Arriasgoiti: berrikuspenen arteko aldeak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
No edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
319. lerroa: | 319. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
[[Fitxategi:NFA_-_Zuntzarrengo_zubiko_eraikuntza_-_3.jpg|thumb|[[Erro (ibaia)|Erroibai]] gaineko [[Zuntzarren|Zuntzarrengo]] zubiko eraikuntza, [[1953]]. urtean]] |
[[Fitxategi:NFA_-_Zuntzarrengo_zubiko_eraikuntza_-_3.jpg|thumb|[[Erro (ibaia)|Erroibai]] gaineko [[Zuntzarren|Zuntzarrengo]] zubiko eraikuntza, [[1953]]. urtean]] |
||
Ez dago argi ibarrak noiz sortu ziren, baina [[Burdin Aroa|Burdin Aroaren]] amaierako aztarna ugari aurkitu dira [[Lizoainibar|Lizoainibarren]]. Aro honetako aztarna arkeologiko batzuk daude [[Muru (Lizoainibar)|Muru]] herri hustuan, [[Lizoain ( |
Ez dago argi ibarrak noiz sortu ziren, baina [[Burdin Aroa|Burdin Aroaren]] amaierako aztarna ugari aurkitu dira [[Lizoainibar|Lizoainibarren]]. Aro honetako aztarna arkeologiko batzuk daude [[Muru (Lizoainibar)|Muru]] herri hustuan, [[Lizoain (herria)|Lizoaingo]] hego-ekialdean dagoen muino batean. Bertan, tornuan egindako ontzien zatiak aurkitu ziren, [[K.a. 800eko hamarkada|K. a. 800]]. urtetik kokaleku bat zegoela baieztatzen dutenak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Nafarroako Entziklopedia Handia {{!}} MONTEMURU|url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=14666|sartze-data=2021-10-19}}</ref> |
||
Gainera, [[Erroibar]] ([[Errotaldeko leizea]], [[Loizu|Loizun]]) eta [[Eguesibar]] ([[Urriko herria]], [[Egues (kontzejua)|Eguesen]]) inguruetan ere badira [[Burdin Aroa|Burdin Aroko]] [[Historiaurrea|historiaurreko]] aztarnak. [[Loizu|Loizuren]] kasuan, halaber, [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] gizaki zaharrago baten hezurrak daude, 11 700 urte lehenagokoak: [[Loizuko gizona]].<ref name="naf">{{erreferentzia|izenburua='Loizuko gizona', 11.700 urte baino gehiagorekin, Nafarroan aurkitutako gorpuzki zaharrena bihurtu da|argitaletxea=Nafarroako Gobernua|url=https://www.navarra.es/eu/albisteak/2021/03/12/loizuko-gizona-11.700-urte-baino-gehiagorekin-nafarroan-aurkitutako-gorpuzki-zaharrena-bihurtzen-da}}</ref> |
Gainera, [[Erroibar]] ([[Errotaldeko leizea]], [[Loizu|Loizun]]) eta [[Eguesibar]] ([[Urriko herria]], [[Egues (kontzejua)|Eguesen]]) inguruetan ere badira [[Burdin Aroa|Burdin Aroko]] [[Historiaurrea|historiaurreko]] aztarnak. [[Loizu|Loizuren]] kasuan, halaber, [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] gizaki zaharrago baten hezurrak daude, 11 700 urte lehenagokoak: [[Loizuko gizona]].<ref name="naf">{{erreferentzia|izenburua='Loizuko gizona', 11.700 urte baino gehiagorekin, Nafarroan aurkitutako gorpuzki zaharrena bihurtu da|argitaletxea=Nafarroako Gobernua|url=https://www.navarra.es/eu/albisteak/2021/03/12/loizuko-gizona-11.700-urte-baino-gehiagorekin-nafarroan-aurkitutako-gorpuzki-zaharrena-bihurtzen-da}}</ref> |
15:31, 24 urria 2021ko berrikusketa
Arriasgoiti | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Arriasgoitiko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Agoitzaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti | ||
Izen ofiziala | Arriasgoiti | ||
Posta kodea | 31485 | ||
Herritarra | arriasgoitiar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°51′24″N 1°27′30″W / 42.85657169°N 1.45824976°W | ||
Azalera | 23,45 km² | ||
Garaiera | 525-1029 metro | ||
Distantzia | 29,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 53 (2021: 0) | ||
Dentsitatea | 2 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak | % 10,62 (2010) |
Arriasgoiti[1][a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Agoitzaldea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 29,2 kilometrora. Altuera 525 eta 1 029 metro artekoa da, eta 23,45 km²-ko azalera hartzen du. 2020. urtean 53 biztanle zituen.
