategi:Arizmendiarrieta ikasle eta irakasleekin, lehen Eskola Profesionalean.jpg
Arizmendiarrieta ikasle eta irakasleekin, lehen Eskola Profesionalean.

Hurbiltasun pertsonala

Arizmendiarretak bere ideiak jende asko inplikatuz islatzen zituen ekintza zehatzetan: politikariak, enpresaburuak, irakasleak, gazteak, etab. Eta enpatiaz eta denekiko errespetuz egiten zuen. Bere eguneroko lana uko egitea zen omenaldiari, sumisioari, begiruneari, esker onari, eta boterearen xarma zuhurrari.

Gaztetan bizikletaz ibiltzen zen herrian zehar, langileekin kidetasunez. Frugalki jaten zuen, eta Madrileko karguren bat Arrasatera joaten zenean ekitaldiren baterako, Arizmendiarrietak Ikastetxe Nagusiko mojei abisatzen zien bisitariak salda bero batekin hartzeko.

1958an Guillermo Reyna Irakaskuntza Profesionalaren zuzendariak Arrasate bisitatu zuen. Harritu egin zuen Arizmendiarrietarekin ikasleek izan zuten tratu atsegina, eta honela idatzi zion: “Txarto iruditu zitzaidan ikasleek ez zirela altxatu, ez agurtu, eta ez zizutela eskaini zure zuzendariarenganako begirunerik txikiena. Aretotik pasatu ginenean batzuk eserita zeuden eta beste batzuk oinetakoz aldatzen”. Arizmendiarrietak barkamena eskatu zion, eta ondoren, “Ez diet onartzen ni zuzendari bezla tratatzea, eskolan beste bat bezala aurkitzen naizelako. Emaitza onak eman dizkidan prozedura izan da”. Dena den, Arizmendiarreta ez zen inoiz zuzendari bezala egon.

1965ean Laneko Merituari Urrezko Domina ematera iritsi zen Lan Ministroa, eta hitzaldietan, Arrasateko Hezkuntza Ligako lehendakariak nabarmendu zuen koadjutoreak bere lana interes pertsonaletatik bereizteko zuen grina; izan ere, “Duela 25 urte iritsi zenean bezain pobrea izaten jarraitzen du, eta orduan bezala, bere amak baserritik babarrunak eta patatak bidaltzen dizkio.” Amaitzeko esan zuen: “Pentsaera bat sortu du, gauzak egiteko modu bat. Denetarako berarengana jo dute, eta beti izan du une libre bat, hitz egoki bat, arazo bat konpontzeko ideia bat.” Omendutakoaren erantzunak ez zuen inor harritu. Ez zuen merezimendurik, pluralean hitz egin zuen beti, eta saritutako jardueretan berarekin lan egin zuten ehunka pertsonen lan anonimoan diluitu zen: “Apaltasunik gabe diot nire laukitxoan ondorio ofizialetarako kontabilizatu diren merezimendu horiek, aurreko urteetan lan egindako guztiei zor zaizkiela”.

Fitxategi:Eskola Profesionaleko tailerra.jpg
Eskola Profesionaleko tailerra.

Ereite urteak

Arizmendiarrieta 1941ean Arrasatera zurezko maletarekin iritsi zenetik, Ulgor lehen kooperatiba martxan jarri arte 15 urte eman zituen prestatzen. Zikloa 1943an sortu zuen Eskola Profesional kaskarrarekin hasi zen, non langile guztien seme-alabak ikasi ahal zuten, Unión Cerrajerako Eskolan ez bezala. Arizmendiarrietak oraindik ez zuen eredu kooperatibo finkaturik, baina bai ideia argi bat: langilea hezkuntzaren eta bere lanaren bidez bakarrik emantzipatu daitekeela. Horregatik, erantzukizunaren eta lankidetzaren espiritua bultzatzen zuen.

