Lankide:Anato Taldea 6: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
«ODOLEZTAPENAA.jpg» fitxategia kendu da, Fitindia wikilariak Commonsetik ezabatu baitu. |
||
135. lerroa: | 135. lerroa: | ||
== Odoleztapena == |
== Odoleztapena == |
||
[[Fitxategi:ODOLEZTAPENAA.jpg|thumb|348x348px|Urdailaren odoleztapena]] |
|||
'''Urdail'''aren odoleztapena abdomen [[Aorta arteria|aorta]]<nowiki/>ren adarra den [[Enbor zeliako|enbor zeliakot]]<nowiki/>ik sortutako arteriek eta honen adarrek burutzen dute. Hainbat adarrek euren artean [[anastomosia]]<nowiki/>k eratuko dituzte, honela adar baten fluxua oztopatzekotan, beste adar batek gune horren irrigazioa bermatuko duelako. |
'''Urdail'''aren odoleztapena abdomen [[Aorta arteria|aorta]]<nowiki/>ren adarra den [[Enbor zeliako|enbor zeliakot]]<nowiki/>ik sortutako arteriek eta honen adarrek burutzen dute. Hainbat adarrek euren artean [[anastomosia]]<nowiki/>k eratuko dituzte, honela adar baten fluxua oztopatzekotan, beste adar batek gune horren irrigazioa bermatuko duelako. |
||
08:29, 13 iraila 2021ko berrikusketa
Urdaila (latinezko stomachus hitzetik, honek halaber grekerazko στόμαχος [stomachos]-etik eratorria, στόμα [stoma] “ahoa” aurrizkitik abiatuta) hestegorriaren eta heste mehearen artean dagoen digestio-hodiaren zati zabalena da.
Giza espeziean, sabelaldearen goi, erdi eta ezkerraldean dago, diafragmaren azpitik. Anatomikoki epigastrio eta ezkerreko hipokondrio gisa ezagutzen diren eskualdeetan.
Ganbera bat da, non jandako elikagaiak nahastu eta biltegiratzen dira, eta tarte txikietan duodenorantz husten dira mugimendu peristaltikoei esker; urdail-hustuketa osoak otordu oparo bat egin ondoren ordu batzuk behar ditu.
Urdaila oso distentsiblea da, eta, beraz, tamainaz asko aldatzen da beteta edo hutsik dagoen kontuan hartuta. Lau eskualde nagusitan banatzen da: kardia (hestegorriarekin lotzen duena), fundusa, gorputza eta piloroa (hesteekin komunikatzen duena)[1].
Oro har jariakin gastriko izena jasotzen duten hainbat substantzia jariatzen ditu, nagusiki azido klorhidrikoz eta pepsinaz osatua, bere xurgapena errazteko (pespsina proteinak zati txikiagoetan banatzen dituen entzima proteolitikoa da). Urdailean elikagaiak kimo izena duen ahi oretsu bihurtzen dira[2].
Anatomia
Kanpo-anatomia
Urdailaren tamaina bere distentsio-mailaren araberakoa da; baina erdi beteta dagoenean 25 zentimetroko altuera, 12 zentimetroko zabalera eta 8 zentimetroko luzera ditu aurretik-atzera[3]; eta bere bataz besteko edukiera 1200ml-koa da (1-1,5litro bitartean).
Sabelaldearen goiko aldean dago, ezkerraldean, diafragma azpitik; ; eta gibelak partzialki estaltzen du. Hala ere, bere posizioa aldakorra da pertsona zutik edo etzanda dagoen kontuan hartuta. Peritoneoz inguraturik dagoenez, peritoneo barruko erraia izango da, beraz errai askea da (oso mugikorra). Poltsa itxura du eta digestio prozesua aurrera doan ahala itxuraz aldatzen da.
Anatomikoki hainbat arlotan bana daiteke[4]:
- Kardia : urdail a hestegorri are n beheko zatiarekin lotzen duen zuloa da. Zuntz muskularrak ditu, jariakin gastriko ek hestegorri ranzko norabidea jaso ez dezaten.
- Fundus : goiko zatia da, kardia tik gertu. Kupu la itxura du eta bertan digestio prozesuko gasak metazten dira. Erradiografietan irudi beltza antzeman daiteke, airez beteta egongo baita.
- Gorputza: erdiko zatia edo zati nagusia da. Fundus aren beheran zko jarraipena da eta bukaera izango du zeharkako zatian.
- Antroa/Zuloa: izen hau hartzen du behealdeak, piloro tik hurbil d ago eta honen parte bezala ere konsideratzen da. Hasiera zabala izango du.
- Piloro-kanala: aurrekoaren jarraipen zuzena, estuagoa izaten dena.
- Piloro : urdail aren eta duodeno aren artean kokatuta dago. Digestio-hodi aren h ormako muskulu-zuntzen loditze bat da, esfinter bat eratzen duena (esfinter-anatomikoa) urdail-hustuketa kontrolatzeko. Normalean uzkurdura egoeran egoten da, baina aldizka lasaitzen da mugimendu peristaltiko ekin koo rdinatuta.
2 aurpegi ditu: aurrekoa eta atzekoa. Atseden egoeran dagoen urdailak hartzen duen forma lauak hauen presentzia ezartzen du.
2 ertz ditu:
- Bihurgune/kurbadura txikia: kardia eremutik piloro eremura hedatzen da, ertz ahurra osatuz.
- Bihurgune/kurbadura nagusia: ertz ganbila osatuko du beste aldetik, aurrekoa baino lau aldiz luzeagoa izanik.
2 zulo:
- Kardia-zuloa: hestegorria eta urdaila komunikatzen ditu.
- Piloro-zuloa: urdaila eta heste mehearen lehenengo zatia, duodeno deritzona.
2 muxarradura:
- Kardia-muxarradura: lehen aipatutako bi ertzak batuko ditu eta kardia eta bihurgune nagusiaren arteko eremuan kokatuko da.
- Angelu-muxarradura: bihurgune txikiaren beheko atala eta zeharkako zatiaren artean kokatuko da.
2 zati:
- Luzeranzko zatia: urdailaren fundusa eta gorputza desberdinduko ditu.
- Zeharkako zatia (piloro zatia): eskuinerantz, gorantz eta atzerantz egingo du eta hiru zati desberdin izango ditu:
Bi zatiak desberdintzeko, aipatutako angelu-muxarraduraz aparte, luzatzen den lerro birtual bat izango dugu (gorputzaren amaiera adierazten duena).
Urdailak, bere bi muturretan, finkatze sistema batzuk ditu. Hauek beste abdomeneko organo batzuekiko harremanak zehazten dituzte:
- Omentu/epiploi txikia: urdail-gibeletako lotailuaz eta gibel-duodenotako lotailuaz osatuta, kurbadura txikian kokatzen da.
- Omentu/epiploi nagusia: kurbadura nagusian kokatuta dago.
- Lotailu gastrofrenikoa (diafragma-urdailetarako lotailua): kardia mailan urdaila diafragmara lotzen du atzeko aldetik.
- Lotailu gastrohepatikoa: piloro aldean urdaila gibelaren beheko aldeari lotzen du.[5]
Barne-anatomia
Urdail-pareta, digestio-hodiko gainerako egiturak bezala, 4 geruza ditu. Hurrengoak dira, barnekoenetik kanpokoenera:
Mukosa geruza
Z lerroa ikusten da, non hestegorriaren mukosa eta urdailarena desberdintzen diren.
Ez da geruza leuna, hainbat tolesdura aurkezten dituelako, 2 motakoak direnak:
- Luzerazko tolesak: bihurgune txikiaren aldean kokatzen dira eta bai aurrekoak bai atzekoak izango dira bihurgune txikiaren makurdura paraleloki jarraituz. Honela toles hauek urdail- kanala (janariaren pasabide azkarra kardias etik piloro rantz) mugatzen dute.
- Toles irregularrak: bihurgune nagusitik gertu daude eta piloro alderantz hurbiltzean abaniko moduan kokatzen dira, ondoren piloro -zuloaren aldean batuko direlarik.
Toles hauek urdaila betetzean mukosaren azalera handitzea ahalbidetuko dute, tolesdurak desagerraraziz. Geroago urdaila hustu ahala tolesak berragertuz joango dira hainbesteko azalera ez dalako beharrezkoa. Gainera, tolesdura hauen barnean kripta izeneko zulotxo-taldeak daude, non guruin-gastrikoek haien jariakina isurtzen duten.