Bertako biztanleak arriasgoitiarrak dira. Herriburua Zuntzarren herria da.
1943tik Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian dago, ondoko Lizoainibar ibarrekin batera.
Izena
Arriasgoiti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arrascoyti (1366)
- Arriascoyti (1366)
- Arriasguoyti (1366)
- Arriasquoyti (1366)
- Val de Arriasgoiti (1534)
- Valle de Arriasgoiti (1800)
- Arriasgoiti (1802)
- Arriasgoiti (1829)
- Arriasgoiti (1974)
- Arriasgoiti (1996)
Etimologia
Arriasgoiti toponimoari buruz esan daiteke lekuizena euskaratik datorrela, goiti atzizkiak "garaia" esan nahi baitu. Lehen terminoa ilunagoa da. Arriasgoiti Lizoainibar baino garaiagoa da eta Erroibaiaren ibilbidean zehar dago; agian hortik dator izena (Erro > Arro > Arri > Arria?).
Ezaugarriak
Armarria
Arriasgoitiko armarriak Zuntzarren herriburuko armarria da eta honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo gorri batez eta aurrean dorre batez osatuta dago, arku batekin azpian | » |
Geografia
Pirinioa eta Pirinioaurrearen artean kokatua, trazadura irregular eta bihurgunetsu baten bidez konektatzen ditu bi sistemak. Erroibaiak ibarra sortu zuen.
Mugakideak
Esteribar | Erroibar | |||
Eguesibar | Artzibar | |||
| ||||
Lizoainibar |
Ingurune naturala eta klima
Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erroibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.
Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
Estazio meteorologikoak
Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.0 | 25.0 | 28.0 | 31.0 | 38.5 | 37.5 | 39.6 | 35.0 | 29.2 | 22.0 | 17.2 | 39.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.1 | 9.3 | 12.5 | 15.6 | 19.1 | 24.3 | 27.1 | 27.3 | 23.4 | 18.4 | 11.7 | 8.6 | 17.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 4.9 | 7.6 | 10.6 | 13.7 | 18.1 | 20.5 | 20.4 | 17.2 | 13.2 | 7.9 | 4.8 | 12.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.6 | 2.7 | 5.6 | 8.3 | 11.9 | 13.9 | 13.5 | 10.9 | 8.1 | 4.1 | 1.1 | 6.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.6 | -4.5 | -2.2 | 0.6 | 2.6 | 6.8 | 9.3 | 8.5 | 5.3 | 1.0 | -2.3 | -4.1 | -4.6 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 118.8 | 100.2 | 94.8 | 92.3 | 74.5 | 54.9 | 38.4 | 39.6 | 64.7 | 80.1 | 121.0 | 108.5 | 987.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 2.3 | 45.7 | 63.6 | 62.8 | 50.0 | 81.8 | 72.9 | 74.0 | 64.0 | 74.8 | 47.8 | 95.5 | 95.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 15.1 | 13.9 | 13.1 | 14.3 | 12.8 | 7.9 | 6.1 | 6.3 | 8.6 | 11.9 | 15.7 | 15.0 | 140.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.7 | 4.4 | 2.4 | 0.9 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.6 | 2.6 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Banaketa
Arriasgoitiko herrien mapa |
Arriasgoitik 3 leku ditu:
- Urritzelki
- Zalba
- Zuntzarren (herriburua)
Bestalde, etxalde bat da ibarran.
Gainera, ibarran 5 herri hustu daude:
Historia
Ez dago argi ibarrak noiz sortu ziren, baina Burdin Aroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira Lizoainibarren. Aro honetako aztarna arkeologiko batzuk daude Muru herri hustuan, Lizoaingo hego-ekialdean dagoen muino batean. Bertan, tornuan egindako ontzien zatiak aurkitu ziren, K. a. 800. urtetik kokaleku bat zegoela baieztatzen dutenak.[6]
Gainera, Erroibar (Errotaldeko leizea, Loizun) eta Eguesibar (Urriko herria, Eguesen) inguruetan ere badira Burdin Aroko historiaurreko aztarnak. Loizuren kasuan, halaber, Nafarroako gizaki zaharrago baten hezurrak daude, 11 700 urte lehenagokoak: Loizuko gizona.[7]
XIX. mendearen lehen erdira arte, ibarretako diputatu bat aukeratzen zuten guztien artean, eta, gainera, herri bakoitzak bere justizia zuen; Laboa eta Aginaga herrien administrazioa bakarrik ziren bereziak, jaurerriak zelako. 1835-1845eko udal-erreformekin, Arriasgoiti zuzenbide komuneko udala bihurtu zen. Bertako udal-batzarra egun horretan egiten ziren Zuntzarrenen.
XIX. mendearen erdialdean, Galdurotz eta Amokain Nafarroako Foru Aldundiaren aurreko prozesu batean murgilduta zeuden, Artzibarren banandu eta Arriasgoitin eta Eguesibarren sartzeko, hurrenez hurren. Galdurotz eta Amokain eta Artzibarreko gainerako herrien artean "Arriasgoiti jarria izateagatik" egiten zutela argudiatu zuten. Bereizketa XIX. mendearen amaieran gertatu zen azkenean, eta Galdurotz Arriasgoitiko zati bihurtu zen.
1953an, Erro-Arriasgoiti errepidean, Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen Erroibaiaren gainean, ibarra isolatzeko.
Ibarra abeltzaintzatik eta nekazaritzatik bizi zen, baina baldintza naturalak ez ziren egokiak bi landa-jarduera horietan (orografia malkartsua eta estua). Hori dela eta, Nafarroa Garaia industrializatu zenean, landa-eremuko exodo handi baten mende geratu zen, eta guztiak jenderik gabe geratu ziren, hiru herri izan ezik: Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren. Horrela, 1943an, 116 biztanlerekin, Arriasgoiti udalerria Lizoainibarrekoak xurgatu zuen, eta Lizoainibarran integratu zen.[8]
Demografia
2017an 57 biztanle zituen Arriasgoitik.[9]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
363 | 366 | 358 | 324 | 344 | 321 | 342 | 312 | 232 | 167 | 116 | 95 | 82 | 46 | 42 | 41 | 39 | 37 | 57 |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Ekonomia
Politika
Arriasgoiti ez da udalerri independente gisa eratzen, Lizoainibar-Arriasgoitin baizik. Hori dela eta, ez du udal propiorik eta erabaki guztiak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren menpe daude. Gainera, herriek ere ez dute erabakitzeko ahalmenik, kontzeju izaera 1973an kendu baitzitzaien, populazio murritzegia zutelako.
Hala ere, eta betebeharretatik kanpo, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, sei zinegotziez gain, leku bakoitzak udaletxean ordezkari bat izendatzea aurreikusten du. Arriasgoitin, hauek dira:
- Zuntzarren: Koldo Albira Sola
- Urritzelki: Isaac Huarte Nuñez
- Zalba: Manuel Orbaitz Eugi
Garraioa
Gaur egun, Arriasgoitik ez du garraio publikoko zerbitzurik.
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Artzibarrera azpieuskalkian (Arriasgoitiko aldaera). Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Arriasgoitiko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Jaiak
- Trinitateko baselizarako erromeria, ekainean (data aldakorra)
- Zuntzarrengo San Romango jaiak: abuztuaren lehen asteburuan
- Urritzelkiko San Isidroko jaiak: abuztuaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Aginagako San Antonio baseliza, Erdi Aroko kristiau eliza eta gaur egun baseliza.
- Galdurozko Trinitateko baseliza, Erdi Aroko kristiau eliza eta gaur egun baseliza.
- Laboko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Urritzelkiko San Martin Tourskoaren eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Urritzelkiko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Zalbako San Joan eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Zalbako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Zalbako zubia, Erroibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.
- Zuntzarrengo San Roman eliza, XVII. mendeko kristiau eliza.
- Zuntzarrengo jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Arriasgoitiar ospetsuak
Oharrak
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Arriasgoiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Zalbako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | MONTEMURU. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ 'Loizuko gizona', 11.700 urte baino gehiagorekin, Nafarroan aurkitutako gorpuzki zaharrena bihurtu da. Nafarroako Gobernua.
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | LIZOAINIBAR. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ «Arriasgoiti» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.