Errioxako Autonomia Erkidegoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
232. lerroa: 232. lerroa:
=== Gizateriaren ondarea ===
=== Gizateriaren ondarea ===
[[Fitxategi:Suso.04.jpg|thumb|205px|San Millán de Suso.]]
[[Fitxategi:Suso.04.jpg|thumb|205px|San Millán de Suso.]]
1997ko abenduaren 4an [[San Millán de Yusoko monasterioa|Yusoko monasterioa]] eta [[San Millán de Susoko monasterioa|Susokoa]] [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatuak izan ziren [[UNESCO]]k ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako [[Donemiliaga Kukula]] udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten [[Donemiliagako glosak]].
Errioxan Gizateriaren ondare izendaturiko bi elementu daude; '''Donemiliaga Kukulako monasterioak''' eta '''Donejakue bidea'''.
1997ko abenduaren 4an [[San Millán de Yusoko monasterioa|Yusoko monasterioa]] eta [[San Millán de Susoko monasterioa|Susokoa]] [[Gizateriaren ondare]] izendatuak izan ziren [[UNESCO]]k ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako [[Donemiliaga Kukula]] udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten [[Donemiliagako glosak]].


=== Done Jakue bidea ===
Lurralde honetatik ere igarotzen da [[Donejakue bidea|Done Jakue bidea]], [[Nafarroa]]tik etorrita eta [[Burgosko probintzia]]ranzko norabidean.
Lurralde honetatik ere igarotzen da [[Donejakue bidea|Done Jakue bidea]], [[Nafarroa]]tik etorrita eta [[Burgosko probintzia]]ranzko norabidean.


245. lerroa: 246. lerroa:
* [[Cirueña]].
* [[Cirueña]].
* [[Santo Domingo de la Calzada]].
* [[Santo Domingo de la Calzada]].
* [[Grañón|Grañon]].
* [[Grañón]].


=== Euskara ===
=== Euskara ===

08:23, 26 iraila 2021ko berrikusketa

Errioxako Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de La Rioja
Ereserkia: La Rioja anthem (en) Itzuli

Errioxako Bandera

Errioxako armarria
Geografia
HiriburuaLogroño
42°28′12″N 2°26′44″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera5.045
Punturik altuenaSan Lorenzo mendia (2.262 m)
Punturik sakonenaEbro (260 m)
MugakideakNafarroa Garaia, Gaztela eta Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Aragoi
Administrazioa
PresidenteaConcepción Andreu (PSOE)
Errioxako PresidenteaConcha Andreu
LegebiltzarraErrioxako Parlamentua
Demografia
Biztanleria319.796 (2021)
4.121 (2018)
Dentsitatea63,39 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
BPG nominala7.974.000.000 € (2015)
BPG per capita25.507 € (2015)
Historia
Sorrera data: 1982
Bestelako informazioa
Ordu eremua
larioja.org

Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. 1982ko ekainaren 9an eratu zen Erkidegoa eta hori du egun ofiziala. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean, eta Aragoi hegoaldean. Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da. 2017an 315.381 biztanle zituen eta erdia baino gehiago Logroñoko metropoli eremuan bizi dira[1].

Erromatarren garaian Calahorrako elizbarrutia penintsula iparraldeko garrantzitsuena izan zen eta Erdi Aroan Naiarako Erresuma izan zen. Historian zehar herri eta kultura ugariren bidegurutzea eta topagunea izan da, horren adibide da Logroñon sartu eta Grañónetik ateratzen den Donejakue bidea[2]. Donemiliaga Kukulako monasterioak ere garrantzia handia izan zuen Erdi Aroko historian eta euskaldunoi dagokigunez inguru hartan euskaraz hitzegiten zela erakusten du. Errioxako toponimia ugari utzi ditu euskarak.

Gaur egun Errioxa izena ardogintzari estuki loturik dago, mundu mailan ezaguna den sor-marka baitauka[3].

Izena

Errioxa edo Rioja toponimoak euskal etimologia duela dirudi. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkariak dioenez, «erdal toponimo bat da, euskal toponimo batetik sortua». Río Ojatik dator, eta oja badirudi euskarazko 'oihan'etik datorrela, Errioxako Oja haranean euskaraz bizi baitziren XIV. mendera arte.[4]

Sinboloak

Errioxako armarria.

