Arkitekturaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
103. lerroa: 103. lerroa:
Zutabeez gain, tenpluak eskulturekin apainduta zeuden, frontoietan, frisoetan, metopetan eta triglifoetan. Antzinako Greziako arkitektoek eta artistek erabilitako apaingarriak honako hauek dira: palmak, landare-bolutak edo uhinduak, lehoi-maskarak (batez ere alboetako erlaitzetan), hortzak, akanto-hostoak, bukrania, festoiak, arrautzak eta dardoak, rais-de-coeur, kontuak, meandroak eta akroteriak frontoien izkinetan. Sarritan, antzinako greziar apaingarriak etengabe erabiltzen dira bandak bezala. Ondoren, etruriar, erromatar eta Erdi Aroaren osteko estiloetan erabiliko dira, arte eta arkitektura greko-erromatarra berpizten saiatu zirenak, hala nola errenazentista, barrokoa, neoklasikoa, etab.
Zutabeez gain, tenpluak eskulturekin apainduta zeuden, frontoietan, frisoetan, metopetan eta triglifoetan. Antzinako Greziako arkitektoek eta artistek erabilitako apaingarriak honako hauek dira: palmak, landare-bolutak edo uhinduak, lehoi-maskarak (batez ere alboetako erlaitzetan), hortzak, akanto-hostoak, bukrania, festoiak, arrautzak eta dardoak, rais-de-coeur, kontuak, meandroak eta akroteriak frontoien izkinetan. Sarritan, antzinako greziar apaingarriak etengabe erabiltzen dira bandak bezala. Ondoren, etruriar, erromatar eta Erdi Aroaren osteko estiloetan erabiliko dira, arte eta arkitektura greko-erromatarra berpizten saiatu zirenak, hala nola errenazentista, barrokoa, neoklasikoa, etab.


Antzinako eta Erdi Aroko eraikinen aztarna arkeologikoei begiratuta, erraza da kareharri eta hormigoitzat hartzea, tonu gris nabarrean, eta eraikin zaharrak monokromatikoak zirela pentsatzea. Hala ere, arkitektura polikromatua izan zen antzinako eta Erdi Aroko munduaren zati handi batean. Antzinako eraikin ikonikoenetako bat, Partenoia (K. a. C) Atenasen, gorriz, urdinez eta berde dardaratiz margotutako xehetasunak zituen. Antzinako tenpluez gain, Erdi Aroko katedralak ez ziren inoiz erabat zuriak izan. Gehienek koloretako islak zituzten kapiteletan eta zutabeetan. Eraikinak eta artelanak koloreztatzeko praktika hori bertan behera utzi zen Berpizkunde goiztiarrean. Izan ere, Leonardo da Vincik eta Errenazimenduko beste artista batzuek, Michelangelok barne, antzinako hondakin greko-erromatarretan inspiratutako kolorezko paleta bat sustatu zuten, eta Erdi Aroan zehar etengabe abandonatu eta hondatu zirelako, hasieran koloretsuak izan arren zuri bihurtu ziren. Antzinako munduan erabiltzen ziren pigmentuak delikatuak ziren, eta bereziki aire zabalean erabiltzeko modukoak. Beharrezko ardurarik gabe, euriaren, elurraren, zikinkeriaren eta beste faktore batzuen eraginpean zeuden koloreak denborarekin desagertu egin ziren, eta horrela antzinako eraikin eta artelanak zuri bihurtu ziren, gaur egun eta Errenazimentu garaian diren bezala.----->
Antzinako eta Erdi Aroko eraikinen aztarna arkeologikoei begiratuta, erraza da kareharri eta hormigoitzat hartzea, tonu gris nabarrean, eta eraikin zaharrak monokromatikoak zirela pentsatzea. Hala ere, arkitektura polikromatua izan zen antzinako eta Erdi Aroko munduaren zati handi batean. Antzinako eraikin ikonikoenetako bat, Partenoia (K. a. C) Atenasen, gorriz, urdinez eta berde dardaratiz margotutako xehetasunak zituen. Antzinako tenpluez gain, Erdi Aroko katedralak ez ziren inoiz erabat zuriak izan. Gehienek koloretako islak zituzten kapiteletan eta zutabeetan. Eraikinak eta artelanak koloreztatzeko praktika hori bertan behera utzi zen Berpizkunde goiztiarrean. Izan ere, Leonardo da Vincik eta Errenazimenduko beste artista batzuek, Michelangelok barne, antzinako hondakin greko-erromatarretan inspiratutako kolorezko paleta bat sustatu zuten, eta Erdi Aroan zehar etengabe abandonatu eta hondatu zirelako, hasieran koloretsuak izan arren zuri bihurtu ziren. Antzinako munduan erabiltzen ziren pigmentuak delikatuak ziren, eta bereziki aire zabalean erabiltzeko modukoak. Beharrezko ardurarik gabe, euriaren, elurraren, zikinkeriaren eta beste faktore batzuen eraginpean zeuden koloreak denborarekin desagertu egin ziren, eta h
orrela antzinako eraikin eta artelanak zuri bihurtu ziren, gaur egun eta Errenazimentu garaian diren bezala.----->
<gallery mode="packed" heights="150">