Geruza osoa 3 azpigeruzatan banatzen da:
- Epitelioa : azalaldeko zelula mukosoz osatuta dago, mota bakoitzak substantzia desberdina sortzen duelarik. Zelula hauek zutabeka antolatzen dira guruin-gastriko a k osatuz eta honela haien edukia urdail -lumenean jariatzen dute. Zelula mukoso motak hurrengoak dira:[6]
- Lepoko zelula mukosoak: mukia ekoizten dute.
- Zelula parietalak: azido klorhidriko a eta faktore intrintseko a ekoizten dituzte.
- Zelula nagusiak: pepsinogeno eta lipasa gastrikoa ekoizten diuzte.
- Zelula endokrinoak
- G zelulak: piloro -antroan daude eta gastrina jariatzen dute. Substantzia hau zuzenean odolera doa, honen bidez azido klorhidriko aren eta pepsinogeno aren j ariaketa kitzikatuz.
- D zelulak: somatostatina pixka bat jariatzen dute, baina substantzia honen proportzio handiena areko Langerhans irlatxo etako Δ zeluletan ekoizten da.
- Zelula enterokromafinak (EC): serotonina ekoizten dute.[7]
- ECL zelulak: histamina askatzen dute, zelula parietalek azido klorhidriko a jariatzeko beharrezko den substantzia.
- Mukosaren berezko azpigeruza: ehun konektibo laxoz osatuta dago.
- Mukosaren azpigeruza muskularra: 2 azpigeruza ditu, baina ez dira ia desberdintzen.
Geruza submukosoa
Ehun konektiboz (neurri baten dentsoa) osatuta dago eta hemen aurkitu daitezke hainbat odol-hodi, hodi linfatiko eta bukaera nerbioso. Mukosaren azpian dago eta Meissner plexu nerbiosoa sortzen du.
Geruza muskularra
Geruza hau muskulu gastriko bezala hartu daiteke, bere uzkurketei esker elikagai-boloa jariakin-gastrikoekin nahastea eta uhin peristaltikoei esker boloa pilororantz mugitzea lortzen delako.
Muskulu leuneko 3 azpigeruzaz osatuta dago, bakoitzean zuntzen norabidea desberdina delarik (hau zeharkako ebaketan argi ikusten da):
- Barnekoa edo laprana: zuntz lapranak ditu eta aurreko aurpegitik atzekora pasatzen dira kardia -muxarraduratik.
- Tartekoa edo borobila: zuntz borobilak ditu gorputzetik piloro ra. Piloro a n zuntzak batu eta lodituko dira piloro -esfinterrak sortuz. Hauen bidez elikagaien igarotzea erregulatzen da.
- Kanpokoa edo luzetarakoa: luzetarako zuntzak ditu. Bihurgune txikitik urrundu ahala ahulagoak izango dira.
Geruza serosoa edo adbentizia
Errai-peritoneoak osatzen duen ehun konektibo laxoko geruza da eta mesotelio izeneko epitelio geruza batengatik estalita dago. Honek urdaila bere osotasunean inguratzen du eta bihurgunetan luzatzen da hurrengo egiturak eratuz:
- Omentu edo epiploi nagusia: bihurgune nagusian
- Omentu edo epiploi txikia: bihurgune txikian
- Gibel diafragmetarako lotailua
Odoleztapena
Urdailaren odoleztapena abdomen aortaren adarra den enbor zeliakotik sortutako arteriek eta honen adarrek burutzen dute. Hainbat adarrek euren artean anastomosiak eratuko dituzte, honela adar baten fluxua oztopatzekotan, beste adar batek gune horren irrigazioa bermatuko duelako.
Enbor zeliakoa 3 adarretan banatzen da omentu txikiaren barruan (T12 ornoaren mailan):
- Gibel arteria batua: eskuinera zuzentzen da eta piloro aldean bitan banatzen da:
- Gibelaren berezko arteria: gibel-duodenotako lotailuaren barne doa gibel-pedikuluan zehar. Gibelean sartu aurretik hurrengo adarra ematen du piloroaren parean:
- Eskuineko urdail-arteria edo piloro-arteria: ezkerrera zuzentzen da bihurgune txikian zehar ezkerreko urdail-arteriarekin anastomosatzeko.
