Arkitekturaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
115. lerroa: 115. lerroa:
===Erroma===
===Erroma===
{{sakontzeko|Erromatar arkitektura}}
{{sakontzeko|Erromatar arkitektura}}

<!---Antzinako Erromako arkitektura eragin handienetakoa izan du munduan. Bere ondarea nabaria da Erdi Aroan eta aro moderno goiztiarrean zehar, eta erromatar eraikinak aro modernoan berrerabiltzen jarraitzen dira, bai arkitektura neoklasikoan, bai arkitektura postmodernoan. Greziar eta etruriar estiloen eragin berezia izan zuen. Errepublikar urteetan (K. a. 509-K. Greziar eta etruriar prototipoetatik abiatuta aldatuak.

Erromatar armadak konkistatu zuen tokian, herriak eta hiriak ezarri zituzten, euren inperioa zabalduz eta euren lorpen arkitektoniko eta ingeniaritzan aurrera eginez. Lan garrantzitsuenak Italian dauden arren, erromatar eraikitzaileek mendebaldeko eta ekialdeko probintzietan ere aurkitu zituzten irtenbide sortzaileak, hauen adibide hoberenak gaur egungo Ipar Afrika, Turkia, Siria eta Jordanian daudelarik. Bere garaiko zibilizazio gehienak gaindituz, erromatarrek ingeniaritza, teknika arkitektoniko eta material berriak garatu dituzte. Erromatarren lorpen arkitektoniko ugarien artean kupulak daude, tenplu, bainu, hiribildu, jauregi eta hilobietarako sortu zirenak. Adibiderik ezagunena Erromako Panteoiarena da, kontserbatzen den kupula erromatar handiena dena eta erdian okulu handi bat duena. Beste berrikuntza garrantzitsu bat erdi-puntuko harrizko arkua da, arkuetan, akueduktuetan eta beste egitura batzuetan erabiltzen dena. Greziar ordenez gain (doriarra, joniarra eta korintoarra), erromatarrek beste bi asmatu zituzten. Toskanar ordena doriarrak eragin zuen, baina ildaskatu gabeko zutabeekin eta triglifo eta gutarik gabeko taulamendu sinpleago batekin, konposatua ordena misto bat zen bitartean, joniar ordenako kapitelaren bolutak korintoar ordenako akanto hostoekin konbinatuz.

K. a. 30 eta K. a. 15 artean. Marcus Vitruvius Pollio arkitekto eta ingeniariak tratatu garrantzitsu bat argitaratu zuen, De architectura, mendeetan zehar mundu osoko arkitektoei eragin ziena. Antzinatetik bizirik iraun duen arkitektura-tratatu bakarra bezala, Pizkundetik teoria arkitektonikoari buruzko lehen liburutzat hartu izan da, baita arkitektura klasikoaren kanonari buruzko iturri garrantzitsutzat ere.

Greziarrek bezala, erromatarrek ere anfiteatroak eraiki zituzten. Inoiz eraikitako anfiteatrorik handienak, Erromako Koliseoak, 50.000 ikusle inguru har zitzakeen. Bere zehaztasun eta aurrerapen teknologikoa erakusten duen beste egitura erromatar ikoniko bat, Frantziako hegoaldeko Pont du Gard da, kontserbatzen den akueduktu erromatar garaiena.
--->


==Erreferentziak==
==Erreferentziak==

22:14, 18 urtarrila 2022ko berrikusketa

Arkitektoaren ametsa, Thomas Cole, 1840, olio pintura.

Arkitekturaren historiak arkitekturaren aldaketa aztertzen du, hainbat garai, tradizio, eskualde eta estiloetan zehar. Uste denez, tradizio guzti hauen jatorria, gizakiek babesteko duten beharra da. "Arkitektura" terminoa, oro har, eraikuntzei buruzkoa da, baina, funtsean, askoz zabalagoa da, eta orain beste praktika bereizitzat jotzen ditugun alorrak barne hartzen ditu, hala nola hirigintza, ingeniaritza zibila, itsas ingeniaritza eta paisaiagintza. Kasu gehienetan, aztertutako garaiak eta artearen historiakoak paralelo doaz, eta une batzuetan ideia estetikoak gainjarri edo nahastu egiten dira.

