Edukira joan

«Ehun zutabeen leizea»: berrikuspenen arteko aldeak

San Migel muinoaren barrenean aurkitzen da zulo sistema ikusgarriena, ''Ehun zutabeen leizea''. Erdi Aroan sortu zen, izan ere garai hartan muga eremua izanik segurtasun eza handia zen eta haraneko biztanleek mendialdean babesteko eraiki eta erabili zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ayuntamiento de Arnedo - Cuevas de los Cien Pilares|url=https://www.arnedo.com/vienes/conoceras/cuevas_de_los_cien_pilares|aldizkaria=www.arnedo.com|sartze-data=2021-09-26}}</ref>. Elkar lotzen diren galeria eta gelek osatzen dute. Zutabeek eusten dituzte sabaiak eta leihoak eta ateak ere agertzen dira fatxadetan.
 
XI. mendean bazen monasterio bat Arnedon, Sancho Fortunionis Arnedoko jaunak [[Laturce]] mendiko San Prudencio monasterioaren esku utzi baitzuen testamenduan, 1063. urtean. San Migel muinoan ez da bestelako eraikuntza aztarnarik aurkitu eta pentsatzen da leize hauek osatzen zutela aipaturiko monasterioa<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=La Cueva de los Cien Pilares: la máquina del tiempo de Arnedo|hizkuntza=es|data=2017-10-07|url=https://www.rioja2.com/n-113948-2-la-cueva-de-los-cien-pilares-la-maquina-del-tiempo-de-arnedo/|aldizkaria=Rioja2.com|sartze-data=2021-09-26}}</ref>.
 
XX. mende erdialdera Arnedon baziren oraindik 200 leize-bizileku hainbat auzotan antolatuak, baina herriak garapen ekonomikoa izatearekin batera leize horiek bertan behera utzi ziren. Leize-etxe atseginak ziren, urte osoan 15ºC tenperatura konstante mantentzen zutenak<ref name=":0" />. Korridore bat zuten ardatz eta alboetan sukaldea, gelak eta kotrta zeuden. Urtero kareztatzen ziren, garbitu, argitu eta segurtasuna emateko.
 
1940. hamaradan Arnedok [[zapata]]gintza industria ezarri zen arte herriaren jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, eta leize hauetan [[upategi]]ak, [[ukuilu]]ak, [[erlezaintza|erletegiak]], [[egur]]tegiak, [[lasto]]tegiak eta [[usategi]]ak ikus daitezke.
 
== Interpretazio zentrua ==
79.476

edits