- Urdail-duodentarako arteria: piloroaren atzekaldetik pasatzen da eta honen beheko ertzean duodeno eta arerako adarrak eman ondoren hurrengo izena hartuko du:
- Eskuineko urdail-omentutako arteria: urdailaren bihurgune nagusia ezkerretik jarraituko du hemen ezkerreko urdail-omentuetako arteriarekin anastomosatuz eta hurrengo adarrak emanez:
- Urdaileko adarrak
- Omentuko adarrak
- Eskuineko urdail-omentutako arteria: urdailaren bihurgune nagusia ezkerretik jarraituko du hemen ezkerreko urdail-omentuetako arteriarekin anastomosatuz eta hurrengo adarrak emanez:
- Gibelaren berezko arteria: gibel-duodenotako lotailuaren barne doa gibel-pedikuluan zehar. Gibelean sartu aurretik hurrengo adarra ematen du piloroaren parean:
- Ezkerreko urdail-arteria: gorantz bideratuko da eta kardia aldera heltzean honen inguruan mako bat eratuko du. Ondoren, urdailaren bihurgune txikitik eskuinerantz zuzenduko da eta hemen eskuineko urdail-arteriarekin anastomosatuko da.
- Bare-arteria : enbor zeliakoren adar nagusiena eta lodiena da. Area irrigatzeko hainbat adar eman ondoren eta barean sartuko diren bukaera-adarrak eman baino lehen, hurrengo adarra emango du urdailarentzat:
- Ezkerreko urdail-omentuetako arteria : urdailaren bihurgune nagusiaren ertza jarraituko du eskuinerantz eta omentu nagusiaren oinaldean ekuineko urdail-omentuetako arteriarekin anastomosatuko da. Bidean hurrengo adarrak emango ditu urdailaren aurreko zein atzeko aurpegiak odoleztatzeko:
Zain-itzulera
Urdailaren itzulera benosoa porta zainaren sistemak burutzen du. Porta zaina 3 adarrek osotzen dute:
Urdailetik hurrengo zainak aterako dira odol desoxigentuarekin eta portan edo bere adarretako baten drainatuko dute:
- Urdail-zain laburrak
- Ezkerreko urdail-omentuetako zaina
- Ezkerreko urdail-zaina
- Eskuineko urdail-zaina
Porta zaina gibel-hiliotik sartzen da eta gibelean adarkatuko da behetik gora. Adarkadura hauek ondoren gorantz batuko dira gibel-zaina eratuz. Azken hau beheko kaba zainean drainatuko du eta honek odola eskuineko aurikularaino eramango du.[9]
Drainatze linfatikoa
Urdaileko linfa itzulera, torax hodiaren bitartez burutzen da. Izan ere, torax-hodiak beheko gorputz-adarretako, azpil-erraietako eta abdomen-erraietako linfa itzulera gauzatuko du.
Urdailaren linfa drainatzea, bihurgune nagusian zehar luzatzen diren gongoil-kateek osatzen dute: ezkerreko eta eskumako nodulu gastroepiploikoak eta ezker eta eskumako nodulu gastrikoak. Hauekin batera, gongoil linfatiko zeliakoak eta pilorokoak ere egiten dute urdailaren drainatzea. Hauetatik linfa guztia kiloaren edo Pequet-en zisternara eramaten dute. Zisterna, aortaren atzealdean kokatuta dago L2 parean eta torax-hodiarekin jarraitzen da gorantz. Hodiak aortarekin batera zeharkatzen du diafragma giharra eta bizkarrezurraren erdiguneko marra baino zertxobait ezkerralderago igotzen da azigoz zainaren eta aortaren artean.
T5 mailan ezkerrerantz zuzentzen da hestegorriaren atzetik pasatuz eta ezkerreko buru-besondoetako enborrean, hots, barruko zain jugular eta lepauztai-azpiko zainaren batueran, bukatzeko.[6]
Inerbazioa
Inerbazioa zuzena
Parasinpatikoa
Urdailaren inerbazio parasinpatikoa aurreko eta atzeko vagus nerbioaren bitartez burutzen da. Sinapsi aurreko zuntzak urdail inguruko plexuetara heldu eta giharrezko geruza zeharkatzen dute, bi gihar geruzen artean eta mukosapeko geruzaren artean dauden Auerbach eta Meissner plexuetako gongoil-neuronekin sinapsia egiteko.
