Aposematismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Kategoria:Elkarrekintza biologikoak]]
[[Kategoria:Elkarrekintza biologikoak]]
[[Kategoria:Koloreak]]
[[Kategoria:Koloreak]]
[[Kategoria:Ekologia kimikoa]]

11:04, 16 urria 2021ko berrikusketa

Oophaga granulifera igela, pozoitsua da, eta horretaz ohartarazten du bere kolore gorriarekin.

Aposematismoa fenomeno biologikoa da: izaki batzuek zentzumenetarako ezaugarri deigarriak garatu dituzte, harrapariak urruntzeko. Animalia batzuek pozoia, zapore txarra edo antzeko babesak dituzte, ikusmenari dagozkionak bereziki adierazgarriak izanik.

Hitzak bi erro greko ditu: apo, 'urrun' edo 'aparte' esan nahi duena; eta sema, 'seinale', ohartarazpen-seinale gisa itzul daitekeena.

Kolore aposematikoak

Arrubio arrunta, kolore aposematiko agerikoekin; Euskal Herriko anfibio ohiko bat.

Kolore biziak erabiltzea da modu ohiko bat, eta hain zuzen ere kolore tipikoki aposematikoak badaude: gorria, laranja, horia eta beltza, eta horien konbinazioak dira ohikoenak aposematismo ikusizkoan. Kolore horiek izaera arriskutsua adierazten dute eta harrapakariek kolore horietako animaliak bakean uzten ikasten dute. Euskal Herriko faunan, arrubioak ekoizten duten pozoiaz defendatzeko gai dela adierazten du kolorazio aposematiko hori-beltzarekin[1].

Aldagaiak

Kolorazio aposematikoa duten animaliek harrapakarien erasorik jasotzen ez dutenez, beste animalia batzuk horiek imitatzen dituzte, hau da, aposematikoen mimeta bihurtzen dira. Aposematismoaren bi mimetismo mota ezagutzen dira: Bates mimetismoa eta Muller mimetismoa. Batesenean, animalia imitatzailea ez da arriskugarria, eta Mullerrenean biak dira arriskugarriak, imitatua eta imitatzaileak, biak izanik aposematikoak.

Beste fenomeno bat homeotipia da, inguruneko gauza ez jangarriak imitatuz ezkutatzea.

Aposematismoa, zentzu batean, kripsiaren edo kamuflajearen antitesia da, eta erakarpenaren desberdina da, aurrekoa bezain fenomeno arrunta[1].

Erreferentziak

  1. a b Alexander, Zabala Arteaga. (1995-11-01). «Engainuaren artea: kamuflajea eta mimetismoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).

Kanpo estekak