Arizmendiarrietaren beste ekintza batzuk hauek izan ziren: gazteentzako liburutegi bat antolatzea, adinekoentzako ikasketa zirkuluak sortzea, eta 1943ko ekainean berak zuzentzen zuen Gizarte edo Soziologia Akademia bat sortzea, Ekintza Katolikoaren babespean. Bere zirkulu edo topaketen helburua “etorkizuneko langileen buruzagiak prestatzea” zen. Eskola Profesionalean irakasteaz gain, Arizmendiarrietak bi mila ikasketa zirkulu baino gehiago eman zituen, batzuk erlijio eta giza heziketarako, eta beste batzuk gizar prestakuntzarako. Horrek esan nahi du gutxienez hitzaldi bat eman zuela 2,7 egunean behin, elkarren segidako hamabost urtetan zehar, jaiak eta oporrak deskontatu gabe.

Dena den Eskola Profesionala zen zabalkunde katoliko eta sozialaren bere lekurik gogokoena. Egunero 20 minutuko hitzaldia ematen zien irakasleei eta Maestriako 2.mailako eta Ingeniaritza Teknikoko ikasleei ekitaldi aretoan. Gaiak askotarikoak eta ezezagunak ziren entzuleentzat, hala nola errusiar nekazari kooperatiba koljoak, Jugoslaviako autogestioa edo Alemaniako ko-kudeaketa. Edukiagatik ez ezik, bere hizkera monotonoagatik eta hizkuntza zailagatik ere ulerkaitzak ziren hitzaldiak. Horretaz jabetuta, aipu laburrak erabiltzen zituen, erraz gogoratzekoak, hala nola “jakintza boterea da”, “jakintza sozializatu egin behar da boterea demokratizatzeko”, “errazagoa da gazte bat heztea gizon bat erreformatzea baino”, edo “arrain bat eman gizon bati, eta egun batean jango du; erakuts iezaiozu arrantzan eta bizitza osoan jango du”. Parrokiako eguneroko mezako sermoietan ere aipu laburrak erabiltzen zituen, oratoria zaila konpentsatzeko; ulertzen ez ziotelako eliztarrek hura ordezkatzeko eskatu zioten gotzaindegiari, baina bere gizarte-lana gehiago balioesten zuelako gotzainak ez zuen onartu. Eta 1967ko uztailean, Madriletik hizlari izateko gonbidatu zutenean Espainiako kooperatibismoaren etorkizuneko estatutuari buruzko eztabaidetan, Gizarte Sustapenaren Zuzendari Nagusia buru zela, entzuleek isilik entzuten zioten, bere oratoria ulergaitza zitzaielako. Egoera arintzeko Zuzendariak esan zien “Kontuan izan Aita Arizmendik euskaraz pentsatzen duela, eta gaztelaniara itzuli”.

Fitxategi:Arizmendiarrieta 1967an, Ministro bati Eskola Politeknikoan ongi etorria ematen.jpg
Arizmendiarrieta 1967an, Ministro bati Eskola Politeknikoan ongi etorria ematen.

Formakunza eta lana

Arizmendiarrietak laguntzaileengan itzala zuen ereduarekin predikatzen tzuelako. Berak idatzitako curriculum vitaek ikasketetarako dedikazioa erakusten du: “Filosofia eta Teologia” Gasteizko Seminarioan, “Etika eta Gizarte Zientziak” Comillasko Unibertsitatean, ikastaro berezi eta intentsiboetan matrikulatuta. Eta “Ekonomia” ikastaro trinkoetan Gasteizko Gizarte Eskolan, 1948tik 1952ra.

Gasteizko Seminarioarekin harreman estua zuen, non urtero Gizarte Eskolan antolatzen ziren ikastaroetara joaten baitzen. Haren interesa ekonomiatik eta soziologiatik hasi, eta filosofia eta pedagogiaraino hedatzen zen. Ekintza Katolikoaren kontsiliario bezala zuen zeregina animatzaile bezala ulertzen zuen, eta batez ere hezitzaile gisa. Gazteak konbentzitzen saiatzen zen, eta maiz honelako aipuak errepikatzen zituen:“Irakaskuntza eta hezkuntza herri bateko lehen enpresa dira, ez bada nahi mota guztietako enpresak zaharkituta geratzea edo erdi garatuta”, “Pertsona formakuntzaren bidez egiten da”, “Hobe da iluntasuna madarikatzea baino, pospolo bat piztea”, edo “Garaiz ereitea gure gazteak profesionalki gaitzea da. Hori da ehuneko bateko haziaren gastuak sortzen duen ehuna bihurtzen duena».