<gallery widths="170px" heights="170px">
File:Parthenon (30276156187).jpg|The [[Partenoia]] [[Atenasko Akropolia]]n, [[Mendebaldeko kultura]]ren ikur bat,<ref>{{erreferentzia|abizena=Irving|izena=Mark|izenburua=1001 Buildings You Must See Before You Die|data=2019|argitaletxea=Cassell Illustrated|isbn=978-1-78840-176-0|orrialdea=28|url=|hizkuntza=en}}</ref> K.a. 447-432
File:Parthenon (30276156187).jpg|The [[Partenoia]] [[Atenasko Akropolia]]n, [[Mendebaldeko kultura]]ren ikur bat,<ref>{{erreferentzia|abizena=Irving|izena=Mark|izenburua=1001 Buildings You Must See Before You Die|data=2019|argitaletxea=Cassell Illustrated|isbn=978-1-78840-176-0|orrialdea=28|url=|hizkuntza=en}}</ref> K.a. 447-432



21:07, 16 urtarrila 2022ko berrikusketa

Arkitektoaren ametsa, Thomas Cole, 1840, olio pintura.

Arkitekturaren historiak arkitekturaren aldaketa aztertzen du, hainbat garai, tradizio, eskualde eta estiloetan zehar. Uste denez, tradizio guzti hauen jatorria, gizakiek babesteko duten beharra da. "Arkitektura" terminoa, oro har, eraikuntzei buruzkoa da, baina, funtsean, askoz zabalagoa da, eta orain beste praktika bereizitzat jotzen ditugun alorrak barne hartzen ditu, hala nola hirigintza, ingeniaritza zibila, itsas ingeniaritza eta paisaiagintza. Kasu gehienetan, aztertutako garaiak eta artearen historiakoak paralelo doaz, eta une batzuetan ideia estetikoak gainjarri edo nahastu egiten dira.

Diziplina hau, ezagutza historikoen beste edozein bezala, historiografiaren berezko mugak ditu [1]: ikuspuntu ezberdinak egon daitezke, horietako gehienak mendebaldekoak, beste kultura batzuen alderdi etnografikoarenganaino.

Neolitoa

Harrizko zutabe landua Göbekli Tepe herrian (Turkia), K.a. 8500 inguru

Aurrerapen arkitektonikoak gareantzitsuak izan ziren Neolitoko (K.a. 10.000-K.a. 1400), non historiako berrikuntza nagusietako batzuk gertatu ziren. Landareen eta animalien etxekotzeak, adibidez, ekonomia berri bat ekarri zuen, baina halaber pertsonen eta munduaren arteko harreman berria, gizatalde handiagoak eta iraunkorragoak, kultura materialaren hedapen zabalagoa eta elkarbizitzarako beharrezkoak diren irtenbide sozial eta erritual berrien garapena. Horrela, bizimodu eta ekonomia berrirako beharrezkoak ziren eraikuntzak garatu ziren, eta aldaketaren funtsezko elementu ere izan ziren[2].

Anatolia, Sortaldea, Siria, Mesopotamia eta Erdialdeko Asiako gizataldeak eraikitzaile handiak izan ziren, buztin-adreiluak erabiliz etxeak eta herriak eraikitzeko. Çatalhöyük-en, etxeak igeltsuztatuak zeuden, eta giza- eta animalia-eszena landuekin margotuak. Maltako kultura neolitikoek tenplu megalitikoetan gurtzen zuten.

Indiako azpikontinenteko lehen hiri-zibilizazioa, jatorrian, Indus haraneko kulturan agertu zen, batez ere Mohenjodaro eta Harappan, gaur egungo Pakistanen eta Indiako mendebaldeko estatuetan. Hala ere, Neolitoko lehen bizilekua eraikik Merhgarhen Izan ziren, Balutxistanen. Zibilizazio hauetako hirien ezaugarri nagusiak honakoak dira: hiri planifikatuak, adreilu errezko eraikuntzak, estolderia eta ur hornidura sistema landua eta artisautza (kornalinazko produktuak, zigiluen zizelkatzea).

Garai honetan, Euskal Herrian eraikuntza megalitikoak garatu ziren, batez ere trikuharriak, harrespilak eta zutarriak[3].

Neolitoko "herri" eta bizitoki ezanguratsuak hauek dira:

Antzinaroa

Mesopotamia

Mesopotamiako ezaugarri ezagunenak adobezko arkitektura eta zigurat izeneko eraikuntzak dira, hainbat mailaz osatutako muino artifizial bat osatuz eta gailurrean tenplu bat dutena. Zalantzarik gabe, leku nabarmena hartzen zuten hiri bakoitzean, tenplua goratuz ibai-haran lauan. Adibidez, Uruk hiri handiak hainbat erlijio-esparru zituen, lehenagotik ezagutzen ziren beste eraikinak baino handiagoekin[4].

Zigurat hitza akaderazko ziqqurratum hitzetik dator, adobezko dorre mailakatu sendoei emandako izena, eta zaqaru aditzetik eratorria, "gora izan". Eraikuntza hauek lurra eta zerua lotzen dituzten mendiak bezala deskribatzen dira. Urko zigurata[5], Leonard Woolley arkeologoak induskatua, 64x46 m da oinarrian eta jatorrian 12 m garai hiru solairurekin. Ur-Nammuk eraikiarazi zuen (K.a. 2100 inguruan) eta Nabonidesek (K.a. 555–539) berreraikia, seguruenik zazpi solairuraino handitu zenean[6].

Asiriar jauregiek patio publiko handi bat izaten zuten, ekialdean gela sail bat eta hegoaldean oturuntza areto handi batzuk zituena, erregearen loriarako eraiki eta apaindutakoak. Zenbait jauregitan, bolizko altzari ugari aurkitu ziren.

Antzinako Egipto

Sakontzeko, irakurri: «Egiptoar arkitektura»

Antzinako Egiptoren oraingo irudikapenean, berebiziko eragina izan du bertako arkitektura monumentalak. Estilo eta motibo ugari estatu faraonikoaren hasiera-hasieran ezarri ziren, K.a. 3100 inguruan. Estilo horien inspirazioa lehenengo eraikuntzetan erabilitako elementu organikoetan dago, material galkorrez eginikoak. Jatorrizko egiturak ia guztiz ezezagunak badira ere, landareen motibo estilizatuak erreplikatu eta egokituz jarraitu zuten urteetan zehar, are erromatarren garaira arte. Estiloak hain garai luzean iraun zuenez, arkitektura faraonikoa gaur egun ere erraz antzeman daiteke eta, batzuetan, garai modernoetan ere imitatu delarik.

Antzinako egiptoarrek hilondoko bizitzan sinesten zuten. Uste zuten, halaber, beren arima (ka izenekoa) beste munduan betiko bizi zedin, beren gorputzek ere betiko iraun beharko zutela. Horretarako, hildakoa kalteetatik eta hilobi lapurretatik babesteko modu bat sortu behar izan zuten. Horrela sortu zen mastaba. Estalki lauak zituzten adobezko egiturak ziren, hilkutxarako lurpeko gelak zituztenak, 30 metroko sakoneran. Imhotepek, antzinako apaiz eta arkitekto egiptoarrak, hilobi bat diseinatu behar izan zuen Djoser faraoiarentzat. Horretarako, bost mastaba bata bestearen gainean jarri zituen, Egiptoko lehen piramidea sortuz, Sakkarako Piramide Mailakatua. Antzinako Egiptoko eraikinik enblematikoenak dira piramideak. Egiptoko Inperio Zaharrean eta Ertainean (K.a. 2600-K.a. 1800) eraiki ziren. Guztien artean handiena Gizako Piramide Handia izan zen, Keops (Khufu) faraoiarentzat egina K.a. 2589-2566 inguruan. Piramideok zehaztasunez eraiki ziren, zeinen harlandutzarrak hain finki trabatuak zeuden, non labanaren ahoa ezin daitekeen haien artean sartu. Harlandu blokeak morteroz trabatzen ziren eta egitura osoa kareharri zuri leunduaz estaltzen, gailurreko piramidioia urrez estalia zuela. Gaur egun, piramideen barne egitura ikusten da batez ere. Piramideak Antzinako Egiptorekin oso lotuta izan arren, beste zibilizazio batzuek eraiki dituzte antzekoak, maiek edo aztekek kasu.

Baliabide faltagatik eta apaizeriaren aldeko botere-aldaketagatik, antzinako egiptoarrak piramideetatik urrundu ziren eta tenpluak bihurtu zituzten gurtzaren gune nagusi. Piramideak bezala, tenpluak ere ikusgarriak eta monumentalak ziren. Santutegi txikiak multzo handi izatera igaro ziren, eta Inperio Berrirako (K.a. 1550-1070) harrizko egitura erraldoi bihurtu ziren, aretoz eta patioz osatuak[7]. Antzinako Egiptoko tenpluek, oro har, lau zati zituzten: sarrera pilono trinkoa, patio peristiloa, areto hipostiloa eta santutegia. Pilonoek 40 bat metro zituzten. Haien aurrean obeliskoak eta faraoiaren eskulturak zeuden.


Grezia

Sakontzeko, irakurri: « Antzinako Greziako arkitektura»

Erroma

Sakontzeko, irakurri: «Erromatar arkitektura»

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) André Malraux. (1972). «L’inventaire artistique est ordonné par des valeurs ; il n'est pas le résultat d'une énumération, mais d'un filtrage.» "L'Inventaire", in Architecture méthode et vocabulaire (Éditions du Patrimoine) ISBN 978-2-85822-593-4...
  2. (Ingelesez) Jones, Denna. (2014). Architecture The Whole Story. Thames & Hudson ISBN 978-0-500-29148-1..
  3. Fernández Altuna, José Javier. (1977-2022). Artearen Historia. Arkitektura. Auñamendi Eusko Entziklopedia - Eusko Ikaskuntza.
  4. (Ingelesez) Risebero, Bill. The Story of Western Architecture. Bloomsbury, 13 or. ISBN 978-1-3500-9212-9..
  5. a b Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
  6. (Ingelesez) Gods and Goddesses. (Noiz kontsultatua: 2015-11-9).
  7. (Ingelesez) Hodge, Susie. (2019). Laurence King Publishing ISBN 978-1-7862-7370-3..
  8. (Ingelesez) Irving, Mark. (2019). 1001 Buildings You Must See Before You Die. Cassell Illustrated ISBN 978-1-78840-176-0..
  9. (Ingelesez) Irving, Mark. (2019). 1001 Buildings You Must See Before You Die. Cassell Illustrated, 28 or. ISBN 978-1-78840-176-0..

Kanpo estekak