Euskal Pentatloi Saria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
49. lerroa: 49. lerroa:
* 15 aldiz 63 kiloko bola jaso.
* 15 aldiz 63 kiloko bola jaso.
* [[Giza proba]]n plaza bat osatu, 250 kiloko harriarekin.
* [[Giza proba]]n plaza bat osatu, 250 kiloko harriarekin.
* 36ontzako bi enbor moztu.
* 36 ontzako bi enbor moztu.
* 25na kiloko [[txinga|txingekin]] sei plaza osatu.
* 25na kiloko [[txinga|txingekin]] sei plaza osatu.
* 1'5 kilometroko korrika saioa.
* 1'5 kilometroko korrika saioa.

15:51, 17 urria 2021ko berrikusketa

Euskal Pentatloi Saria
Antolatzailea Euskadiko Herri Kirol Federazioa
Sorrera 1982
Eremua  Euskal Herria
Tokia Azpeitiko zezen plaza
(aro berrian)

Tolosako zezen plaza
(aro zaharrean)

Lana bost herri kirol:
Errekorra 27'20"08 (1990)
Garaipen gehien Joxe Mari Olasagasti (3)
Xabier Zaldua (3)
Txapelduna Gizonezkoak:
"Izeta VI.a" (2021)
Emakumezkoak:
"Zelai III.a" (2021)
2018ko Euskal Pentatloi Sariaren aurkezpena Azpeitiko zezen plazan. Ezkerretik eskuinera, Arria V.a, Txapartegi, Zelai, Maiza, Zaldua eta Arria VI.a.

Euskal Pentatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, bost ariketaz osatzen dena. 1980. hamarkadan hainbat edizio jokatu ondoren 2018an abiatu zen berriro txapelketa.

Txapelketa ofiziala

Historia

1980eko hamarkadan jokatu zituzten lehenbiziko bost pentatloi txapelketak. Aurreneko laurak lau urtez jarraian egin zituzten, 1982tik 1985era, eta 1990ean jokatu zuten hurrengoa. Arria II.ak irabazi zuen 1982koa, baina Joxe Mari Olasagasti da txapel gehien dituena: 1983an, 1984an eta 1990ean garaile izan zen Igeldokoa. 1985ekoa, berriz, Anjel Arrospidek irabazi zuen.[1]

Seigarren txapelketa 2018ko irailean egin zen, eta Xabier Zaldua izan zen irabazlea[2]. 2019ko txapelketan[3][4] eta 2020koan ere Xabier Zaldua izan zen irabazle[5]. 2021ean Zadua ez zen aurkeztu laugarren txapelketa jokatzera eta Izeta VI.a izan zen txapelduna, aro berriko marka berria ezarriz.

Finala

2018an seikotea osatzeko lanak izan baziren ere hurrengo ekitaldietan izen emate handia izan da eta aurrez sailkapen probak egin behar izan dira. Sailkapen proba horietan finalean egin beharreko lanen erdiak (gutxi gorabehera) egin behar ditu parte hartzaile bakoitzak.

Finala Azpeitiko zezen plazan jokatzen da gauez. Sei partaide izaten dituenez hiruko bi txandatan jokatzen da eta denboraren araberako sailkapena egiten da. 2020an euri zaparrada handiak zirela jokatu zen pentatloia.

2021eko finalean bi txapelketa jokatu ziren gizonezkoena eta emakumezkoena[6].

Lanak

Gizonezkoak

1990ko txapelketan finkatu zen egin beharreko lana. Honako hauek dira bost probak:[1]

  • 25 aldiz 100 kiloko bola jaso.
  • Giza proban bi plaza osatu, 400 kiloko harriarekin.
  • Kanaerdiko hiru enbor moztu.
  • 50na kiloko txingekin sei plaza osatu.
  • 3 kilometroko korrika saioa.

Emakumezkoak

2021ean jokatu zen lehenengo ekitaldia eta hau izan zen egin beharreko lana[6]:

  • 15 aldiz 63 kiloko bola jaso.
  • Giza proban plaza bat osatu, 250 kiloko harriarekin.
  • 36 ontzako bi enbor moztu.
  • 25na kiloko txingekin sei plaza osatu.
  • 1'5 kilometroko korrika saioa.

Gizonezkoen banakako palmaresa

Joxe Mari Olasagasti igeldoarrak hiru txapelketa irabazi zituen.
Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi ditu aro berriko hiru pentatloiak.

Irabazleak

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Irabazlearen
denbora
1982 Arria II.a ? ? ?
1983 Joxe Mari Olasagasti ? ? ?
1984 Joxe Mari Olasagasti ? ? ?
1985 Anjel Arrospide ? ? ?
1986-
1989
ez zen jokatu
1990 Joxe Mari Olasagasti ? ? 27'20"08[7]
1991-
2017
ez zen jokatu
2018 Xabier Zaldua "Txapartegi II.a" "Mugertza III.a" 36'26"
2019 Xabier Zaldua Joseba Otaegi "Arria V.a" 38'30"
2020 Xabier Zaldua Julen Gabirondo "Arria V.a" 36'06"
2021 "Izeta VI.a" Joseba Otaegi Julen Gabirondo 33'29"

Garaipenak

Herri kirolaria Garaipenak Urteak
Joxe Mari Olasagasti 3 1983, 1984, 1990
Xabier Zaldua 3 2018, 2019, 2020
"Arria II.a" 1 1982
Anjel Arrospide 1 1985
"Izeta VI.a" 1 2021

Finalistak (aro berrian) (bakarkako norgehiagoketan)

Herri kirolaria Sailkapena Urteak
Xabier Zaldua 3 2018, 2019, 2020
Luis "Txapartegi II.a" 2 2018, 2019
Aratz "Mugertza III.a" 2 2018, 2019
Xabier Orbegozo "Arria V.a" 2 2019, 2020
Joseba Otaegi 2 2019, 2021
Julen Gabirondo 2 2020, 2021
Kepa Peñagarikano 2 2020, 2021
Iñaki Errazkin 2 2020, 2021
Jon Gisasola "Zelai V.a" 1 2018
Aritz Azpiazu "Arria VI.a" 1 2018
Joxean Olaskoaga "Aizperro" 1 2019
Julen "Kañamares III.a" 1 2020
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" 1 2021
Aritz Irazabal 1 2021

Emakumezkoen banakako palmaresa

Irabazleak

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Irabazlearen
denbora
2021 Karmele Gisasola Zelai III.a Lucia Orbe Garazi Arruti 18'57"

Garaipenak

Herri kirolaria Garaipenak Urteak
Karmele Gisasola Zelai III.a 1 2021

Finalistak

Herri kirolaria Sailkapena Urteak
Karmele Gisasola Zelai III.a 1 2021
Lucia Orbe 1 2021
Garazi Arruti 1 2021

Binakako Pentatloi Saria

2020ko uztailaren 31n jokatu zen Tolosako zezen plazan aurrenekoz. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta Arria V.a eta Izeta VI.a izan ziren txapeldunak. Hona hemen sailkapena[8]:

  1. Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, 40:58
  2. Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro, 41:53
  3. Xabier Zaldua eta Jon Gisasola Zelai V.a, 43:22
  4. Julen Kañamares eta Xabier Urrutia, 49:42
  5. Beñat Amade eta Osman Drame, 50:25
  6. Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi, 54:07
  7. Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, ez zuten amaitu

Arrakasta ikusita 2021ean berriz jokatu zen Binakako txapelketa Tolosan. Gizonezkoen pentatloiaz gai emakumezkoena ere jokatu zen[9].

Gizonezkoak:

  1. Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, 40:24
  2. Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Jon Gisasola Zelai V.a, 43:05
  3. Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Larrañaga, 44:04
  4. Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, 44:56
  5. Aritz Irazabal eta Beñat Amade, 45:31
  6. Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria, 49:32

Emakumezkoak:[10]

  1. Lucia Orbe eta Garazi Arruti, 29:45
  2. Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi, 31:26

Gizonezkoak

  • Irabazleak:
Urtea Txapeldunak Bigarrenak Hirugarrenak Irabazleen
denbora
2020 "Arria V.a"
"Izeta VI.a"
Peñagarikano
"Aizperro"
Zaldua
"Zelai V.a"
40'58"
2021 "Izeta III.a"
"Izeta VI.a"
"Zelai IV.a"
"Zelai V.a"
"Goenatxo III.a"
Larrañaga
40'24"
  • Garaipenak:
Herri kirolaria Garaipenak Urteak
"Izeta VI.a" 2 2020, 2021
"Arria V.a" 1 2020
"Izeta III.a" 1 2021

Emakumezkoak

  • Irabazleak:
Urtea Txapeldunak Bigarrenak Hirugarrenak Irabazleen
denbora
2021 Lucia Orbe
Garazi Arruti
"Zelai III.a"
Uxue Ansorregi
- 29'45"
  • Garaipenak:
Herri kirolaria Garaipenak Urteak
Lucia Orbe 1 2021
Garazi Arruti 1 2021

Beste pentatloi txapelketa batzuk

Euskal Pentatloi motza

2019ko maiatzaren 19an, Astigarragako Auzolan pilotalekuan, Zamalbide-Bentak auzo elkarteak antolatua, "Euskal Pentatloi Motza" jokatu zen; ondorengo lan hauek egin behar izan zituzten: 100 kiloko bola 15 aldiz jaso (harri-jasotzen), 400 kiloko harria arrastaka eramanez bi plaza osatzea (giza proban), kana-erdiko enbor bakarraren ebakitzea (aizkora beharretan), 50na kiloko txingekin sei plazaren buruketa (txinga-eroateari dagokion disziplinan) eta, bukatzeko, 12 itzuli (1,2 kilometro) pilotalekuari korrika. Luis Txapartegik irabazi zuen (20'46") Joseba Otaegiren aurretik[11].

Getxoko Pentatloi Sariketa

2019ko azaroaren 9an, larunbatean jokatu zen I. Getxoko "Pentatloi" Saria. Lau kirolarik hartu zuten parte: Jon Gisasola 'Zelai V.a' mallabitarrak, Ousmane Drame senegaldarrak, Unai Ardeo getxoztarrak eta Mikel Agirre ondarrutarrak.

Egin beharreko lana, berriz, ondorengo hauxe izan zuten: harri-jasotzeko frogan, 100 kiloko bolari 15 jaso aldi ematea; giza proban, 400 kiloko harriarekin arrastaka eginez bi untza osatzea (28 metro bakoitzak), aizkoran 4 enbor 45`` ontzako ebakitzea, txinga-eroatea modalitatean 100 kg-rekin (50 kg esku bakoitzean hartuta) 6 untze (28 m/untza bakoitzak) eta, korrika 1,5 km (15 buelta enparantzari / bakoitzak 100 metro zeuzkalarik).

Sailkapenari erreparatzen, Mikel Agirrek bukatu zituen lanak aurrena (27:40), baina, harri-jasotzen, 88 kiloko pisua eman zuen bere bola harriak eta giza proban 500 kiloko harriarekin jardun zuen. Bigarren, bost segundora, Ousmane Drame (denbora: 27:45). Hirugarren postuan, Zelai sailkatu zen (29:07), azkena herritarrak egin zuen. Ardeoren denbora (45:27)[12].

Zarauzko Pentatloi Saioa (Arria V.a vs. Txapartegi)

2020ko otsailaren 8an, herri kirol jaialdi bat burutu zen Zarautz-ko herriko Aritzbatalde pilotalekuan, Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a" eta Udane Ostolaza "Ostolaza III.a"-ren harri jasotze marka saiakera ahaleginak ardatz hartuta. Jaialdi hori motz gera ez zedin, osagarri gisa, harri jasotze erakustaldi bat burutu zen eta horren ostean, Pentatloian jardun zuten Xabier Orbegozo "Arria V.a" eta Luis Mari Txapartegik.

Bost kirol burutu beharrean, lau egin zituzten; Zarauzko pilotalekuak ez baitu probalekurik. Lana hauxe zuten: harri jasotzen, 100 kiloko bolari 12 jasoaldi; aizkoran, 2 enbor ebakitzea (kana-erdiko neurrikoak), txinga-eroaten (50 kg hartuta esku bakoitzean), 4 untze osatzea eta korrika (frontoiari bueltak emanez, 1'2 kilometro).

Xabier Orbegozo izan zen garaile (15'25"70), Txapartegik segundo bat gehiago behar izan zuen (15'26"32)

Erreferentziak

  1. a b Euskal pentatloia jokatuko dute zezen-plazan irailaren 29an. uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Xabier Zaldua, pentatleta txapelduna» Mundo Deportivo 2018-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  3. Zalduak irabazi du, bigarren aldiz, pentatloiko txapela. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-9-23).
  4. «Emozio handiko lehia - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  5. «Xabier Zalduak hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloi Txapelketa - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  6. a b Ugartemendia, Unai. «Aitzindariak dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
  7. «Euskal pentatloia berreskuratuko du Azpeitiak ia 30 urteren ostean» El Diario Vasco 2018-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  8. «Izeta VI.a eta Arria V.a txapeldun Binakako Euskal Pentatloian - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  9. «Izeta osaba-ilobek jantzi dute txapela - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  10. Eus, Ehkirola. Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia | EHK. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  11. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-21). «Txapartegik irabazi du pentatloia» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  12. «Getxoko I. Pentatloia irabazi du Mikel Agirre ondarrutarrak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-11-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Kanpo estekak