Hezkuntzan egindako inbertsioen errentagarritasunaren argudioa askotan agertzen da Arizmendiarrietaren idatzietan. Eta hezkuntzaren erantzukizun komunitarioa azpimarratzeak bi erro ditu. Bata, Estatuaren urritasunaz duen esperientzia pertsonala da, eta bestea gizarteak bere forma guztietan autokudeaketara jo behar duela dioen ideia orokorra, bereak diren arazoak konponduz. Baina formakuntza dualaren alde egiten zuen, ikasketen kostuaren zama guztia komunitateari ez uzteko, baizik eta ikasleak berak zati bat bere gain hartu behar zuelako. Gainera, Arizmendiarrieta bi sasoitan banatzen zen bizitzaren aurka zegoen: bata ikastekoa (lan egiten zutenen kontura), eta bestea lanekoa. Uste zuen ikasketak eta lanak, elkarren segidako etapak baino gehiago, iraungo zuten jarduera konbinatuak osatu behar zituztela. Gazteak lana eta ikasketak uztartu behar zituzten, eta helduak lana eta ikasketak bateratzeko eskubidea eta betebeharra izan behar zuten.

Lana eta batasuna

Arizmendiarrietak beti zuzendu zuen “TU-Trabajo y Unión” (Lana eta Batasuna) kooperatiben aldizkaria 1960ko irailean sortu zuen, hasieran “Lankidetza” izenarekin. Honela zioen: “Lana garapenaren eta sustapenaren oinarri sendoa da, Batasuna guztion indarrak biderkatzen dituen palanka, eta Lankidetza elkartasun erregimena da guretzat, lana sustapen pertsonal eta kolektiborako tresna egokia izan dadin”. Horregatik, kontzeptu horiek kooperatiben estatutuetan jasotzeko eskatu zuen.

Aldizkaria honela ulertzen zuen: “Elkarrizketa, harremana eta lankidetzara etengabeko gonbitea, giza justiziako postulatuak enpresaren esparruan askatasun eta maitasun giroan, lan komunitate baten ezinbestekoak direlako”. Lana autoerrealizazio pertsonal eta solidarioko bidetzat hartzen zuen, norbanakoaren hobekuntzako eta hobekuntza kolektiboko bide bezala, eta kontzientzia humanista eta sozial ukaezinaren erakusle.

Etengabe azaltzen zuen lanak duintasuna ematen diola pertsonari, eta eskualdeen eta herrialdeen garapen mailak lanaren mende daudela. Adituen azterketa baten arabera, Amerikako Estatu Batuetan, beren izaerak, lurrek, basoek, ibaiek, itsasoek eta meategiek garapen mailan egiten zuten ekarpena zortziren bat izan zitekeen, eta lan-faktoreak berriz, zazpi zortziren. Arrasate dagoen Deba Garaia Haranak ez da inolako aberastasun naturalengatik nabarmentzen, baizik eta garapena bertako biztanleen lan neketsuak sustatu eta sortua baita.

Batasunari dagokionez, demokrazian elkartasun zantzutzat hartzen zuen, eta beraz, kooperatibek demokratikoak izan behar zuten, bazkide bakoitzak boto bakarra izanik. Era berean, batasunak denen erantzukizuna eskatzen zuen, batasuna ahulen indarra baita; eta elkartasuna berriz, indarra biderkatzen duen palanka ahaltsua.

Enpresaren erreforma

Arizmendiarrietak langileen duintasuna bilatzen zuen enpresaren erreformaren bidez, giza doktrina kristauko postulatuetan oinarrituta. Jadanik 1933an, ELA/STV euskal sindikatuaren programak ezartzen zuen langilearen eskubideak ez zirela agortzen bidezko soldatarekin; beraz, enpresan parte hartzea eskatzen zuen, mozkinen partaide eginez kapitalaren akzioak jaulkiz, eta enpresaren kudeatzaile-kide bilakatuz. Gerra zibilaren ondoren eta sindikatuak debekaturik, kristauen gizarte-doktrina langileen erakunde katolikoetan egon zen, 60ko hamarkadan garapen handiagoa lortuz. Hain zuzen, Alemaniako eta Belgikako langile-mugimendu katolikoek eskatu zuten, gerraosteko berreraikitze egoera aprobetxatuz, langileek enpresaren kudeaketan, mozkinetan eta akziodun bilakatzeko aukera izatea, kritika gogorrak eginaz kapitalak pertsonengan zuen nagusitasunari.