Bandera

Errioxako Diputazioak lehiaketa bat egin zuen 1979an Errioxako bandera aukeratzeko eta 1982ko Erkidegoa sortzerakoan bandera ofiziala bihurtu zen. Lau marra horizontal ditu eta goitik behera gorria (ardoa), zuria (ibaiak eta zerua), berdea (mendialdea) eta horia (landa lurrak eta monumentuak) dira.

Armarria

Erkidegoko Boletinean 1985ean deskribatuta agertzen da. Goian erregearen koroa du eta azpian armarria bitan banatzen da. Ezkerreko atalean Donejakue bidea irudikatzen da Santiagoren gurutzearekin eta erromesen maskorrekin. Laturce mendia ere agertzen da Errekonkistaren iruditerian garrantzitsua izan zena. Eskumako atalean gaztelu bat ageri da Ebro inaiaren gainean dagoen zubi batean. Ertzean hiru lis lore daude, Borboi etxearen adierazgarri.

Ereserkia

Eliseo Pinedo López errioxarrak konposatu zuen La Rioja izena duen ereserkia. 1965ean interpretatu zen aurreneko aldiz. José María Lope de Toledok hitzak egin zizkion baina ez da inoiz ofizial egin.

Geografia

San Lorenzo mendia (2.271m).

Geografikoki bi eremu oso desberdin hartzen ditu Errioxako Autonomia Erkidegoak, Ebro ibaiaren hegoaldeko ertza eta mendialdea, Iberiar sistemaren iparraldeko mendilerroak.

Ebro ibaia Conchas de Haro izeneko ubidean sartzen da Errioxan eta Alfaro herritik ateratzen da 120 kilometro egin ondoren. Conchas de Haron 445 metrotako altuera du eta Alfaron 260 metrotakoa. Ibaiaren ertz biek osatzen dute Errioxa deritzon ingurune naturala eta iparraldean Arabako Errioxa eta Nafarroako Erribera eskualdeek hartzen dute eta hegoaldekoa Errioxako Erkidegoak. Salbuespenak badaude, San Vicente de la Sonsierra eta Ábalos herriak Ebroren iparraldean baitaude eta beste herri batzuek ere badute eremu zatiren bat iparraldeko ertzean, esate baterako Logroñok eta Alfaro berak. Hiri handienak bertan kokatzen dira eta mahastiek estaltzen dute lurraldea.

Mendialdea Ebrotik 40 km eta 60 km arteko tartea da eta haren ibaiadarrek osatzen dute. "Zazpi haranak" ezizena ematen zaio izan ere mendebaldetik ekialdera honako ibaien haranak lerrokatzen baitira: Tirón, Oja, Najerilla, Iregua, Leza, Cidacos eta Alhama. Azken hiru haranek biosfera erreserba osatzen dute[5]. Haran estuak eta labarrez josiak dira eta baso tradizionala mantendu izan da gutxi asko. Demanda eta Cebollera mendilerroek Errioxa eta Soria arteko muga egiten dute eta mendi garaiena San Lorenzo (2.271m) da[6].

Historia

Kretazeo Goiztiar garaian gaur egun Cameros lurraldea ingurune zingiratsu bat zen, urtaro beroenean lehortu egiten zen. Garai hartako dinosauroen iknita ugari mantendu dira. Encison interpretazio zentroa eta parke tematikoa daude[7].

Antzinaroa

Vareia.

Hiru leinuk elkarbanatzen zuten gaur egun Erkidegoa osatzen duten lurra: Ebro ibaiaren ertzetan beroiak zeuden, mendialdean pelendoiak eta Calahorra inguruan baskoiak.

K.a. II. mendean erromatarrek Iberiar penintsula konkistatu zuten eta Errioxan hiri garrantzitsuak eraiki zituzten, Ebro ibaiaren bidez Mediterraneoarekin lotzen zirenak. Calagurris Nassica Iulia (Calahorra) hiri baskoia municipium civium Romanorum bihurtu zen eta biztanleek erromatar hiritartasuna eskuratu zuten. IV. mendean apezpikuaren egoitza ezarri zen bertan eta penintsula iparraldeko hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Tritium Magallum (Tricio) ere municipium civium Romanorum bihurtu zen. Han ekoizturiko terra sigillata eltzegintza ospetsua izan zen eta Mediterraneo osoko kostaldetan aurkitu dira Tritiumeko eltzegileen sinadurak. Azkenik Vareia (Varea, Logroño) Ebro ibaiaren sorreratik gertuen zegoen merkatal hiria zen. Kaia zuen eta bertatik ateratzen ziren Tritiumeko esportazio gaiak.