Diziplina hau, ezagutza historikoen beste edozein bezala, historiografiaren berezko mugak ditu [1]: ikuspuntu ezberdinak egon daitezke, horietako gehienak mendebaldekoak, beste kultura batzuen alderdi etnografikoarenganaino.

Neolitoa

Aurrerapen arkitektonikoak gareantzitsuak izan ziren Neolitoko (K.a. 10.000-K.a. 1400), non historiako berrikuntza nagusietako batzuk gertatu ziren. Landareen eta animalien etxekotzeak, adibidez, ekonomia berri bat ekarri zuen, baina halaber pertsonen eta munduaren arteko harreman berria, gizatalde handiagoak eta iraunkorragoak, kultura materialaren hedapen zabalagoa eta elkarbizitzarako beharrezkoak diren irtenbide sozial eta erritual berrien garapena. Horrela, bizimodu eta ekonomia berrirako beharrezkoak ziren eraikuntzak garatu ziren, eta aldaketaren funtsezko elementu ere izan ziren[2].

Anatolia, Sortaldea, Siria, Mesopotamia eta Erdialdeko Asiako gizataldeak eraikitzaile handiak izan ziren, buztin-adreiluak erabiliz etxeak eta herriak eraikitzeko. Çatalhöyük-en, etxeak igeltsuztatuak zeuden, eta giza- eta animalia-eszena landuekin margotuak. Maltako kultura neolitikoek tenplu megalitikoetan gurtzen zuten.

Indiako azpikontinenteko lehen hiri-zibilizazioa, jatorrian, Indus haraneko kulturan agertu zen, batez ere Mohenjodaro eta Harappan, gaur egungo Pakistanen eta Indiako mendebaldeko estatuetan. Hala ere, Neolitoko lehen bizilekua eraikik Merhgarhen Izan ziren, Balutxistanen. Zibilizazio hauetako hirien ezaugarri nagusiak honakoak dira: hiri planifikatuak, adreilu errezko eraikuntzak, estolderia eta ur hornidura sistema landua eta artisautza (kornalinazko produktuak, zigiluen zizelkatzea).

Garai honetan, Euskal Herrian eraikuntza megalitikoak garatu ziren, batez ere trikuharriak, harrespilak eta zutarriak[3].

Neolitoko "herri" eta bizitoki ezanguratsuak hauek dira:

Antzinaroa

Mesopotamia

Mesopotamiako ezaugarri ezagunenak adobezko arkitektura eta zigurat izeneko eraikuntzak dira, hainbat mailaz osatutako muino artifizial bat osatuz eta gailurrean tenplu bat dutena. Zalantzarik gabe, leku nabarmena hartzen zuten hiri bakoitzean, tenplua goratuz ibai-haran lauan. Adibidez, Uruk hiri handiak hainbat erlijio-esparru zituen, lehenagotik ezagutzen ziren beste eraikinak baino handiagoekin[4].

Zigurat hitza akaderazko ziqqurratum hitzetik dator, adobezko dorre mailakatu sendoei emandako izena, eta zaqaru aditzetik eratorria, "gora izan". Eraikuntza hauek lurra eta zerua lotzen dituzten mendiak bezala deskribatzen dira. Urko zigurata[5], Leonard Woolley arkeologoak induskatua, 64x46 m da oinarrian eta jatorrian 12 m garai hiru solairurekin. Ur-Nammuk eraikiarazi zuen (K.a. 2100 inguruan) eta Nabonidesek (K.a. 555–539) berreraikia, seguruenik zazpi solairuraino handitu zenean[6].

Asiriar jauregiek patio publiko handi bat izaten zuten, ekialdean gela sail bat eta hegoaldean oturuntza areto handi batzuk zituena, erregearen loriarako eraiki eta apaindutakoak. Zenbait jauregitan, bolizko altzari ugari aurkitu ziren.