Lau eragin nagusi ditu parasinpatikoak urdailean. Alde batetik, urdaileko odoleztapenaren igoera eta urdail-azidoen ekoizpenaren eta jariaren igoera bat eragiten du. Bestalde, peristaltismo mugimenduak areagotzen ditu digestio prozesuan laguntzeko, baita piloro-esfinterraren itxiera eragin ere. Azken honi esker, kimoak behar beste denbora emango du urdailean, heste meharrera pasatu baino lehen.
Sinpatikoa
Urdailaren inerbazio sinpatikoaz nerbio esplakniko nagusiak arduratzen dira. Sinapsi aurreko zuntzak plexu zeliakora iristen dira eta gongoil zeliakoko neuronekin sinaptatzen dute.
Sinapsi osteko zuntzek enbor zeliakoak ematen dituen odol-bideak jarraituko dituzte urdaileraino.
Sinpatikoaren aktibazioaren ondorioz odoleztapen eta jariaketaren murrizketa bat emateaz gain, peristaltismo mugimenduak ere eten eginten dira. Gainera, piloroa ireki egiten da urdailean digeritutako kimoa heste meharrera igarotzeko.
Nerbio-sistema enterikoa
Urdaila, eta berez digestio-sistema osoa, nerbio-sistema enterikoaren [10]parte da. Sistema hau, 100 milioi neurona inguruz osaturik dago, sentiberatasunaren funtsezko puntu bihurtzen duena. Izan ere, neurona hauek nerbio-sistema zentralarekin komunikazio bidirekzionala dute eta hauek garunera zuzenean bidaltzen diren seinale bihurtzen dira.
Nerbio-sistema enterikoa "bigarren garun" gisa deskribatu da modu autonomoan funtziona dezakeelako. Normalean, nerbio-sistema zentralarekin komunikatzen da nerbio-sistema parasinpatikoen bidez (adibidez, bago nerbioaren bidez) eta sinpatikoaren bidez (adibidez, bizkarrezur aurreko gongoilen bidez). Hala ere, ornodunen ikerketek erakusten dute bago nerbioa mozten denean nerbio-sistema enterikoak funtzionatzen jarraitzen duela.
Ornodunetan, nerbio-sistema enterikoa neurona eferentez, neurona aferentez eta interneuronez osatuta dago eta, ondorioz, erreflexuak garraiatzeko eta zentro integratzaile gisa jarduteko gai da nerbio-sistema zentralaren eraginik gabe.
Hasteko, neurona sentsorialek baldintza mekaniko eta kimikoei buruzko informazioa ematen dute. Ondoren, sortuko den erantzuna zenbait faktoreren arabera (hala nola, mantenugaien bolumen eta osaera) moldatzen da. Azkenik, hesteetako muskuluen bidez, neurona motorek peristaltismoa eta hesteetako edukiaren asaldura kontrolatzen dute.
Beste neurona batzuek entzimen jariaketa kontrolatzen dute. Gainera, nerbio-sistema enterikoak garuneko astrogliaren antzekoak diren zelula-laguntzaileak eta gongoilak inguratzen dituzten kapilarren inguruko hedapen hesia ere du (azken hau garuneko hesi hematoentzefalikoaren antzeko egitura izanik).
Nerbio-sistema enterikoak 30 neurotransmisore baino gehiago erabiltzen ditu, horietako gehienak nerbio-sistema zentralean aurkitzen direnen berdinak direlarik. Honen adibide hurrengoak dira:
- Azetilkolina: nerbio-sistema parasinpatikoaren neurotransmisorea da, besteak beste.
- Dopamina: hesteetan gorputzeko kopuru totalaren %50 inguru dago.
- Serotonina: “poztasunaren hormona” bezala ezagutzen da depresio, antsietate eta estres egoeratan emozioen gainean eragina duelako. Bestalde, neuronen plastizitatea handiagotzen du eta hau ikasteko erreztasunarekin lotzen da. Gorputzean dugun kopuruaren %90 baino gehiago hesteetan dago.