Erdi Aroa

Nafarroako errege-erreginen panteoia, Naiarako monasterioan.

VIII. mendearen hasieran musulmanek eskuratu zuten lurraldea eta hainbat herri garrantzitsu sortu zituzten, hala nola, Naiara, Arnedo eta Alfaro. 923. urtean Antso I.a Gartzeitz Nafarroako erregeak konkistatu zituen lurrak eta muga indartzeko Oja harana birpopulatu zuen Araba eta nafarroatik ekarritako jendeaz. Euskarazko toponimia oso ugaria da inguru horretan. XI. mendean Naiara-Iruñeko Erresuma sortu zen, Naiara erresumaren hiriburu bihurtu baitzen. Garai hartan eraiki ziren Naiarako monasterioa eta Donemiliaga Kukulako monasterioak. 1076an Antso IV.a hil zen eta Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxak konkistatu zuen. Ordurako Logroño hiri garrantzitsua bihurtu zen eta 1095ean hiri forua eman zion. Ebro ibaia bi erresumen arteko muga bihurtu zen eta Naiarako erregearen titulua Gaztelako erregeen titulaziora pasa zen. Penintsulako botere erdigunea hegoalderantz joan ahala Errrioxak muga izateari utzi zion eta garrantzia ere nabarmen jeitsi zuen. Bizkaiko Jaunak ziren Lopez de Harotarrak bihurtu ziren Errioxako agintari[8]. 1465ean Naiarako Dukerria sortu zen.

Aro modernoa

Gaztelak 1512an Nafarroa konkistatu ondoren 1521ean Asparrotseko Jaunak lurrak berreskuratzeari ekin zion eta Logroñoraino iristiz hiria setiatu egin zuen. Logroñotarrek eusti egin zioten Naiarako dukearen tropak iritsi ziren arte. 1570. urtean Espainiar Inkisizioaren epaitegia ezarri zen Logroñon[9]. Eremu zabala hartzen zuen tribunal honek, Errioxa, Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Soria, Burgos eta Kantabria. 1610an Logroñoko prozesua izan zen bertan, Hego Euskal Herriko sorgin-ehiza handiena. Batez ere Zugarramurdiko akelarreari buruz izan zen. 12 emakume erre zituzten, haietako bost sinbolikoki, galdeketetako torturapean hil baitzituzten[10].

1784an Real Sociedad Económica de La Rioja erakundea sortu zen. Ilustrazioaren ideiak sustatzea helburu zuen erakundea zen eta hasiera hartan 54 herrik osatu zuten elkartea. Mendearen amaierarako 150 udalerri errioxar zeuden barruan[11].

Aro garaikidea

Esparteroren monumentua, Logroñon.

XIX. mendearen hasieran Napoleondar Gerrak ezagutu zituen. 1833an Logroñoko probintzia sortu zen, Gaztela Zaharra eskualdearen barnean kokatu zena. Karlistaldietan rol garrantzitsua bete zuen Errioxak, Esparteroren tropa liberalen egoitza bihurtu baitzen Logroño. Espartero Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen, Gerra ministroa ere izan zen eta Ministroen kontseiluko pesidentea ere bai. Logroñon ezarri zuen bizilekua eta hiriaren garapenean lagundu zuen.

Autonomia Erkidegoa

Franco hil ondoren askatasun demokratikoak berreskuratu zirenean, Logroñoko probintzian nolabaiteko joera autonomista sortu zen. 1980an, izena aldatu eta egun duen Errioxa izena hartu zuen probintziak. 1978an aurreautonomia lortu zuen, eta 1982ko uztailaren 2an jarri zen indarrean Errioxako Autonomia Estatutua.[12]

Antolaketa administratiboa

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako udalerrien zerrenda»

Hona hemen 20 hiri nagusiak Espainiako Estatistika Institutuaren arabera:

Eskualdeak

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako eskualdeak»
Errioxako eskualdeak

Demografia

Espainiako Estatistika Institutuak Errioxak 2010ean 322.415 biztanle zituela esan zuen, horietatik 161.884 gizon eta 160.531 emakumeak zirelarik.[14] Logroño hiriburuak, 152.500 biztanle dituena, hiri jendetsuena da.


