Musa Anter: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa: 4. lerroa:
== Biografia ==
== Biografia ==


[[Mardin]] probintziako [[Eskimağara]] ([[kurduera]]z, Ziving) herrian jaio zen. Oinarrizko ikasketak bere herrian egin zituen, eta bigarren hezkuntza [[Adana]]n. Geroago Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen [[Istanbul]]go Unibertsitatean.
[[Mardin]] probintziako [[Eskimağara]] ([[kurduera]]z, Ziving) herrian jaio zen. Oinarrizko ikasketak bere herrian egin zituen, eta bigarren hezkuntza [[Adana (Turkia)|Adana]]n. Geroago Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen [[Istanbul]]go Unibertsitatean.


Unibertsitatean zegoela zenbait egonaldi egin zituen [[Siria]]n, non bere pentsamoldean eragin handia izan zuten intelektual nazionalista kurduak ezagutu zituen. Aldi berean, Yerevan Irratian eta Cairoko Irratian kurduerazko saioak egin zituen.
Unibertsitatean zegoela zenbait egonaldi egin zituen [[Siria]]n, non bere pentsamoldean eragin handia izan zuten intelektual nazionalista kurduak ezagutu zituen. Aldi berean, Yerevan Irratian eta Cairoko Irratian kurduerazko saioak egin zituen.

14:17, 1 urria 2021ko berrikusketa

Musa Anter

Bizitza
JaiotzaMardin probintzia, 1920
HeriotzaDiyarbakır1992ko irailaren 20a (71/72 urte)
Hezkuntza
HeziketaIstanbul University Faculty of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
kurduera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktibista eta kazetaria
IMDB: nm7818943 Edit the value on Wikidata

Musa Anter (Ziving, 1920-Diyarbakir, 1992ko irailaren 20a) idazle, poeta eta ekintzaile intelektual kurdua izan zen. Nazionalismo kurduaren figura nagusienetakotzat jotzen da.

Biografia

Mardin probintziako Eskimağara (kurdueraz, Ziving) herrian jaio zen. Oinarrizko ikasketak bere herrian egin zituen, eta bigarren hezkuntza Adanan. Geroago Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen Istanbulgo Unibertsitatean.

Unibertsitatean zegoela zenbait egonaldi egin zituen Sirian, non bere pentsamoldean eragin handia izan zuten intelektual nazionalista kurduak ezagutu zituen. Aldi berean, Yerevan Irratian eta Cairoko Irratian kurduerazko saioak egin zituen.

Kurduen problematika jorratzen zuten argitalpen gehienetan lagundu zuen, bereziki Ileri Yurt aldizkarian, 1959an debekatua izan zena. Hainbat aldiz prozesatua izan zen bertan artikuluak idazteagatik, baita kurduerazko olerki bat ere (Qimil). Bere lanek eta epaiketek ospetsu bihurtu zuten mugimendu abertzale kurduan, eta mobilizazioak egon ziren epaitu zuten auzitegietan [1].

1959an "49etako Auzia"n auzipetuetako bat izan zen. Akusatuei "propaganda separatista" egin izana leporatu zitzaien, fiskalak heriotza-zigorra eskatuz haientzat; azkenean, nazioarteko presioa dela-eta, sei hilabeteko espetxe-zigorra jaso zuten. Espetxean egon zen bitartean, Musa Anterrek bere lehen liburua idatzi zuen, Birîna Reş ("Zauri beltza", euskaraz)

1960ko hamarkadaren hasieran hainbat aldizkari sortu zituen, eta 1967an kurduera-turkiera lehenengo hiztegia argitaratu zuen [2]

1969an kultur-mugimendu garrantzitsu baten sorreran parte hartu zuen, DDKO. Kultur elkarte honen sorrera mugarri bat izan zen, Turkiako mugimendu nazional kurdua suspertzeaz gain ezker nazionalista kurduaren intelektualen eta Turkiako ezkerreko alderdien arteko banaketa ekarri zuelako (ordura arte, ikasle eta intelektual kurdu asko Turkiako Langileen Alderdian -FKF- aritu ziren). 1969ko maiatzean, intelektual horiek FKF utzi eta euren erakunde propioa sortu zuten, DDKO izenekoa, turkiar asimilazioarekin amaitu nahi zuena.

DDKO legez kanpo jarri zuen Turkiak 1971ean, eta Musa Anter kartzelatua izan zen berriz. 1974an irten zen espetxetik, baina 1979an, hirugarren aldiz, "propaganda separatista" akusaziopean presondegira bidali zuten.

1990ean Alderdi Popular Laboristaren sortzaileetako bat izan zen, Gizarte Demokratikoaren Alderdia kurduaren aitzindaria. Alderdia 1993an legez kanpo jarri zuen Turkiako gobernuak.

Hilketa

1992ko irailaren 20an Musa Anter bahitua izan zen bere Diyarbakirreko hoteletik irtetzean. Ordu batzuk geroago tirokatua izan zen, eta hil. Hilketaren egileez hipotesi asko zabaldu ziren, baina ikerketa luze baten ondoren Kontraterrorismoaren Jendarmeria Turkiarrari Anterren hilketa leporatu zitzaion. Izan ere, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Turkiari egotzi zion ekintzaile kurduaren hilketa, eta isuna jarri zion horregatik 2006an [3]

Legatua

Musa Anter eragin handiko poeta eta idazle kurdutzat hartzen da, kurduerazko idazle gazteengan eragin handia izan zuena.

1991n, Turkian kurdueraz filmatutako lehen film batean parte hartu zuen, Mem û Zîn izenekoan [4]

Bere esaldi ospetsuenetako bat hamaika hizkuntzatara (tartean, euskarara) itzulia izan da: "Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula" [5].

Erreferentziak

  1. Cengiz Günes, The Kurdish National Movement in Turkey : From Protest to Resistance, Routledge (2012), 256 orr.
  2. Salih Akin, « Les lexicographes de la langue kurde : de la description lexicale à l’engagement militant », dans Hamit Bozarslan et Clémence Scalbert-Yücel, Joyce Blau l'éternelle chez les Kurdes, Istanbul, Institut français d'etudes anatoliennes
  3. Duvakli, Melik (2008ko abuztuaren 27an) JİTEM’s illegal actions cost Turkey a fortune Today's Zaman
  4. Musa Anter Internet Movie Database
  5. Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, esan nahi du, zure estatua nire lurrean eraiki duzula Sustatu, 2016-02-19an