Antzinako Egipto

Sakontzeko, irakurri: «Egiptoar arkitektura»

Antzinako Egiptoren oraingo irudikapenean, berebiziko eragina izan du bertako arkitektura monumentalak. Estilo eta motibo ugari estatu faraonikoaren hasiera-hasieran ezarri ziren, K.a. 3100 inguruan. Estilo horien inspirazioa lehenengo eraikuntzetan erabilitako elementu organikoetan dago, material galkorrez eginikoak. Jatorrizko egiturak ia guztiz ezezagunak badira ere, landareen motibo estilizatuak erreplikatu eta egokituz jarraitu zuten urteetan zehar, are erromatarren garaira arte. Estiloak hain garai luzean iraun zuenez, arkitektura faraonikoa gaur egun ere erraz antzeman daiteke eta, batzuetan, garai modernoetan ere imitatu delarik.

Antzinako egiptoarrek hilondoko bizitzan sinesten zuten. Uste zuten, halaber, beren arima (ka izenekoa) beste munduan betiko bizi zedin, beren gorputzek ere betiko iraun beharko zutela. Horretarako, hildakoa kalteetatik eta hilobi lapurretatik babesteko modu bat sortu behar izan zuten. Horrela sortu zen mastaba. Estalki lauak zituzten adobezko egiturak ziren, hilkutxarako lurpeko gelak zituztenak, 30 metroko sakoneran. Imhotepek, antzinako apaiz eta arkitekto egiptoarrak, hilobi bat diseinatu behar izan zuen Djoser faraoiarentzat. Horretarako, bost mastaba bata bestearen gainean jarri zituen, Egiptoko lehen piramidea sortuz, Sakkarako Piramide Mailakatua. Antzinako Egiptoko eraikinik enblematikoenak dira piramideak. Egiptoko Inperio Zaharrean eta Ertainean (K.a. 2600-K.a. 1800) eraiki ziren. Guztien artean handiena Gizako Piramide Handia izan zen, Keops (Khufu) faraoiarentzat egina K.a. 2589-2566 inguruan. Piramideok zehaztasunez eraiki ziren, zeinen harlandutzarrak hain finki trabatuak zeuden, non labanaren ahoa ezin daitekeen haien artean sartu. Harlandu blokeak morteroz trabatzen ziren eta egitura osoa kareharri zuri leunduaz estaltzen, gailurreko piramidioia urrez estalia zuela. Gaur egun, piramideen barne egitura ikusten da batez ere. Piramideak Antzinako Egiptorekin oso lotuta izan arren, beste zibilizazio batzuek eraiki dituzte antzekoak, maiek edo aztekek kasu.

Baliabide faltagatik eta apaizeriaren aldeko botere-aldaketagatik, antzinako egiptoarrak piramideetatik urrundu ziren eta tenpluak bihurtu zituzten gurtzaren gune nagusi. Piramideak bezala, tenpluak ere ikusgarriak eta monumentalak ziren. Santutegi txikiak multzo handi izatera igaro ziren, eta Inperio Berrirako (K.a. 1550-1070) harrizko egitura erraldoi bihurtu ziren, aretoz eta patioz osatuak[7]. Antzinako Egiptoko tenpluek, oro har, lau zati zituzten: sarrera pilono trinkoa, patio peristiloa, areto hipostiloa eta santutegia. Pilonoek 40 bat metro zituzten. Haien aurrean obeliskoak eta faraoiaren eskulturak zeuden.


Grezia

Sakontzeko, irakurri: « Antzinako Greziako arkitektura»

Zalantzarik gabe, Antzinako Greziako arkitekturak, erromatarrarekin batera, eragin handien izan duen garai guztietako estiloa da. Atenasen Antzinate klasikoaren etorreratik, K.a. V. mendean, arkitektura klasikoa Mendabaldeko kulturan eta, hortaz, zibilizazioan bertan errotu zen. K.a. 850tik K.o. 300 ingurura arte, Antzinako Graziako kultura kontinente greziarrean, Peloponeson eta Egeoko uharteetan loratu zen. Munduko Zazpi Mirarietako bost greziarrak ziren: Efesoko Artemisaren tenplua, Zeusen Olinpiako estatua, Halikarnasoko mausoleoa, Rodasko kolosoa eta Alexandriako itsasargia. Hala ere, arkitektura hau ezagunagoa da bere tenpluengatik, eskualde osoan hedatuta. Tenplu ezagunenak Partenoia eta Erekteiona dira, biak Atenasko Akropolian. Beste eraikuntza garrantzitsu batzuk antzokiak izan ziren. Tenpluek eta antzokiek ilusio optikoen eta proportzio orekatuen nahasketa konplexua erabili zuten.

