Ehun zutabeen leizea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°13′38″N 2°06′16″W / 42.227092°N 2.1045124°W / 42.227092; -2.1045124
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
}}
}}


'''Ehun zutabeen leizea''' ({{lang-es|Cuevas de los Cien Pilares}}) [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] ekialdeko [[Arnedo]] herrian dagoen leize multzoa da. Caminos del Arte Rupestre Prehistórico (CARP) elkartearen barnean dago eta interretazio zentru bat du aldamenean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia de la ciudad de Arnedo|argitaletxea=Gobierno de La Rioja, Instituto de Estudios Riojanos|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/894659383|edizioa=1ª ed|isbn=978-84-9960-064-2|pmc=894659383|sartze-data=2021-09-26}}</ref>.
'''Ehun zutabeen leizea''' ({{lang-es|Cuevas de los Cien Pilares}}) [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] ekialdeko [[Arnedo]] herrian dagoen leize multzoa da. ''Caminos del Arte Rupestre Prehistórico'' (CARP) elkartearen barnean dago eta interretazio zentru bat du aldamenean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia de la ciudad de Arnedo|argitaletxea=Gobierno de La Rioja, Instituto de Estudios Riojanos|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/894659383|edizioa=1ª ed|isbn=978-84-9960-064-2|pmc=894659383|sartze-data=2021-09-26}}</ref>.


== Historia ==
== Historia ==

11:44, 26 iraila 2021ko berrikusketa

Ehun zutabeen leizea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaArnedo
Koordenatuak42°13′38″N 2°06′16″W / 42.227092°N 2.1045124°W / 42.227092; -2.1045124
Map

Ehun zutabeen leizea (gaztelaniaz: Cuevas de los Cien Pilares) Errioxa ekialdeko Arnedo herrian dagoen leize multzoa da. Caminos del Arte Rupestre Prehistórico (CARP) elkartearen barnean dago eta interretazio zentru bat du aldamenean[1].

Historia

Cidacos haranean kokaturik dago, hareharriz eta buztiez osaturiko paisaian. Harri gogorrak ez direnez gizakiak hainbat zulo egin ditu babesteko edota erlijio-kultu helburuarekin[2].

San Migel muinoaren barrenean aurkitzen da zulo sistema ikusgarriena, Ehun zutabeen leizea. Erdi Aroan sortu zen, izan ere garai hartan muga eremua izanik segurtasun eza handia zen eta haraneko biztanleek mendialdean babesteko eraiki eta erabili zuten[3]. Elkar lotzen diren galeria eta gelek osatzen dute. Zutabeek eusten dituzte sabaiak eta leihoak eta ateak ere agertzen dira fatxadetan.

XI. mendean bazen monasterio bat Arnedon, Sancho Fortunionis Arnedoko jaunak Laturce mendiko San Prudencio monasterioaren esku utzi baitzuen testamenduan. San Migel muinoan ez da bestelako eraikuntza aztarnarik aurkitu eta pentsatzen da leize hauek osatzen zutela aipaturiko monasterioa[4].

XX. mende erdialdera Arnedon baziren oraindik 200 leize-bizileku hainbat auzotan antolatuak, baina herriak garapen ekonomikoa izatearekin batera leize horiek bertan behera utzi ziren. Leize-etxe atseginak ziren, urte osoan 15ºC tenperatura konstante mantentzen zutenak[4]. Korridore bat zuten ardatz eta alboetan sukaldea, gelak eta kotrta zeuden. Urtero kareztatzen ziren, garbitu, argitu eta segurtasuna emateko.

1940. hamaradan Arnedok zapatagintza industria ezarri zen arte herriaren jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, eta leize hauetan upategiak, ukuiluak, erletegiak, egurtegiak, lastotegiak eta usategiak ikus daitezke.

Interpretazio zentrua

Upategi baten erreplika, interpretazio zentruan.

2014 eta 2016 artean leizeen berrikuntza egin zen eta interpretazio zentru bat eraiki zen. Zentru honetan leize baten erreplika ikus daiteke, bai era jarduera ekonomiko desberdinetarako eraikitako egiturak ere; upategia, ukuilua, nekazaltresnen biltegia... Horrela leizeek historian zehar izan duten erabileraren historia egiten da[5].

Erreferentziak

  1. Historia de la ciudad de Arnedo. (1ª ed. argitaraldia) Gobierno de La Rioja, Instituto de Estudios Riojanos 2014 ISBN 978-84-9960-064-2. PMC 894659383. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. Esquide Eizaga, Diego. (2004). Panorama rupestre en el valle medio del Cidacos. Fundación Caja Rioja ISBN 84-89740-56-9. PMC 433286365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. «Ayuntamiento de Arnedo - Cuevas de los Cien Pilares» www.arnedo.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) «La Cueva de los Cien Pilares: la máquina del tiempo de Arnedo» Rioja2.com 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Cueva de los Cien Pilares - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).

Kanpo estekak