Nafarroako Gorteak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:
Nafarroako Gorteak foruaren babesaz arduratzen ziren, legeak xedatzen zituzten (erregeak berez ez zezakeen inolako legerik xeda), zergak ezartzen eta foru-hausleen aurkako neurriak hartzen. Eztabaidak batera egiten zituzten hiru estatuek, baina botoa nork bere aldetik ematen zuen. 1501. urtean sortu zen Erresumako Diputazioa, Gorteek momenturo zuten ordezkaritza gisa.

=== Gaztelaren menpeko gorteen jarraipena ===
Gaztelako koroak Nafarroako erresuma konkistan hartu ondoren (1512-1515), aldakuntza handiak izan ziren Nafarroako Gorteetan eta hiru estatuetan. 1523tik aurrera, espainiarrek Nafarroa gehiena okupatu ondoren, Nafarroako [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] erregeak gorteak Donapaleun deitu zituen, bere kontrolpeko lurretan, balio sinboliko handiko mugimendua eta, horretan oinarrituta, okupatu gabeko Nafarroaren estatuak (gorteak) garatu ziren Pirinioez iparraldera. Iruñean, berriz, murriztu egin zen eliz ordezkarien kopurua, handitu egin zen nobleen kopurua eta sarrera egin zitzaion Gaztelaren aldeko militar handi askori eta emendatu zen ordezkatutako hirien kopurua (38 gehiago XVIII. mendean). XVI. mendea arte, urtean behin biltzen ziren gorteak gutxienez; 1513-1829 urteen artean, ordea, 75 bat alditan bildu ziren gorteak, hamar-hamabost aldiz urtean XVII. mende erdialdetik aurrera.

[[Erdi Aro|Erdi Aroko]] konposizioa bere esentzian mantenduz, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] eta bere ondorengoek Gorteen hiru estamentuak nabarmen birmoldatzeari ekin zioten. Elizako estamentua murriztu egin zen [[Iruñeko kalonje|Iruñeko kalonjeak]] eta atzerriko prelatuak desagertu zirenean ([[Calahorra]], [[Tarazona]], [[Baiona]] eta [[Akize|Akizeko]] gotzainak; eta [[Montearagón|Montearagongo]] abadea): kontrola ere estutu zuen Gaztelak horrela. Elizako kideen kopuruaren murrizketa hein batean orekatuta geratu zen [[Nafarroako Bikario Nagusia|Nafarroako Bikario Nagusiaren]] presentzia handiagoarekin, [[Marcilla|Marcillako]] administratzailearen ondorengo integrazioarekin (1626).

Unibertsitateen estamentua ere aldatu egin zen zenbait hiribilduren gehikuntzaren ondorioz: 1513 eta 1572 artean [[Urrotz]], [[Doneztebe]], [[Etxarri Aranatz]], [[Lesaka]], [[Zuñiga]], [[Valtierra]], [[Esprontzeda]], [[Atarrabia]], [[Lakuntza]], [[Oibar]] eta [[Cascante]] sartu ziren. [[Cintruénigo|Cintruenigok]] 1572an egin zuen lehen aldiz, [[Arguedas|Arguedasek]] 1608an, [[Etxalar|Etxalarrek]] 1630ean eta [[Milagro|Milagrok]] 1687an. Guztira 38 unibertsitate [[Los Arcos|Los Arcosen]] sarrera kontatzen bada, 1753an Nafarroara itzuli ondoren. Guztiaren, lurralde ordezkapena mugatua zen, eta hala geratu zen agerian 1565ean, eskaera egin zutenean Iruñea, Lizarra eta Zangozako merindadeetako ibar bakoitzak eserlekua izateko Gorteetan. Estamentu honetarako ordezkari edo prokuradoreak, oro har, kontzeju irekietan hautatzen zituzten, edo herri handieagoeta errejimenduak izendatzen zituzten (Zangozan, adibidez, 1642 arte, gobernu-ofizioetan egondakoek zuten hautatzekom eskubideak). Nahiz eta prokuradore bat baino gehiago bidali herri bakoitzak (inoiz sei lagun ere) hiribildu edo hiri bakoitzak boto bakarra zuen.