Errioxako biztanleria

Ekonomia

Mahastiak Brionesen.

Ekonomiari dagokionez, nekazaritzarekin loturik dauden jarduerak dira nagusi Errioxan. Nekazaritzan lanean ari den jende kopuruak behera egin badu ere, ekoizpena igo egin da, teknikan izandako hobekuntzei esker. Ardoa da Errioxak ematen duen produkturik aipagarriena, eta kontuan hartzekoa da, baita ere, fruituen eta laboreen ekoizpena. Abere zaintzan behia eta ardia dira nagusi. Industriari dagokionez, berriz, nekazaritzarekin zerikusia duena (ardoak, kontserbak…), larruak, metalurgia eta eraikuntza dira azpimarra daitezkeen alorrak. Turismoari dagokionez, Euskal Herriko jende askok aukeratzen du Errioxa bere oporrak igarotzeko. Aipagarriak dira, baita ere, Euskal Herriarekin dituen merkataritza harremanak.[15]

Ardogintza da erkidegoko jarduera ekonomiko nagusietakoa. Izan ere, Errioxako ardoaren "Errioxa Altua" eta "Errioxa Baxua" azpieskualdeen ekoizle gehienak lurralde honetan daude.

Azpiegiturak

Garraioa

Errioxa Logroño-Agoncillo aireportuari esker du airetiko garraioa.

Trenbide bidez, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valladolid edo Gasteiz aldera joan daiteke Castejón-Miranda Ebro trenbide-sareari esker. Autonomia erkidegoko tren-geltokirik garrantzitsuena Logroñoko geltokia da.

Errepideei dagokienez aldiz, Errioxak inguruko eskualde guztiekin dago errepideen bidez lotuta, gehienbat AP-68 autopistarne bitartez.

Osasuna

Errioxako ospitale nagusia San Pedro Ospitalea da, Logroñon dagoena[16]. Errioxako biztanleez gain Arabako Errioxako biztanleak ere artatzen ditu, Eusko Jaurlaritzarekin egindako itunari esker[17]. San Millán bereizmen handiko zentroa (CARPA) ere hartzen du haren baitan.

Erkidegoko ospitale zaharrena Hospital general de La Rioja da. XIX. mendeko eraiki batean kokaturik dago etab geriatria, zaintza paliatiboak, psikiatria, erreabilitazioa eta erradiologia ditu. Calahorra hiriak ere badu bere ospitalea, Errioxa Behereko biztanleak artatzen dituena[18].

Errioxako Ikerketa Biomedikoaren zentrua (Centro de investigación biomédica de La Rioja, CIBIR) 2005ean sortu zen eta San Pedro Ospitaleari loturik dagoen ikerketa zentrua da[19].

Kultura

Errioxako Unibertsitatea.

Hezkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Errioxako Unibertsitatea»

Errioxako Unibertsitatea (Universidad de La Rioja, UR) Autonomia Erkidegoko goi hezkuntzako zentro publiko bakarra da. Bere egoitza Logroñon dago[20]. Unibertsitatea 1992ko ikasturtean hasi zen lanean, inguruko eskola unibertsitario eta goi mailako eskolak bateratu zirenean, gehienak Zaragozako Unibertsitatera esleituta baitzeuden. Gaur egun bost fakultatetan 26 titulu ezberdin eskaintzen ditu eta horretaz gain, master, udako ikastaro eta bestelakoak. Gutxi gorabehera 7.500 ikasle ditu unibertsitate honek.

2008an Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea (Universidad Internacional de La Rioja, UNIR) inauguratu zen[21]. Errioxako unibertsitate pribatua da, batez ere online lan egiten duena baina Logroñon campus bat ere duena.

Azkenik Errioxako Herri Unibertsitatea ere badago (Universidad Popular de La Rioja). Bestelako ikasketak eta tailerrak eskeintzen dira, tartean euskara ikastaroak ere bai[22].