Enbriologia
Urdaila, digestio-hodi primarioaren dilatazio prozesuaren ondorioz garatzen da (aurreko hestearena konkretuki) eta ikuskorra egiten da haurdunaldiaren 4. astetik aurrera. Dilatazio prozesuan zehar, atal dortsala azkarrago haziko da, urdailaren bihurgune handiaren jatorria izango dena. Gainazal bentralak, aldiz, bihurgune txikia osatuko du.
4-6 asteetan zehar, urdailak nerbio bagoaren inerbazioa jasoko du ezker eta eskuinetik: ezkerretik ezkerreko bagoarena eta eskuinetik eskuineko bagoarena hain zuzen ere. Hazkuntza emanten den heinean, 7-8. asteetan urdailak luzetarako ardatzarekiko 90º biraketa orarioa ematen du. Honen ondorioz, lehen alde dortsala zen bihurgune handia ezkerrerantz orientatuko da eta atal bentralean zegoen bihurgune txikia eskumalderantz orientatuko da [11]. Hori dela eta, 7-8 asteetatik aurrera urdailaren bentraldea ezkerreko bagoak inerbatuko du eta dortsaldea eskuineko bagoak.
Garapenean zehar, urdailak beste biraketa bat jasango du, baina hau zeharkako ardatzarekikoa izango da. Horrenbestez, hestegorriarekin elkartuta dagoen urdailaren hasierako aldea (kardias) goian egotetik ezker-behekaldera mugituko da eta bukaerako zatia (piloroa) erdialdean egotetik goi-eskuinera mugituko da.
Azken posizioa beraz, goitik beherakoa eta zeharkakoa izango da; hau da, ezker goikaldetik eskuin behekaldera orientatua geratuko da urdaila.
Fisiologia
Urdaila distentsibilitate gaitasun handiko organoa da, 1-1,5 litroko edukiera duena. Elikagaiak hestegorritik dagoeneko txikituta jasotzen baditu ere, urdailean digestio kimiko eta mekanikoarekin jarraituko da. Horretarako, pareta osatzen duten zelulek digestiorako lagungarriak diren substantziak ekoiztuko dituzte eta hauek jariakin-gastriko izena hartuko dute. Jariakin-gastrikoen osagai nagusiak azido klorhidrikoa eta pepsina dira, lehenaren funtzioa elikagaien proteinak digeritzea eta mikroorganismoen gehiengoa suntsitzea izanik eta bigarrenarena proteinak peptido txikiagoetan eta aminoazidoetan degradatzea.
Elikagaiak jariakin-gastrikoekin nahastean substantzia erdilikido oso azido bat sortzen da, kimo izena hartuko duena. Kimoa urdailetik igaroko da, piloroa zeharkatuko du eta heste mehean sartuko da, non substantzien xurgapen prozesuaren atal nagusia gertatuko den.[12]
Urdailaren azidotasun maila kontrolatzea beharrezkoa da eta horretarako hainbat molekula erregulatzailea daude, esate baterako: azetilkolina, histamina, gastrina, sekretina eta prostaglandina E2.
Hustuketa eta nhasketa gastrikoa
Jan ondoren, elikagaiak jariakin gastrikoarekin nahastuko dira kimoa sortuz. Hau kantitate txikietan igaroko da duodenorantz, hestearen xurgapen eta digestio mekanismoak ez asetzeko asmoz.
Hustuketa gastrikoa aurretik txikitutako eta nahastutako elikagaien eliminazioan datza, urdailetik duodenorantz. Prozesu hau, urdailaren paretaren giharrezko geruzaren zuntzen uzkurketaz eratutako tolesdura peristaltikoei esker gertatuko da.[13]
- Hustuketa gastrikoa: aurretik txikitutako eta nahastutako elikagai en eliminazioa n datza, urdail etik duodeno rantz. Prozesu hau, urdail aren paretaren giharrezk o geruzaren zuntzen uzkurketaz eratutako uzkurketa peristaltiko ei esker gertatuko da, fundus aren goiko zatian jatorria daukatenak. Hauek beherantz hedatzen dira piloro-esfinter raren norabidean, gero eta indartsuago bihurtuz. Uzkurketa indar peristaltiko antrala kimo a bultzatzen duen heinean, honen portzio txikia piloro tik igaroko da duodeno ra. Uzkurketa antrala zenbat eta handiago izan, urdail a are gehiago hustuko da.
- Nahasketa: piloro-esfinterra itxita egongo da eta, beraz, uzkurketa peristaltikoen bidez kimoa pilorora heltzean ez da hustuketarik gertatuko. Ondorioz, kimoa aurrerantz bultzatzean eta esfinter itxira heltzean, atzera bueltatuko da, honela antroan aurrerantz eta atzerantz bultzatuta izanik.
Mukiaren jariapena
Urdailaren paretako mukosa geruzako bi zelula moten bidez eratuko da: azaleko mukosa zelulak eta lepoko mukosa zelulak. Bakoitzak muzina mota bat jariatzen du eta honek glikoproteinekin eta urarekin batzean muki gastrikoa eratuko dute. Mukiaren funtzioen artean mukosa geruza urdail-barrunbearen giro azido korrosiboaz babestea egongo da.[14]
Gastrina jariapena
Gastrina urdailaren antroan kokatutako G zelulek jariatutako hormona da. Hau odolera pasatzen da eta bai hustuketa gastrikoa bai zelula parietalen azido klorhidriko sintesia estimulatzen dute. Gainera, hestegorriko barne-esfinterra uzkurtzen dute, piloroko esfinterra erlaxatu eta ECL zelulak estimulatu histamina sintetizatu dezaten. Beraz, gastrina aktibitate gastrikoaren erregulatzailerik garrantzitsuenetarikoa da, urdailaren distentsio eta pH igoeraren erantzun gisa jariatzen dena.[14]
Histamina jariapena
Histamina fisiologia gastrikoan garrantzi handiko molekula da. Urdail-guruinetan kokatutako ECL zelulek jariatzen dute gastrinari erantzun gisa. Histaminak zelula parietaletan aurkitzen diren H2 hartzaileak estimulatzen ditu, azido klorhidrikoaren sintesia estimulatuz. [14]Medikuntzan, H2 hartzailearekiko antagonistak diren medikamentuak erabiltzen dira (ranitidina, adibidez) azidoaren sintesiaren murrizketa lortzeko eta hainbat gaixotasun gastrikoen sintomak lasaitzeko.
Protoi-ponpa
Mintz-zelularraren garraio aktiboko mekanismoa da, zeinetan H+ jariatzen den eta K+ ioiekin ordezkatzen diren. Prozesu hau urdaileko zelula parietaletan gertatzen da eta azido klorhidrikoaren eraketaren oinarria izango da. Medikamentu batzuek (adibidez omeprazola) protoi-ponpa inhibitzeko eta azidotasun gastrikoa murrizteko gaitasuna daukate.[15]
Gaixotasunak
Gastroenterologoek tratatzen dute organo honekin lotutako eritasunak. Haien artean, hauek dira nabarmenenak:
- Gastritis
- Urdaileko minbizia
- Ultzera peptikoa
- Erreflexu gastroesofagikoa
- Hernia hiatala
- Estenosi pilorikoa
Urdaila aztertzeko, gaur egungo proba osagarririk onena endoskopia da, biopsiak hartzea ere ahalbidetzen duena.
Aipatzekoa da Helicobacter pylori bakterioa. Hau Helicobacter generoko bakteriorik ezagunena da giza-patogenoa delako. Bakterio honek urdaileko zein duodenoko ultzerak (ultzera peptikoak) eta gastritis kronikoa, batik bat, eragin dezake. Hala ere, bakterio honen eramaile osasuntsu asko ere badaude, gaixotasun gastrikoen arrastorik ez dutenak.
