Edukira joan

«Ekialdeko Timor»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes added ,  Duela 2 hilabete
t
 
 
== Historia ==
[[1512]]an, [[portugal]]darrakTimor Portugesa|portugaldarrak egin ziren Timor uhartearen jabe]]. [[Sandalo]] egurra, [[ezti]]a, [[argizari]]a, [[kafe]]a eta esklaboak lortzeko erabiltzen zuten. [[XVII. mende]]tik aurrera, borroka handiak izan ziren herbeheretarren eta portugaldarren artean Timor zela-eta. Azkenean, [[1859]]an, bitan banatu zuten ofizialki uhartea: mendebaldeko erdia, [[Nusu Tenggara]], herbeheretarren mende geratu zen, eta ekialdeko erdiak portugaldarren esku segitu zuen. [[1895]]ean, portugaldar kolonizatzaileen aurkako erreboltak izan ziren.<ref name="berria1">{{erreferentzia |izena= Idurre|abizena= Eskisabel|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=2002-05-26&orria=067&zenb=aVNKaEJCYW1ESW8wSTdtcFMva29BZz09 | izenburua= Ekialdeko Timor: 500 urte, hamaika sarraski |sartze-data=2020-4-26 |argitaletxea= ''Euskaldunon Egunkaria'', 2002ko maiatzak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatutakoan, Indonesia egin zen Nusu Tenggararen jabe. Ekialdeak, berriz, portugaldarren mende segitu zuen [[1975]] arte.
 
1975ean [[Krabelinen Iraultza]] gertatu zen Portugalen. Militar progresistek diktadura salazarista amaiarazi zuten. Ondorioz, deskolonizazio prozesua hasi zen eta Lisboak Ekialdeko Timorren zituen ordezkariak erretiratu zituen. Fretilin (Ekialdeko Timorko Burujabetasunerako Fronte Iraultzailea) fronte independentista eta ezkertiarrak hartu zuen agintea. Denbora gutxirako, ordea; berehala [[Indonesiaren Ekialdeko Timorren inbasioa|Indonesiak inbaditu baitzuen]]. [[Suharto]] diktadoreak agintzen zuen orduan Indonesian eta haren indarrek sarraski handiak egin zituzten Timorren. 183.000 lagun hil zituzten,<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=https://www.berria.eus/albisteak/12502/indonesiaren-okupazioaren-ondorioz-183000-timortar-hil-zirela-dio-egiaren-eta-adiskidetzearen-batzordeak.htm | izenburua= Indonesiaren okupazioaren ondorioz 183.000 timortar hil zirela dio Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeak |sartze-data=2020-4-26 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2005eko abenduak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> orduko biztanleen herenak. 1976an, Ekialdeko Timor Indonesiako 27. probintzia izendatu zuen ofizialki Suharto diktadorearen gobernuak. [[Nazio Batuen Erakundea|NBEk]] ez zuen inoiz onartu hori.<ref name="berria1"/>
188.506

edits