Gizateriaren ondarea

San Millán de Suso.

Errioxan Gizateriaren ondare izendaturiko bi elementu daude; Donemiliaga Kukulako monasterioak eta Donejakue bidea.

1997ko abenduaren 4an Yusoko monasterioa eta Susokoa Gizateriaren ondare izendatuak izan ziren UNESCOk ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako Donemiliaga Kukula udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten Donemiliagako glosak.

Lurralde honetatik ere igarotzen da Done Jakue bidea, Nafarroatik etorrita eta Burgosko probintziaranzko norabidean.

Ekialdetik mendebaldera, hauek dira igaro-lekuak:

Euskara

Errioxa guztian euskarazko aztarnak gelditu dira bertako toponimian. Aipatzekoak dira, besteak beste, Ezkarai, Galbárruli, Herramélluri, Otxanduri eta Ollauri udalerriak, Leza eta Iregua ibaiak.

Halaber, ezaguna da euskaraz idatzitako lehen testuen artean Donemiliaga Kukularen inguruan X. mendekoa dugu ("Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" glosen zatiak). 1236 urte ingurukoa da Ojacastroko fazaña edo epaia: epai judizial bat da, Burgosen egon zen auzi txiki batekoa —garai hartan, Errioxako mendebaldea Burgosen agindupean zegoen—. Eduardo Aznar ikertzaileak «Epai horretan, Ojacastroko herritarrei onartzen zaie epaitegietan euren lekukotza euskaraz emateko eskubidea, hau da, euren ama hizkuntzan ematekoa» dio. Aznarren esanetan, horrek erakusten du jendeari kosta egiten zitzaiola gaztelaniaz hitz egitea: asko elebakarrak ziren, edo euskaraz hobeto moldatzen ziren.[23]

Gaur egun, Laminiturri izeneko elkartea ondare hau ikertzen eta zabaltzen dabil 1996tik.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La capital riojana y su área metropolitana, entre las de menor tasa de paro» La Rioja 2017-06-28 (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Camino de Santiago (GR-65) - Ruta» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  3. (Gaztelaniaz) «La denominación» Consejo Regulador DOCa Rioja - Riojawine (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  4. Hernandez, J.. (2015-05-17). «Zeinena da, eta nondik dator 'Errioxa'?» Berria.
  5. (Ingelesez) https://plus.google.com/+UNESCO. (2019-01-28). «Valles del Jubera, Leza, Cidacos y Alhama Biosphere Reserve, Spain» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  6. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → San Lorenzo (2271 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  7. «Parque de dinosaurios en La Rioja, Enciso · El Barranco Perdido» www.barrancoperdido.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  8. «López de Haro, Señores de Vizcaya.-Juan de Salazar O.S.B.(s.XVI-XVII) - valleNajerilla.com» www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  9. «inquisicion en el pais vasco, la - el tribunal de logroño (1570-1610). Antonio Bonbin Perez. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  10. «web_name - Historia» web.archive.org 2004-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  11. Bermejo Martín, Francisco. (2013). La Rioja contemporánea : compendio historial (1784-1996). F. Bermejo ISBN 978-84-616-7931-7. PMC 1129294936. (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  12. Lur entziklopedietatik hartua.
  13. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
  14. Espainiako Estatistika Institutua
  15. Lur entziklopedietatik hartua.
  16. (Gaztelaniaz) «Hospital San Pedro» www.riojasalud.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  17. (Gaztelaniaz) «La atención a pacientes alaveses en el Hospital San Pedro le cuesta a los riojanos 7 millones al año» La Rioja 2011-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  18. «Cartera de Servicios - Fundación Hospital Calahorra» web.archive.org 2017-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  19. «Presentación General» web.archive.org 2017-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  20. «Presentación, Universidad de La Rioja» www.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  21. (Gaztelaniaz) «La Universidad Internacional de La Rioja impartirá cinco titulaciones a partir del próximo curso 2009-10» La Rioja 2009-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  22. (Gaztelaniaz) «Universidad Popular de Logroño» Universidad Popular de Logroño (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  23. Unanue Irureta, Maialen. (2018-11-22). «Agerikoak dira erroak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak