Herkules eta Neso zentauroa: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
Giambologna, Jean Boulogne ([[Douai]], 1529-[[Florentzia]], 1608) eskulturore frantsesaren izena italierara moldatutakoa da. Jean Boulogne oso italiarra sentitzen zen, heziketaz eta kulturaz, eta [[Michelangelo]]renganik asko ikasi zuen, [[manierismo]]aren neurria nolabait aurkituz. |
Giambologna, Jean Boulogne ([[Douai]], 1529-[[Florentzia]], 1608) eskulturore frantsesaren izena italierara moldatutakoa da. Jean Boulogne oso italiarra sentitzen zen, heziketaz eta kulturaz, eta [[Michelangelo]]renganik asko ikasi zuen, [[manierismo]]aren neurria nolabait aurkituz. |
||
Eskultura handi hau hasieran, 1599an, Florentziaren dei Carnesecchi izkinan jarri zen. Ondoren, [[Uffizi Galeria]]ra eraman zuten eta, geroago, [[Ponte Vecchio]]tik gertu dagoen plaza batean, [[Arno ibaia]]ren ezker aldean, kokatu zuten. 1812tik, bestetik, [[Loggia dei Lanzi]]n dago jarrita, [[Piazza della Signoria]]n. |
Eskultura handi hau hasieran, 1599an, Florentziaren dei Carnesecchi izkinan jarri zen. Ondoren, [[Uffizi Galeria]]ra eraman zuten eta, geroago, [[Ponte Vecchio]]tik gertu dagoen plaza batean, [[Arno ibaia]]ren ezker aldean, kokatu zuten. 1812tik, bestetik, [[Loggia dei Lanzi]]n dago jarrita, [[Piazza della Signoria]]n.<ref>https://arteviajero.com/articulos/hercules-y-el-centauro-neso/</ref> |
||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
08:49, 21 iraila 2021ko berrikusketa
Herkules eta Neso zentauroa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Giambologna |
Sorrera-urtea | 1598 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Genero artistikoa | talde eskulturala |
Kokapena | |
Lekua | Loggia dei Lanzi |
Koordenatuak | 43°46′N 11°16′E / 43.77°N 11.26°E |
Herkules eta Neso zentauroa (italieraz: Ercole e il centauro Nesso) Giambologna eskultoreak egin zuen eta Florentzian dagoen talde eskultoriko handia zein ospetsua da. [1]
Historia
Giambologna, Jean Boulogne (Douai, 1529-Florentzia, 1608) eskulturore frantsesaren izena italierara moldatutakoa da. Jean Boulogne oso italiarra sentitzen zen, heziketaz eta kulturaz, eta Michelangelorenganik asko ikasi zuen, manierismoaren neurria nolabait aurkituz.
Eskultura handi hau hasieran, 1599an, Florentziaren dei Carnesecchi izkinan jarri zen. Ondoren, Uffizi Galeriara eraman zuten eta, geroago, Ponte Vecchiotik gertu dagoen plaza batean, Arno ibaiaren ezker aldean, kokatu zuten. 1812tik, bestetik, Loggia dei Lanzin dago jarrita, Piazza della Signorian.[2]
Ezaugarriak
Eskultura handia da: 180 zm.x 67 zm.x 97 zm.
Eskulturaren elementu nagusia erakusten duen indar plastikoa da. Lanak Herkulesen eta Nesoren arteko borroka erakusten du. Greziar mitologian Neso (grezieraz Νεσσος Nessos, latinez Nessus) zentauro ospetsu bat zen, Ixion eta Nefeleren semea, azken hau Zeusek Heraren forma eman zion ninfa-hodei bat. Lizunkeriak jota Herkulesen emaztea zen Deianira bahitzen saiatu zen. Heroiak Neso Deianira bortxatzen saiatzen ikusi zuen Eveno ibaiaren beste aldetik eta pozoitutako gezi bat jaurti zion paparrera. Lan honetan Herkules zentauroa menderatzen ikusten dugu.
Erreferentziak
- ↑ Francesco Lumachi: Firenze. Nuova guida illustrata storica-artistica-aneddotica della città e dintorni, Florentzia, Società Editrice Fiorentina, 1929.
- ↑ https://arteviajero.com/articulos/hercules-y-el-centauro-neso/