Estamentu militar edo [[Noblezia|noblean]], Gaztelako erregeek kontrola indartu zuten halaber. Kasu honetan, partaidetza lotua zegoen bereziki [[Oinetxe jauregi|oinetxe jauregien]] instituzioarekin. Orube edo [[oinetxe]] jakin bati lotutako titulu honek segitu zuen hazten, Gaztelako Koroari dirua ordainduz lortzen zelarik titulua; horrela Espainiako zentroarekiko lotura hazkorra izan zuen noblezia nafarrak.

Desagertu ziren arte (1841), tirabira handiak izan ziren Nafarroako Gorteen eta Espainiako erregeen eta erakunde gorenen artean. XVIII. mendearen hasieran, politika zentralistagoak ezarri zituen Filipe V.a errege [[borboi leinua|borboitarrak]] eta, Katalunian, Aragoin eta Valentzian ez bezala, Nafarroako erakundeak errespetatu zituen arren, saiatu zen murrizketa batzuk egiten. XVIII. mendean guztiz ahuldu ziren Nafarroako Gorteak, Madrilgo koroaren eraginaren mendean. 1794. urtetik aurrera, Nafarroako erakundeen aurka jo zuen bete-betean [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro espainiarrak. 1810-1814 bitarteko urteetan desagertu ziren Nafarroako Gorteak (Espainiako konstituzio liberalak balio gabe utzi zituen 1812an). 1814. eta 1824. urteetan berrezarri zituen Fernando VII.ak Nafarroako Gorteak. 1841. urtean desagertu ziren Nafarroako Gorteak. Nafarroako Diputazioan zeuden liberalek berek bultzatu zuten neurri hau.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}{{ lur | data=2011/12/26}}

== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

08:03, 9 urria 2021ko berrikusketa

Nafarroako armarria

Nafarroako Gorteak edo Hiru Estatuak, Nafarroako Erresumako erakundea zen. Gorteak Nafarroako Antso VII.ak sortu zituen eta 1841 arte iraun zuten, urte hartan Nafarroako Foruak Aldatzeko legea adostu baitzen eta Nafarroako ia erakunde guztiak desagertu ziren. 1829an elkartu ziren azkeneko aldiz.

1979an, Nafarroako Parlamentua autonomia aurreko hautapen erakundea sortu zen, eta 1982an Foru Hobekuntzaren Legeak bere antolakuntza eta jurisdikzioa agindu zituen. Parlamentuaren bigarren izena Nafarroako Gorteak da.

Egoitza eta egitura

Gorteek ez zuten egoitza finkorik, normalean Iruñean edo Oliten egin ziren baina Tafalla, Lizarra, Zangoza edo Tuteran ere egin ziren.

Hiru Estatuak izena Frantziako erresumatik datorkigu. Lehendabizikoz 1319an erabili arren, XV. mendean ohikoa izango zen. Gorte Orokorretan, Erregearekin batera hiru Estatuak edo Estamentuak zeuden, boterearen arabera:

  • Estamentu militarra, nobleziarena;
  • Estamentu eklesiastikoa, Elizari zegokiona;
  • Estamentu unibertsitatekoa, hiribilduei zegokiena.

Gainera, Nafarroako gizartean bazeuden gorteetan ordezkaturik ez zeuden beste estamentu batzuk:

  • Nekazari petxariek, petxak edo zergak ordaindu behar zituztenek, ez zeukaten Gorteetan egoteko eskubiderik, baina bai Udaletan eta Kontzejuetan.
  • Nekazari koilazoak, lurrari lotuak, hasieran morroi-lanak egiten zituztenak eta gero errentariak.
  • Azkenean, erlijio gutxiengoak:juduak, mairuak eta beste talde baztertuak, hala nola agoteak.

Estamentu bakoitzak bere kabuz eztabaidatzen zuen eta gero beste Estamentuei bere erabakiak azaltzen zizkieten.

Historia

Nafarroako merindade historikoak.

Nafarroako erresuman erregeak deitzen zien gorteetara hiru estatu nagusietako ordezkariei (nobleak, eliza eta burgesia), erresumako arazoak tratatzeko. Erakunde hau XI. mendean hasi zen osatzen eta XIV. mendean egituratu zen Nafarroako gizarteko sektoreen ordezkari gisa. XIII. mendean, Xanpainako etxea Nafarroako koroaz jabetu ondoren (Teodebaldo I.a, 1234), aitonen semeen eta zaldunen, hirietako burgesen eta eliz hierarkiaren ordezkariak bildu ohi ziren erregea hil eta gero, haren kargua hartuko zuen ondokoak estatu bakoitzari zegozkion foruen aldeko zina egin zezan.

Gero eta maizago egin ziren bilkura hauek eta 1329. urtean, gorte horietara bildutako ordezkariek berek hautatu zuten erregina (Joana II.a, Filipe III.a Evreuxkoaren emaztea), beste erregegaiaren hautua baztertu ondoan. Erregina honek berak eman zion erakunde egitura ohiturazko gorte hari, eta hiru estatuak hasi ziren legera parte hartzen, hasierako Gorte Nagusiaren ordez (Nafarroako hamabi handiki aberatsen batzarra, justizia erakunde nagusi bihurtu zen aurrerantzean Gorte Nagusia). Handiki aberatsek, aitoren semeek eta zaldunek osatu zuten nobleen eta militarren estatua (hogeita hamasei ordezkari hasieran). Estatu berezirik gabe geratu ziren hidalgoak edo noble txikiak.

Nafarroako kondestablea izan zen nobleen estatuko buruzagia, XV. mendetik aurrera. Talde itxia eta indartsua osatzen zuen Elizako hierarkiak, hasieran: Iruñeko apezpikua, Iruñeko, Orreagako eta Tuterako kalonje-buruak, Jerusalemgo San Joango Ospitalarien priore nagusia eta Leire, Iratxe, La Oliva, Irantzu, Fitero, Montearagon eta Urdazuriko monasterioetako abadeak. Hirietako ordezkariek osatzen zuten hirugarren estatua. Burgu eta hiri hauetako ordezkariak ziren, hasieran: Iruñeko San Fermin, San Nikolas auzoetako eta Nafarreria edo hiri zaharreko ordezkariak, Lizarra, Tutera, Zangoza, Erriberri, Gares, Urantzia, Viana, Guardia, San Vicente de la Sonsierra, Donibane Garazi, Auritz, Elo, Irunberri, Larrasoaña, Atarrabiako hirietako ordezkariak. Agilar-Arranotegi, Bernedo, Torralba, Esprontzeda eta Lanzko ordezkariek ere parte hartzen zuten zenbaitetan. Gorteetatik kanpo geratzen ziren errege hiriak eta laborari ez nobleak; errege-erreginaren manupean zeuden hauek. Erregeak deitzen zien gorteetara (Nafarroa Garaian erresuma galdu zenean, erregeordeak bete zuen askotan beharkizun hori, Gaztelako erregeak horretarako baimena eman ondoren) eta, bildu ondoren, Nafarroako Forua zin egiten zuen erregeak. Forua aldatzeko edo hobetzeko, hiru estatuen baimena behar zuen erregeak, ez zuen aski bi estatu bere alde edukitzea.

Nafarroako Gorteak foruaren babesaz arduratzen ziren, legeak xedatzen zituzten (erregeak berez ez zezakeen inolako legerik xeda), zergak ezartzen eta foru-hausleen aurkako neurriak hartzen. Eztabaidak batera egiten zituzten hiru estatuek, baina botoa nork bere aldetik ematen zuen. 1501. urtean sortu zen Erresumako Diputazioa, Gorteek momenturo zuten ordezkaritza gisa.

Gaztelaren menpeko gorteen jarraipena

Gaztelako koroak Nafarroako erresuma konkistan hartu ondoren (1512-1515), aldakuntza handiak izan ziren Nafarroako Gorteetan eta hiru estatuetan. 1523tik aurrera, espainiarrek Nafarroa gehiena okupatu ondoren, Nafarroako Henrike II.a erregeak gorteak Donapaleun deitu zituen, bere kontrolpeko lurretan, balio sinboliko handiko mugimendua eta, horretan oinarrituta, okupatu gabeko Nafarroaren estatuak (gorteak) garatu ziren Pirinioez iparraldera. Iruñean, berriz, murriztu egin zen eliz ordezkarien kopurua, handitu egin zen nobleen kopurua eta sarrera egin zitzaion Gaztelaren aldeko militar handi askori eta emendatu zen ordezkatutako hirien kopurua (38 gehiago XVIII. mendean). XVI. mendea arte, urtean behin biltzen ziren gorteak gutxienez; 1513-1829 urteen artean, ordea, 75 bat alditan bildu ziren gorteak, hamar-hamabost aldiz urtean XVII. mende erdialdetik aurrera.

