Txikipedia:Oreka termiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
 
17. lerroa: 17. lerroa:


*Ur hotza duen kristalezko ontzi bat sartzen badugu ur oso beroa duen ontzi handiago batean, bien arteko bero-trukeak ur beroko ontzia hoztu eta ur hotzekoa berotu egingo du, eta azkenik bi ontzien tenperatura berdindu egingo da.
*Ur hotza duen kristalezko ontzi bat sartzen badugu ur oso beroa duen ontzi handiago batean, bien arteko bero-trukeak ur beroko ontzia hoztu eta ur hotzekoa berotu egingo du, eta azkenik bi ontzien tenperatura berdindu egingo da.

[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Energia]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:51, 13 iraila 2021 data duena

Oreka termikoaren eskema. Goian, tenperatura desberdineko bi objektuak. Behean, oreka termikoan.

Oreka termikoa, fisikan, tenperatura desberdinean dauden bi objektu kontaktuan jartzen direnean beren tenperaturak berdintzeari deitzen zaio. Izan ere, tenperatura desberdina duten bi objektu elkarren kontaktuan jartzen direnean, tenperatura handiagoa duen objektuak beroaren zati bat pasatzen dio tenperatura baxuagoan dagoen objektuari, bi objektuen tenperaturak berdintzen diren arte. Bi objektuen tenperaturak berdintzen direnean, bi objektu horiek oreka termikoan daudela esaten da.

Fenomeno hau mikroskopikoki azal daiteke, objektuen tenperatura zuzenean lotuta dagoelako objektu horiek osatzen dituzten partikula, atomo edo molekulen energía zinetikoarekin. Energia zinetiko hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izaten da objektuen barne-energia eta, beraz, euren tenperatura.

Kontaktuan dauden bi objektuk energia elkartrukatu egiten dute denborak aurrera egin ahala. Era horretan, oreka termikoa lortzen dute bien energia zinetikoa berdintzen denean, eta, beraz, bi objektu horiek sistema bakar bat balira bezala funtzionatzen dutenean, barne-energia berdinarekin eta, beraz, tenperatura berdinarekin.

Oreka termikoaren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko egoeretan ikus dezakegu oreka termikoa:

  • Gure gorputzaren tenperatura termometro batekin neurtzen dugunean, termometroa tenperatura baxuagoan egoten da, eta gure gorputzaren tenperaturarekin oreka termikoa lortu arte igoko du bere tenperatura (objektu oso txikia denez, ezin du jaitsi gure gorputzaren tenperatura). Oreka termikoak duen tenperatura da termometroak erakusten diguna.
  • Esnea oso bero dagoenean, esne hotza botatzen diogu, esne beroa hozteko. Esne beroaren eta hotzaren arteko nahasketan, oreka termikoa gertatzen da.
  • Gela bero batera sartzean, berehala nabaritzen dugu bero hori; baina, halako denbora bat igaro eta gero, gure gorputzak beroa elkartrukatuko du gelako airearekin eta oreka termikoan sartuko da berarekin. Hori gertatzean, tenperaturaren diferentzia nabaritzeari uzten diogu.
  • Ur hotza duen kristalezko ontzi bat sartzen badugu ur oso beroa duen ontzi handiago batean, bien arteko bero-trukeak ur beroko ontzia hoztu eta ur hotzekoa berotu egingo du, eta azkenik bi ontzien tenperatura berdindu egingo da.