Arizmendiarrietak, Unión Cerrajeraren zuzendaritzari aldaketak proposatuz hamabost urte alferrik galdu ondoren, 1956an erabaki grrantzitsua hartu zuen, profesionalki ongi prestatutako gazte talde bati Unión Cerrajerako lanpostu finkatuak uztera animatu, kooperatiba bat sortzeko. Kooperatiba horretan bere ideiak gauzatzea bilatzen zuen, hots, lanaren lehentasuna kapitalaren aurrean, autokudeaketa, eta demokrazia. Logikoki Arizmendiarrietak patroi batzuekin zituen harremanak nabarmen okertu ziren, eta zailtasunak sortu ziren Eskola Profesionalean ere, ordura arte lankidetza ezin hobea eta eskuzabala izan zenean. Kooperatiben hasierako arrakasten ondoren, hurrengo urteetan idatzi zuen lan noble eta garrantzitsuenetariko bat pertsonengan bere ahalmenen kontzientzia piztea zela. Langileak lanean eta kristau bakean oinarritutako benetako emantzipazio baten itxaropenarekin bizi ahal izatea behar zen. Eta aurrerantzean, enpresaren erreforma era esplizituan aipatzeari utzi zion.

Lidergoa eta itzala

Arizmendiarrietaren lan metodoa konfiantzako gazteekin lan egitea izan zen. Zaldispeko lehen Eskola Profsionalean egindako irakaskuntza lanari esker, eta baita Kirol Gazteriaren erakundea sortzerakoan eta Ekintza Katolikoan parte hartzeari esker, gazte aplikatuenak ezagutu zituen. Hala, 1946. urtean hamaika gazte hautatu zituen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak jarrai zitzaten, eta horietatik 1955ean Unión Cerrajeran jadanik profesional garrantzitsuak bilakatuak ziren bost gazte, ULGOR lehen kooperatiba industriala sortzeko. Horrela, 1941etik 1955era bitartean erakundeak sortzen izandako arrakastak segurtasun nahikoa sortu zien gazteei, ezkonberriak eta etxeen hipotekak ordaintzen oraindik, Arrasateko enpresa onenean lanpostu seguru batzuk utz zitzaten, eta etorkizuneko abentura zalantzagarri bati ekin ziezaioten, mentorean jarritako konfiantzan.

1959an ULGOR arrakastaz hazten ari zen, eta merkatuan finkatuta zegoen. Bazkideek Alfonso Gorroñogoitia ingeniari elektronikoa hautatu zuten Kontseilu Errektoreko lehendakari, eta Kontseiluak berriz, Jose María Ormaetxea ingeniari kimikoa izendatu zuen zuzendari nagusi. Baina Arizmendiarrietak kreditu-erakunde kooperatibo bat sortzeko asmoa zuen, eta bere kontura proiektua eta Laboral Kutxako estatutuak idatzi ondoren, ministerioek haren sorrera onartzea lortu zuen. Kudeatzeko, batez ere merezimendua eta zintzotasuna bilatu zituen, eta Ormaetxeari proposatu zion bera zuzendaria izatea, enpresa handi bateko zuzendari nagusi izatetik Ferrerías kaleko bulego xumera igarotzea. Ormaetxeak zioenez, “Onartu egin nuen, banku-negozioa erabat ezezaguna izan arren niretzat, eta balantze bat interpretatzen ozta-ozta jakin arren”. Era berean, Arizmendiarrietak konbentzitu egin zuen Gorroñogoitia bi lehendakaritzak partekatzeko, ULGOReko Kontseilu Errektore eta Sozialean zuen itzal handia zela eta.

