KAE Ligako 2021eko denboraldia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
314. lerroa: 314. lerroa:
|}
|}
</center>
</center>
* <small><sup>1</sup> Santoñak 3 segundoko zigorra jaso zuen palekin kolpea jotzeagatik</small><ref>[https://www.liga-arc.com/data/portal/docs/resultados/resultados_regata_434.pdf "XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete"]. ''Kantauriko Arraun Elkarteko Liga''. 2022.01.02</ref>.</br>
* <small><sup>2</sup> Trintxerpeko ontzia ez zen hiru jardunalditan itsasoratu</small>.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

23:35, 2 urtarrila 2022ko berrikusketa

2021eko KAE Liga
Getariako Arraun Elkartea
Getariak laugarren aldiz irabazi zuen KAE Liga eta lehenengoz TKE Ligara igo zen Kaikurekin batera.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 23 talde (13+10)
Estropadak 27 estropada (15+12)
Hasiera 2021eko ekainaren 19a
Amaiera 2021eko abuztuaren 22a
Palmaresa
Txapelduna Getaria (11,53 p.)
Txapeldunordea Kaiku (11,13 p.)
Ohorezko tx. Pedreña (10,93 p.)
San Pedro (9,92 p.)
Jaitsiera Astillero (2,67 p.)
Lapurdi (2,29 p.)
2020
2022

KAE Ligako 2021eko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak ekainaren 19n hasi ziren Pasaian, eta abuztuaren 21ean (bigarren maila) eta 22an (lehen maila) bukatu ziren Hondarribiko eta Bilboko uretan hurrenez hurren; guztira, 27 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, lehenengo mailan lau ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko aukera galdu ostean, Pedreña eta San Pedro elkarteak igoera play-offa jokatzeko txartela lortzen saiatu ziren berriro. Lehian lehen mailatik jaitsitako Kaiku eta KAE 2 mailatik igotako Castro eta Lapurdi elkartu zitzaizkien[2]. Guztira, 23 ontzi aritu ziren txapelketan, 13 lehen mailan eta 10 bigarrenean[3].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Getariako Arraun Elkartea izan zen. Guztira, 11,53 puntuko batezbestekoa eta 5 bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, horietatik 2 beraien herriko estropadetan. Txapeldunordea, berriz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea izan zen. Bizkaitarrek lehiaketaren bigarren zati paregabea egin zuten Jose Luis Korta entrenatzailearekin[4], eta 6 bandera eta 11,13 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Bi ontziak, gainera, azkarrenak izan ziren irailaren 18an eta 19an jokatu zen igoera play-offean eta hurrengo denboraldian lehen mailan arituko dira[5]. Bestetik, ohorezko txanda Pedreñak eta San Pedrok osatu zuten; kantabriarrek 2 bandera eskuratu zituzten, sanpedrotarrek 1, eta seigarren egin zuen San Juanek beste 1[6].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Lapurdik (2,29 puntu) eta Astillerok (2,67) maila galdu zuten. Lapurtarrak ligako motelenak izan ziren eta lortutako emaitza onenak bi 10. postu baino ez ziren izan. Kantabriarrek, aldiz, beherakada handia izan zuten denboraldiaren amaieran eta 15 estropadetatik 7tan azken postuan gelditu ziren[6].

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Busturialdea Arraun Elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da Hondarribiako bigarren ontziarekin batera[6].

Lehenengo maila

Partaideak

Guztira, 13 elkarte izan ziren hamaseigarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren, 4 kantabriarrak, 3 bizkaitarrak eta lapurtar 1[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Kaiku, Castro eta Lapurdi elkarteen parte hartzea izan zen. Bizkaitarrak 2020ko denboraldian azken postuan gelditu ziren TKE Ligan eta mailaz jaitsi behar izan zuten[7]. Kantabriarrak eta lapurtarrak, aldiz, lehenengo bi postuak lortu zituzten KAE Ligako 2020ko denboraldian; beraz, lehen mailan arraun egiteko txartelak eskuratu zituzten[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2020
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra Euskal Herria Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 5.a
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV Errumania Vasile Matei El Astillero (Kantabria) 10.a
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Pedro Gabancho Camargo (Kantabria) 7.a
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Espainia Enrique Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 1.a (KAE2)
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Alexander Esteban Deustu, Bilbo (Bizkaia) 4.a
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza Euskal Herria Jon Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 3.a
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitarra Euskal Herria Jose Luis Korta Sestao (Bizkaia) 12.a (TKE)
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero Euskal Herria Aitor Artetxe Donibane Lohizune (Lapurdi) 2.a (KAE2)
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 9.a
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros Euskal Herria Joseba Fernández Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) 1.a
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Endika Zaldua Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 6.a
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 2.a
Zumaia Aita Mari Arraun Elkartea Telmo Deun Euskal Herria Iñaki Larrañaga Zumaia (Gipuzkoa) 8.a