Beste espezie batzuetan
Urdailen forma eta tamaina zehatzak ornodunen espezie ezberdinen artean asko aldatzen den arren, hestegorrirako eta duodenorako irekiduren posizio erlatiboak nahiko konstante mantentzen dira. Lanproiek (hyperoartia), mixinek, kimerek, arrain birikadunek eta zenbait arrain teleosteoek ez dute urdailik, beraz hestegorria uzkian irekitzen da zuzenean. Animalia horien dieta elikagaiak gutxi biltegiratzea eskatzen dutenak edo jariakin-gastrikoekin aurredigestio-prozesurik behar ez dutenak dira.[16]
Estaldura gastrikoa bi eskualdetan banatzen da, aurreko zatia guruin fundikoz inguratua eta beste zatia guruin pilorikoz. Kardietako guruinak ugaztunetan soilik aurkitzen dira, espezie askotan falta diren arren. Izan ere, guruin horien banaketa espezieen artean aldatzen da eta beti ez datoz daude gizkien eskualde berberarekin. Honen arrazoietako bat gizakiak ez diren ugaztun askotan kardietako guruinekiko aurreko urdail-zati bat funtseanhestegorriaren epitelio berarekin lerrokatzen dela da.
Bestalde, hausnarkariek hainbat kameraz osatutako sabel-konplexu bat dute. Gainera, hegazti eta krokodiloek urdaila bi eskualdetan banatuta dute, sorburua guruin fundikoek inguratzen duten eskualde tubular estua dena eta laborantzarako benetako urdaila konektatzen duena. Harantzago, irismen handiko muskulu-molleja dago, guruin pilorikoek inguratzen dutena, eta, espezie batzuetan, animaliak irensten dituen harriak ditu, elikagaiak xehatzen laguntzeko.
Erreferentziak
- ↑ Díaz-Rubio, Manuel, 1941-. ([2007]). Trastornos motores del aparato digestivo. (2a. ed. argitaraldia) Médica Panamericana ISBN 978-84-9835-112-5. PMC 434316559. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ Información para pacientes: Anatomía y fisiología del tubo digestivo.Societat Catalana de Digestología. Consultado el 20 de mayo de 2018.
- ↑ «peritoneo_estmago_duodeno_pncreas.pdf».
- ↑ Netter, Frank Henry, 1906-. (2003). Atlas de anatomía humana. (3a. ed. argitaraldia) Masson ISBN 84-458-1297-1. PMC 503402401. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
- ↑ Schwartz's principles of surgery. (9th ed. argitaraldia) McGraw-Hill, Medical Pub. Division 2010 ISBN 978-0-07-154769-7. PMC 263295031. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
- ↑ a b Tortora, Gerard J.,. Principios de anatomía y fisiología. (15.ª edición. argitaraldia) ISBN 978-607-8546-11-4. PMC 1055882890. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- ↑ REVISTA FUNEC CIENTÍFICA - MULTIDISCIPLINAR - ISSN 2318-5287 6 (8) 2018-12-05 doi: . ISSN 2318-5287. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- ↑ Latarjet, M.. (©2004-2005). Anatomía humana. (4a ed.. argitaraldia) Médica Panamericana ISBN 950-06-5080-0. PMC 803213543. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- ↑ http://publicacionesmedicina.uc.cl/Anatomia/PaginasWeb/TRONCO/digestivo/GUIA8.html Esófago, estómago e intestinos
- ↑ Dra. Trujillo Jorge, Dra. Frank-Márquez Nadine, Sistema nervioso entérico y motilidad gastrointestinal.
- ↑ Sleisenger y Fordtran: Enfermedades digestivas y hepáticas. Consultado el 25 de mayo de 2018.
- ↑ El cuerpo humano. Salud y enfermedad. Memmler 11ª edición. Consultado el 20 de mayo de 2018.
- ↑ De la fisiología del vaciamiento gástrico al entendimiento de la gastroparesia. Educación médica continuada, 2010, Asociaciones Colombianas de Gastroenterología, Endoscopia digestiva, Coloproctología y Hepatología. Consultado el 25 de mayo de 2018.
- ↑ a b c Actualización de la Fisiología Gástrica. Med. leg. Costa Rica vol.27 n.2 Heredia sep. 2010.
- ↑ PhD, John W. Baynes; Dominiczak, Marek H. (15 de marzo de 2019). Bioquímica Médica. Elsevier Health Sciences. ISBN 978-84-9113-411-4. Consultado el 22 de noviembre de 2019.
- ↑ Romer, Alfred Sherwood, 1894-1973.. (1977). The vertebrate body. (5th ed. argitaraldia) Saunders ISBN 0-7216-7668-5. PMC 3003870. (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).