1965ean Arizmendiarrietak bere kontura Alecop ikasle-kooperatiba industriala sustatu zuen. Eta instalazioak finantzatzeko, diru-laguntzak eskatu zizkion erakunde publikoei eta mailegu bat Laboral Kutxari, honek abal-emaileak eskatu zuela. Arizmendiarrieta Eskola Profesionaleko hainbat irakasleri zuzendu zitzaien, abala sina zitzaten. Horietako bat Manolo Quevedo zen, urte batzuetara Ikerlan Ikerketa Zentroaren fundatzaile eta lehen zuzendaria bilakatuko zena, “Sinatuko nuela erantzun nion, baina emaztearen oniritzia jaso ondoren, hiru alaba txiki genituelako. Bazkideak eta kudeatzaileak ikasleak izango ziren enpresa bat abalatzea, eta ondoren abal-emaileek inolako loturarik izango ez genuenean, benetan ezohikoa zen”.

Eztabaidak

Arizmendiarrietak gizarte enpresa kontzeptua ekintzaren eta praktikaren bidez garatu zuen, eta horrek bost esparrutan bil daitezkeen eztabaidak sortu zituen.

- 1941ean Arizmendiarrieta elizako gizarte doktrinaren ideiarekin iritsi zen Arrasatera, langilea gustura egongo zena lanpostuan, pertsona adimentsua eta arduratsua zelako. Unión Cerrajerako Aprendizen Eskolan eta Ekintza Katolikoan ekin zion bideari, baina garai hartan idatzi zuen langileek estatuaren zerbitzura ikusten zutela eliza: “Armada, kleroa eta falangea kapitalistaren hiru atzaparrak dira”. Halaber, eliza gerra zibilaren irabazleen bandoan ikusten zutela. Hori zela eta, hiru bertuteko katalogo bat ezarri zuen langileen ingurunean jardun nahi zuen apaizarentzat: askatasuna, soiltasuna eta lanerako gogoa.

- 1956an Gipuzkoako Gobernadore Zibilak deportatzeko zorian egon zen, urte hartako langileen greben arduradun nagusia egotzita. Era berean, 1965ean eta 1969an Gobernadoreak Eskola Profesionala salatu egin zuen politizazio- eta subbertsio-gunea zelakoan, ikasleek Euskal Aberri Egunean parte hartu zutelako. Eta baita 1969an Gobernadorearen asmoa zen “arrastoan sartzea eta oinetan jartzea emantzipatzeko grina ukaezin eta arriskutsuekin tematuta dauden Arrasateko kooperatibista harroputz haiek, jarrera jaso horrek Euskal Herriko gainerako biztanleak kutsa baititzake”.

- 1960an tokiko eta eskualdeko enpresaburu kapitalisten lehen kritikak hasi ziren, zuzenean eta Gipuzkoako Industria Ganbera Ofizialaren bitartez, kooperatiben hazkundearen aurrean mesfidati. Arizmendiarrietak harreman bikaina zuen enpresaburu askorekin, eta Eskola Profesionaleko bazkide izatera bultzatu zituen, hala nola Oñatiko Cegasa enpresako Juan Celaya edo Arrasateko JMA enpresako Jose María Altuna. Baina kritikariek argudiatzen zutenez, alde batetik langileak beren enpresetatik kooperatiba berrietara aldatzen zirela, eta bestetik, enpresa horien onura fiskalak zirela hazkundearen arrazoi nagusia. Sozietateen gaineko zergaren %10eko kenkaria zen, komunitateari zuzendutako Sustapen eta Enplegu Funtsari zegokiona. Bigarren argudio hori urte askotan errepikatu zen.

- Kooperatibetan ez zegoen sindikaturik, bere funtzioak Kontseilu Sozialak betetzen zituelako, eta 1966an sektore ezkertiar eta sindikalen lehen kritikak hasi ziren, kooperatibismoa gizartearentzat irtenbide eskasa zela uste zutelako, sozialismoa “ate barrukoentzat” zelako. Kritikari horiek kooperatibismoaren alderdi positibotzat hartzen zituzten bazkide bat/boto baten enpresaren gobernu demokratikoa eta ez kapitalaren arabera; lanaren gainbalioak komunitateari egoztea, edo elkartasuna soldata-aukera mugatuaren bidez klase pribilegiatuak eratzea eragozten zuelako. Baina eragozpen nagusia zen, kooperatibismoak merkatu kapitalista librearen printzipioa onartzen zuela.