Estropadak

Denboraldi honetan 15 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Pasaiako XXXVI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 19a
San Pedro
2. Andoni Galarragaren Oroimen Estropada Getaria, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 20a
Getaria
3. V. Adegi Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 27a
Kaiku
4. Donibane Lohizuneko XXIX. Estropada Donibane Lohizune, Lapurdi 2021eko uztailaren 3a
San Juan
5. Sestaoko Udaleko XX. Bandera Sestao, Bizkaia 2021eko uztailaren 4a
Pedreña
6. Camargoko Udaleko XXIX. Bandera Camargo, Kantabria 2021eko uztailaren 10a
Getaria
7. Zumaiako XXXVI. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 17a
Getaria
8. Orio Kanpiña III. Bandera Orio, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 18a
Pedreña
9. Marina de Cudeyo XVI. Bandera Marina de Cudeyo, Kantabria 2021eko uztailaren 24a
Kaiku
10. XXVII Bandera del Real Astillero de Guarnizo El Astillero, Kantabria 2021eko abuztuaren 7a
Kaiku
11. Getariako XII. Estropada Getaria, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 8a
Getaria
12. XLIX Bandera Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 14a
Getaria
13. ETE-Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 15a
Kaiku
14. Plentziako XXXII. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2021eko abuztuaren 21a
Kaiku
15. Regata Villa de Bilbao Bilbo, Bizkaia 2021eko abuztuaren 22a
Kaiku

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Banderak Lorpena
1. Getaria 11,53 8 13 9 12 11 13 13 9 12 11 13 13 12 12 12 5 Igoera play-offa
2. Kaiku 11,13 9 12 13 7 12 10 8 12 13 13 11 8 13 13 13 6
3. Pedreña 10,93 11 10 6 11 13 12 11 13 11 12 12 12 10 10 10 2 Ohorezko txanda
4. San Pedro 9,92 13 11 12 10 9 7 12 11 10 -1 -1 11 9 7 7 1
5. Arkote 9,40 12 6 7 8 10 11 10 10 9 10 10 10 6 11 11 -
6. San Juan 8,73 10 8 10 13 5 9 9 8 8 9 8 9 7 9 9 1
7. Deustu-Bilbo 8,58 7 9 11 9 8 8 -1 -1 -1 8 9 7 11 8 8 -
8. Zumaia 5,85 5 7 8 6 7 6 7 -1 -1 5 5 5 5 6 4 -
9. Orio B 5,00 3 5 4 5 6 5 4 5 7 6 7 4 4 4 6 -
10. Castro 5,00 1 3 5 3 4 4 5 7 6 7 6 6 8 5 5 - Jaitsiera play-offa
11. Camargo 3,38 6 4 3 2 2 2 6 6 4 -1 -1 1 3 3 2 -
12. Astillero 2,67 4 2 2 4 1 3 3 4 5 3 3 3 1 1 1 - 2022ko KAE-2 Liga
13. Lapurdi 2,29 2 1 1 1 3 1 -1 3 3 4 4 2 2 2 3 -
  • 1 Camargo, Destu-Bilbo, San Pedro eta Zumaia elkarteak ezin izan ziren lehian aritu jardunaldiren batean edo hainbatetan taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ez zuten punturik jaso eta denboraldia amaitu zenean batezbesteko emaitza kalkulatu zitzaien.