Erdi Aroko konposizioa bere esentzian mantenduz, Fernando Katolikoak eta bere ondorengoek Gorteen hiru estamentuak nabarmen birmoldatzeari ekin zioten. Elizako estamentua murriztu egin zen Iruñeko kalonjeak eta atzerriko prelatuak desagertu zirenean (Calahorra, Tarazona, Baiona eta Akizeko gotzainak; eta Montearagongo abadea): kontrola ere estutu zuen Gaztelak horrela. Elizako kideen kopuruaren murrizketa hein batean orekatuta geratu zen Nafarroako Bikario Nagusiaren presentzia handiagoarekin, Marcillako administratzailearen ondorengo integrazioarekin (1626).

Unibertsitateen estamentua ere aldatu egin zen zenbait hiribilduren gehikuntzaren ondorioz: 1513 eta 1572 artean Urrotz, Doneztebe, Etxarri Aranatz, Lesaka, Zuñiga, Valtierra, Esprontzeda, Atarrabia, Lakuntza, Oibar eta Cascante sartu ziren. Cintruenigok 1572an egin zuen lehen aldiz, Arguedasek 1608an, Etxalarrek 1630ean eta Milagrok 1687an. Guztira 38 unibertsitate Los Arcosen sarrera kontatzen bada, 1753an Nafarroara itzuli ondoren. Guztiaren, lurralde ordezkapena mugatua zen, eta hala geratu zen agerian 1565ean, eskaera egin zutenean Iruñea, Lizarra eta Zangozako merindadeetako ibar bakoitzak eserlekua izateko Gorteetan. Estamentu honetarako ordezkari edo prokuradoreak, oro har, kontzeju irekietan hautatzen zituzten, edo herri handieagoeta errejimenduak izendatzen zituzten (Zangozan, adibidez, 1642 arte, gobernu-ofizioetan egondakoek zuten hautatzekom eskubideak). Nahiz eta prokuradore bat baino gehiago bidali herri bakoitzak (inoiz sei lagun ere) hiribildu edo hiri bakoitzak boto bakarra zuen.

Estamentu militar edo noblean, Gaztelako erregeek kontrola indartu zuten halaber. Kasu honetan, partaidetza lotua zegoen bereziki oinetxe jauregien instituzioarekin. Orube edo oinetxe jakin bati lotutako titulu honek segitu zuen hazten, Gaztelako Koroari dirua ordainduz lortzen zelarik titulua; horrela Espainiako zentroarekiko lotura hazkorra izan zuen noblezia nafarrak.

Desagertu ziren arte (1841), tirabira handiak izan ziren Nafarroako Gorteen eta Espainiako erregeen eta erakunde gorenen artean. XVIII. mendearen hasieran, politika zentralistagoak ezarri zituen Filipe V.a errege borboitarrak eta, Katalunian, Aragoin eta Valentzian ez bezala, Nafarroako erakundeak errespetatu zituen arren, saiatu zen murrizketa batzuk egiten. XVIII. mendean guztiz ahuldu ziren Nafarroako Gorteak, Madrilgo koroaren eraginaren mendean. 1794. urtetik aurrera, Nafarroako erakundeen aurka jo zuen bete-betean Godoy ministro espainiarrak. 1810-1814 bitarteko urteetan desagertu ziren Nafarroako Gorteak (Espainiako konstituzio liberalak balio gabe utzi zituen 1812an). 1814. eta 1824. urteetan berrezarri zituen Fernando VII.ak Nafarroako Gorteak. 1841. urtean desagertu ziren Nafarroako Gorteak. Nafarroako Diputazioan zeuden liberalek berek bultzatu zuten neurri hau.

Erreferentziak

Kanpo estekak