- 1970ean euskal ezkertiar berrien beste kritika batzuk sortu ziren, ETAko taldeei eta haien ondorengo zatiketei lotuak. Uste zuten, Arizmendiarrieta zuzenean sartuz, kooperatibetan klase teknokrata buruzagi bat sortu zela, kooperatibista izenekoa, euskal langile-klasea askatzea eragozten zuena. Izan ere, hori izan zen Madrilgo Lan Ministerioak Laneko Merezimenduaren Dominak kooperatibistei banatzeko arrazoietako bat. 1972an horrelako polemikak izan ziren Alecopen eta Arrasateko Ikastolan (Euskal Eskola). Eta 1974ko ekainean, lehen aldiz kooperatibetan, greba bat egin zen Ulgor eta Fagor Elektroteknikan lanpostuak balioesteko araudi berri baten ondorioz. ainbat istilu desatseginen ondoren, 24 bazkide kanporatuak izan ziren, Batzar Orokorrak horrela erabakita. Urte batzuk geroago, berriz onartzeko aukera eman zitzaien, eta hainbat kanporatuk hala egin zuten. Era berean, ingurune horretatik kooperatibismoari euskal gaiarekiko sentsibilitaterik eza aurpegiratzen zitzaion.

Eragina eta ondarea

Jose Maria Arizmendiarrietarren omenezko oroigarria Markina Xemeingo Barinaga auzoan.

- 1952an, Eskola Profesional berria inauguratu ondoren, Ruiz Giménez Hezkuntza Ministroak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Enkomienda eman zion.

- 1966ko apirilean, Arrasatek omenaldia egin zien ongintzazko hiru figurari, herriko adopziozko seme-alabak izendatuz: Mariano Briones mediku jaunari, Jose Luis Iñarra parroko jaunari eta Jose Maria Arizmendiarrieta jaunari. Hiru omenduek 25 urte betetzen zituzten Arrasaten.

- 1966ko abuztuan, Alecoop ikasleen kooperatiba industriala inauguratu ondoren, Romero Gorria Lan Ministroak pertsonalki Laneko Urrezko Domina eman zion.

- 1972an zabaldu zen Lagun Aro, Ikerlan eta Laboral Kutxa dauden Olandixo hegaleko errepideak, Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua izena du.

- 1992. urtean Markina-Xemeingo Barinaga jaiotauzoan, bere omenez monumentu bat inauguratu zen.

- 2009ko maiatzaren 6an amaitu zen kanonizazio-prozesuaren elizbarrutiko fasea, eta 2015. urtean Frantzisko Aita Santuak Beneragarri izendatu zuen.

- 2016ko apirilean, Arrasateko Laubide enparantza Jose Maria Arizmendiarrieta enparantza izenera aldatu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako plaka bat jarriz bertan: “José María Arizmendiarrieta (1915-1976) enparantza. Arrasateko kooperatibismoaren sortzailea. Mundu osoan zabaltzen den lan elkartuaren eredua. Jaio zenetik 100 urtera”.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ormaetxea, Jose Maria. (1991). La experiencia cooperativa de Mondragon. Azatza, ed, 40 or. ISBN 978-84-604-0011-0..
  2. 2020. urteko Txostena. https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf..
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Molina, Fernando. (2005). José María Arizmendiarreta. Laboral Kutxa, 95 or. ISBN 84-920246-2-3..
  4. (Ingelesez) MacLeod, Greg. (1998). From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development. Canada: Cape Breton University, 97 or. ISBN 978-0920336533..
  5. (Gaztelaniaz) Sinde, Juan Manuel. (2021). Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón. Noticias de Gipuzkoa.
  6. a b (Gaztelaniaz) Larrañaga, Jesús. (1998). El cooperativismo de Mondragon. Interioridades de una utopía. Azatza, 27 or. ISBN 84-88125-12-7..
  7. (Gaztelaniaz) Azurmendi, Joxe. (1991). El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta. Azatza, 50 or. ISBN 84-88125-01-1..
  8. (Gaztelaniaz) Tellechea , José Ignacio. (2005). El otro Dn. José María. Laboral Kutxa, 83 or. ISBN NA-2028-2005..

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak