48.309
edits
(→Grezia) Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
(→Grezia) Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
||
Antzinako greziar tenpluak, oro har, elementu hauez osatuak daude: oinarri bat alde banatan maila gutxiko eskailera jarraiekin ([[krepidoma]] izenekoa), [[naos]] bat (areto nagusia) gurtza-estatua batekin, [[koloma]]k, [[taulamendu]]a eta bi [[Frontoi (arkitektura) |frontoi]] (bata aurrean eta bestea atzean). K.a. IV. menderako, greziar [[arkitekto]] eta [[hargin]]ek arau sistema konplexua garatu zuten eraikin guztietarako, [[Ordena klasiko|ordena]] izenekoa: [[doriar ordena|doriarra,]] [[joniar ordena|joniarra]] eta [[korintoar ordena|korintoarra]]. Kolomei esker errazago atzematen dira (batez ere [[kapitel]]etan): doriar koloma sendoa eta oinarrizkoa da, joniarra meheagoa da eta lau kiribil ditu kapitelaren ertzetan ([[boluta]] izenekoak) eta korintoarra joniarraren berdintsua da, baina kapitel erabat desberdinarekin, [[akanto]] hostoz apainduta. Kolomez gain, [[friso]]a ere desberdina zen ordenaren arabera: doriarrak [[metopa]]k eta [[triglifo]]ak dituen bitartean, joniarrak eta korintoarrak erliebedun banda jarraituak ditu.
Kolomez gain, tenpluak [[eskultura|eskulturekin]] apainduta zeuden frontoietan, frisoetan, metopetan eta triglifoetan. Antzinako Greziako arkitektoek eta artistek erabilitako [[apaingarri]]ak honako hauek dira: [[palmeta]]k, landare edo uhin-itxurako kiribilak, lehoi-[[maskaroi]]ak (batez ere alboetako erlaitzetan), [[dentikulu]]ak, [[akanto]]-hostoak, [[bukraneo]]ak, [[festoi]]ak, [[oba (apaingarria)|oba]]k, [[greka]]k eta [[akrotera]]k frontoien ertzetan. Gerora, etruriar, erromatar eta Erdi Aroaren osteko estiloetan erabili ziren, arte eta arkitektura greko-erromatarra berpizten saiatu zenean, hala nola Pizkundean, Barrokoa eta Neoklasikoan.
<gallery mode="packed" heights="150">
File:Parthenon (30276156187).jpg|The [[Partenoia]] [[Atenasko Akropolia]]n, [[Mendebaldeko kultura]]ren ikur bat,<ref>{{erreferentzia|abizena=Irving|izena=Mark|izenburua=1001 Buildings You Must See Before You Die|data=2019|argitaletxea=Cassell Illustrated|isbn=978-1-78840-176-0|orrialdea=28|url=|hizkuntza=en}}</ref> K.a. 447-432
|