Dialektoen continuum: berrikuspenen arteko aldeak
t Kategoria:Hizkuntzalaritza historikoa gehitua HotCat bitartez |
tNo edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
||
* [https://www.academia.edu/6578677/continuumak_eta_etenak_euskararen_dialektoetan Urtzi Reguero ''Continuumak eta etenak euskararen dialektoetan''.] |
|||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
||
02:42, 15 azaroa 2021ko berrikusketa
.
Dialektoen continuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari hark defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek aldaketa txikiak erakusten zituztela geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herri batetik bestera aldeak nabari dira, baina hurbileko herrien artean dialektoen arteko aldeak txikiak dira, batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Hiztunen beren ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan litezke. Alboko herrietako hiztunekin, elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.
Mendeen joan-etorrian, continuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako, Arabako euskara galdu zenean: mendebaleko euskara eta Sakanako euskara batzen zituen dialektoen continuuma eten egin zen.[2]
Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta continuum bat desegin dezake.
Erreferentziak
- ↑ Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, 51. orrialdea. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
- ↑ Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.