Antzinako greziar tenpluak, oro har, elementu hauez osatuak daude: oinarri bat alde banatan maila gutxiko eskailera jarraiekin (krepidoma izenekoa), naos bat (areto nagusia) gurtza-estatua batekin, kolomak, taulamendua eta bi frontoi (bata aurrean eta bestea atzean). K.a. IV. menderako, greziar arkitekto eta harginek arau sistema konplexua garatu zuten eraikin guztietarako, ordena izenekoa: doriarra, joniarra eta korintoarra. Kolomei esker errazago atzematen dira (batez ere kapiteletan): doriar koloma sendoa eta oinarrizkoa da, joniarra meheagoa da eta lau kiribil ditu kapitelaren ertzetan (boluta izenekoak) eta korintoarra joniarraren berdintsua da, baina kapitel erabat desberdinarekin, akanto hostoz apainduta. Kolomez gain, frisoa ere desberdina zen ordenaren arabera: doriarrak metopak eta triglifoak dituen bitartean, joniarrak eta korintoarrak erliebedun banda jarraituak ditu.

Kolomez gain, tenpluak eskulturekin apainduta zeuden frontoietan, frisoetan, metopetan eta triglifoetan. Antzinako Greziako arkitektoek eta artistek erabilitako apaingarriak honako hauek dira: palmetak, landare edo uhin-itxurako kiribilak, lehoi-maskaroiak (batez ere alboetako erlaitzetan), dentikuluak, akanto-hostoak, bukraneoak, festoiak, obak, grekak eta akroterak frontoien ertzetan. Gerora, etruriar, erromatar eta Erdi Aroaren osteko estiloetan erabili ziren, arte eta arkitektura greko-erromatarra berpizten saiatu zenean, hala nola Pizkundean, Barrokoa eta Neoklasikoan.

Antzinako eraikinen aztarna arkeologikoei begiratuta, erraza da monokromatikoak zirela pentsatzea, baina berez arkitektura polikromatua zen. Adibidez, Partenoia gorriz, urdinez eta berde biziz margotutako xehetasunak zituen. Eskulturak ere polikromatuak ziren. Eraikinak eta artelanak koloreztatzeko praktika hori bertan behera utzi zen Berpizkundean, izan ere, Leonardo da Vincik eta Pizkundeko beste artista batzuek antzinako eraikuntzak aztertzean koloreak desagertuta edo oso ahulduta zeudenez, zuriak zituela uste eta horrela proposatu zituzten arkitektura eta artelan berrietarako.

Erroma

Sakontzeko, irakurri: «Erromatar arkitektura»


Erreferentziak

  1. (Frantsesez) André Malraux. (1972). «L’inventaire artistique est ordonné par des valeurs ; il n'est pas le résultat d'une énumération, mais d'un filtrage.» "L'Inventaire", in Architecture méthode et vocabulaire (Éditions du Patrimoine) ISBN 978-2-85822-593-4...
  2. (Ingelesez) Jones, Denna. (2014). Architecture The Whole Story. Thames & Hudson ISBN 978-0-500-29148-1..
  3. Fernández Altuna, José Javier. (1977-2022). Artearen Historia. Arkitektura. Auñamendi Eusko Entziklopedia - Eusko Ikaskuntza.
  4. (Ingelesez) Risebero, Bill. The Story of Western Architecture. Bloomsbury, 13 or. ISBN 978-1-3500-9212-9..
  5. a b Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
  6. (Ingelesez) Gods and Goddesses. (Noiz kontsultatua: 2015-11-9).
  7. (Ingelesez) Hodge, Susie. (2019). Laurence King Publishing ISBN 978-1-7862-7370-3..
  8. (Ingelesez) Irving, Mark. (2019). 1001 Buildings You Must See Before You Die. Cassell Illustrated ISBN 978-1-78840-176-0..
  9. (Ingelesez) Irving, Mark. (2019). 1001 Buildings You Must See Before You Die. Cassell Illustrated, 28 or. ISBN 978-1-78840-176-0..

Ikus, gainera

Kanpo estekak