Jaitsiera/Igoera play-offa

Kanporaketa honetan lau ontzik parte hartu zuten: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Castrok eta Camargok; eta bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Portugaletek eta Hondarribia Bk[6]. Bestalde, Getariak eta Kaikuk TKE Ligako kanporaketan igoera lortu zutenez[5], jaitsiera/igoera play-off honetan lau ontzietatik hiruk eskuratu zuten 2022ko denboraldian lehen mailan parte hartzeko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Pedro Gabancho Camargo (Kantabria) 11.a (KAE)
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Espainia Enrique Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 10.a (KAE)
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a (KAE2)
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. Lorpena
1 Castro 4 4 2022ko KAE1 Liga
2 Camargo 3 3
3 Hondarribia B 2 2
4 Portugalete 1 1 2022ko KAE2 Liga

Bigarren maila

Partaideak

Guztira, 10 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta kantabriar 1[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasun nagusia lehen mailatik jaitsi zen Donostiarraren bigarren traineruaren parte hartzea izan zen. Bestetik, sei denboraldi itsasoratu gabe igaro ostean, Illunbe Kirol Elkarteak ontzia osatzea lortu eta lehiaketara bueltatu zen Deusturen bigarren traineruarekin batera[8]. 2020ko denboraldian arraun egin zuten Actividades Náuticas Castro eta Santurtzi B elkarteak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[9].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2020
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 5.a
Deustu B Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Gerardo Ranero Deustu, Bilbo (Bizkaia) -
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II Euskal Herria Rufo Urtizberea Donostia (Gipuzkoa) 11.a (KAE)
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria Imanol Cascante Errenteria (Gipuzkoa) 8.a
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku Euskal Herria Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 6.a
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 4.a
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto Espainia José Antonio Cuero Santoña (Kantabria) 11.a
Trintxerpe Illunbe Kirol Elkartea Azkuene Euskal Herria Antonio Da Silva Trintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa) -
Zarautz B Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Alexander Orena Zarautz (Gipuzkoa) 10.a

Estropadak

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Pasaiako XXXVI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 19a
Hondarribia B
2. Elantxobeko XXXIII. Traineru Estropada Elantxobe, Bizkaia 2021eko ekainaren 27a
Busturialdea
3. Mutrikuko V. Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 3a
Portugalete
4. Kaiarriba Donostiarrako XI. Ikurrina Donostia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 10a
Busturialdea
5. XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete Portugalete, Bizkaia 2021eko uztailaren 18a
Portugalete
6. Errenteria Hiria VIII. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 24a
Busturialdea
7. I Ikurriña de Promoción Remo en Bilbao Bilbo, Bizkaia 2021eko uztailaren 31
Busturialdea
8. LI Bandera Excelentísimo Ayuntamiento de Santoña Santoña, Kantabria 2021eko abuztuaren 1a
Portugalete
9. Trintxerpeko Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 7a
Mutriku
10. Zarautz Arraun Elkartean XII. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 14a
Busturialdea
11. ETE-Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 15a
Donostiarra B
12. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XV. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 21a
Busturialdea

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Busturialdea 8,75 6 10 9 10 8 10 10 9 9 10 4 10 6 2022ko KAE Liga
2. Portugalete 8,00 9 8 10 8 10 7 7 10 8 6 8 5 3 Igoera play-offa
3. Hondarribia B 7,17 10 3 7 9 4 9 9 7 7 9 5 7 1
4. Mutriku 6,58 5 9 6 4 7 5 5 8 10 7 9 4 1 Ohorezko txanda
5. Donostiarra B 6,42 8 7 5 6 1 8 8 4 6 5 10 9 1
6. Deustu B 5,83 4 6 8 7 9 6 6 6 5 4 3 6 -
7. Zarautz B 5,33 7 4 4 5 5 4 4 5 3 8 7 8 -
8. Hibaika 3,82 3 5 3 3 6 4 3 3 4 3 6 3 -
9. Santoña 2,17 2 2 2 2 31 3 2 2 2 2 2 2 -
10. Trintxerpe 1,11 1 1 1 1 2 -2 -2 -2 1 1 1 1 -
  • 1 Santoñak 3 segundoko zigorra jaso zuen palekin kolpea jotzeagatik[10].
  • 2 Trintxerpeko ontzia ez zen hiru jardunalditan itsasoratu.

Erreferentziak

  1. a b c "2021eko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
  2. a b c "2020ko emaitzak", Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  3. a b "2021eko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
  4. "Jose Luis Korta Kaikura itzuli da taldeari laguntzera". Berria. 2022.01.02
  5. a b "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan". Eitb.eus. 2022.01.02
  6. a b c d "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  7. "Hondarribia lider da Aresko bandera irabazita, eta Kaikuk maila galdu du". Eitb.eus. 2022.01.02
  8. "2021ean trainerua aterako du Trintxerpe-Illunbek". Oarsoaldeko Hitza. 2022.01.02
  9. "2020ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  10. "XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02

Ikus, gainera

Kanpo loturak