Karlos IV.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
12. lerroa: 12. lerroa:


== Seme-alabak ==
== Seme-alabak ==
[[1439]]ko [[irailaren 30]]ean [[Olite]]n Clevèseko Ines, [[Borgoina]]ko Felipe III.aren loba, ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.
[[1439]]ko [[irailaren 30]]ean [[Olite]]n [[Ines Clevesekoa]], [[Borgoina]]ko Felipe III.aren loba, ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.


Gero ezkontzekotan zegoen hainbat alditan, adibidez, [[Isabel I.a Gaztelakoa]] izango zenarekin.
Gero ezkontzekotan zegoen hainbat alditan, adibidez, [[Isabel I.a Gaztelakoa]] izango zenarekin.

18:16, 18 urria 2008ko berrikusketa

Karlos Vianako Printzea edo Trastamara eta Evreuxeko Karlos, (Peñafiel, Valladolid, 1421eko maiatzaren 29 - Bartzelona, 1461eko irailaren 23), Aragoiko infantea, Nafarroako, Vianako Printzea, Gironako Printzea (1458 - 1461), Gandiako Dukea (1439 - 1461) Montblanceko Dukea (1458 - 1461) eta Nafarroako Erresumako erregaia (1441 - 1461).

Karlos Vianako Printzea aragoitar kodize batean

Vianako Karlos Aragoiko Joanes II.a, Aragoiko Alfontso V.aren anaia txikia, eta Nafarroako Blanka I.aren, Nafarroako Karlos III.aren alaba , semea zen. Bi arreba izan zituen: Nafarroako Blanka II.a eta Nafarroako Leonor I.a.

Nafarroako Karlos IV.a izan behar zuena, Vianako printzea izan zen (1423-1461). Titulu hau bere aitona zen Karlos III.ak sortu zuen Nafarroako erresumeko primuarentzat.

Karlos Nafarroako erregegaia izan zen bere aitaren aurka (1441-1461), Nafarroako Gerra Zibilean zehar.

Aitarekin liskarrak izateagatik ez ezik kultura eta letrak bultzatzeagatik ere ezagutua da. Printze jantzia zen eta Aristotelesen Etika gaztelaniaratu zuen.

Seme-alabak

1439ko irailaren 30ean Oliten Ines Clevesekoa, Borgoinako Felipe III.aren loba, ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.

Gero ezkontzekotan zegoen hainbat alditan, adibidez, Isabel I.a Gaztelakoa izango zenarekin.

Printzeak maitale ugari izan zituen eta hauekin hainbat sasikume:

  • Armendarizeko Maria, Leonor arrebaren dontzeila eta Nafarroako Anaren ama.
  • Napolin, Vacako Brianda, Nafarroako Felipearen ama.
  • Sizilian Capa izena zuen dontzeila Nafarroa eta Aragoiko Joanes Alfontsoren ama.
  • Sayaseko Giomar, seme-alabarik ez.
  • Mallorcan, Margarita Colom, seme ezezagun bat izan zuenarekin.