Zuntzarren: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°51′24″N 1°27′25″W / 42.85667°N 1.45694°W / 42.85667; -1.45694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
242. lerroa: 242. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
Nahiz eta [[1427|1427an]] herritarrak kapareak izan, errege jaurerriaren lursailak bertan geratuko ziren, [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] printzesak Joan Ilhopitz Izabakoa idazkariari errentak eman zizkiolarik [[1468|1468n]]. [[1802|1802an]] esaten da justizia arrunta etxeen txandaren bidez aukeratzen dela herria gobernatzeko. [[1802|1802an]] eta [[1850|1850ean]] irin-errota batek funtzionatzen zuela adierazten da; [[1850|1850ean]], gainera, Zunztarrenek eskola bat zuen, urtean hogeita hamar gari-lapurreta zituena; auzotarrek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea. [[XX. mendea|XX. mendearen]] hasieran landa kutxa bat sortu zen.
Nahiz eta [[1427|1427an]] herritarrak kapareak izan, errege jaurerriaren lursailak bertan geratuko ziren, [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] printzesak Joan Ilhopitz Izabakoa idazkariari errentak eman zizkiolarik [[1468|1468n]]. [[1802|1802an]] esaten da justizia arrunta etxeen txandaren bidez aukeratzen dela herria gobernatzeko.


[[Arriasgoiti]] ibarrekoa izan zen, [[XX. mendea|XX. mendera]] arte, non [[Arriasgoiti]] [[Lizoainibar-Arriasgoiti|Lizoainibarrera]] sartu baitzen. [[1835]]-[[1845|1845eko]] udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak ([[Arriasgoiti|Arriasgoitikoak]]) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Urritzelki, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen. Elizari dagokionez, erretorea aurkezteko eskubidea [[XIX. mendea|XIX. mendean]] herritarren artean egoteari zegokion. [[1802|1802an]] esaten zen irin-errota zutela [[Erro (ibaia)|Erro ibaiaren]] gainean. [[XX. mendea|XX. mendearen]] hasieran landa-kutxa bat eratu zen.
[[Arriasgoiti]] ibarrekoa izan zen, [[XX. mendea|XX. mendera]] arte, non [[Arriasgoiti]] [[Lizoainibar-Arriasgoiti|Lizoainibarrera]] sartu baitzen. [[1835]]-[[1845|1845eko]] udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak ([[Arriasgoiti|Arriasgoitikoak]]) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Zuntzarren, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen.
[[1802|1802an]] eta [[1850|1850ean]] irin-errota batek funtzionatzen zuela adierazten da; [[1850|1850ean]], gainera, Zunztarrenek eskola bat zuen, urtean hogeita hamar gari-lapurreta zituena; auzotarrek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea. [[XX. mendea|XX. mendearen]] hasieran landa kutxa bat sortu zen.


[[1953|1953an]], [[NA-2330|Erro-Arriasgoiti errepidean]], Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen [[Erro (ibaia)|Erro ibaiaren]] gainean, ibarra isolatzeko.
[[1953|1953an]], [[NA-2330|Erro-Arriasgoiti errepidean]], Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen [[Erro (ibaia)|Erro ibaiaren]] gainean, ibarra isolatzeko.

21:34, 23 urria 2021ko berrikusketa

Zuntzarren
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaAgoitzaldea
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofiziala Zunzarren/Zuntzarren
Posta kodea31484
Herritarrazuntzarrenar
Geografia
Koordenatuak42°51′24″N 1°27′25″W / 42.85667°N 1.45694°W / 42.85667; -1.45694
Garaiera584 metro
Distantzia29,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria12 (2022:  −1)

Zuntzarren[1][a] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Agoitzaldea eskualdean.

Arriasgoitiko herriburua da. 2020. urtean 13 biztanle zituen.

Bertako biztanleak zuntzarrenarrak dira.

Izena

Zuntzarren toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Çunçarrain (1242)
  • Çunçarren (1268)
  • Çumçarren (1366)
  • Çumçarrem (1366)
  • Cuncarren (1532)
  • Zunzarren (1534)
  • Zunzarren (1802)
  • Zuntzarren (1990)

Ezaugarriak

Armarria

Zuntzarrengo armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean dorre batez osatuta dago, arku batekin azpian »

Geografia

Zuntzarren Arriasgoiti ibarran dago.

Ingurune naturala eta klima

Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak

Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


    Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.0 25.0 28.0 31.0 38.5 37.5 39.6 35.0 29.2 22.0 17.2 39.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.3 12.5 15.6 19.1 24.3 27.1 27.3 23.4 18.4 11.7 8.6 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 4.9 7.6 10.6 13.7 18.1 20.5 20.4 17.2 13.2 7.9 4.8 12.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.7 5.6 8.3 11.9 13.9 13.5 10.9 8.1 4.1 1.1 6.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.5 -2.2 0.6 2.6 6.8 9.3 8.5 5.3 1.0 -2.3 -4.1 -4.6
Batez besteko prezipitazioa (mm) 118.8 100.2 94.8 92.3 74.5 54.9 38.4 39.6 64.7 80.1 121.0 108.5 987.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 2.3 45.7 63.6 62.8 50.0 81.8 72.9 74.0 64.0 74.8 47.8 95.5 95.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.1 13.9 13.1 14.3 12.8 7.9 6.1 6.3 8.6 11.9 15.7 15.0 140.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.7 4.4 2.4 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.6 2.6 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Historia

Nahiz eta 1427an herritarrak kapareak izan, errege jaurerriaren lursailak bertan geratuko ziren, Leonor printzesak Joan Ilhopitz Izabakoa idazkariari errentak eman zizkiolarik 1468n. 1802an esaten da justizia arrunta etxeen txandaren bidez aukeratzen dela herria gobernatzeko.

Arriasgoiti ibarrekoa izan zen, XX. mendera arte, non Arriasgoiti Lizoainibarrera sartu baitzen. 1835-1845eko udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak (Arriasgoitikoak) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Zuntzarren, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen.

1802an eta 1850ean irin-errota batek funtzionatzen zuela adierazten da; 1850ean, gainera, Zunztarrenek eskola bat zuen, urtean hogeita hamar gari-lapurreta zituena; auzotarrek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.

1953an, Erro-Arriasgoiti errepidean, Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen Erro ibaiaren gainean, ibarra isolatzeko.

Demografia

2020an 11 biztanle zituen Urritzelkik.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
10 10 11 12 13 13 14 13 13 13 13 15 13 14 14 14 13 13 13 13 13
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Zuntzarrengo azpieuskalkia artzibarrera da, eta, zehazki, Arriasgoitiko aldaera.[9]

Euskararen Foru Legea

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /s̻unt͡s̻áren/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zuntzarren - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zalba» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Zalbako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Urritzelki» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  9. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak