Igeriketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Gorputz Hezkuntza}}
{{Beste erabilpenak|igeriketa mugimenduari|zertaz=igeriketa kirolaz|Igeriketa (kirola)}}
{{Beste erabilpenak|igeriketa mugimenduari|zertaz=igeriketa kirolaz|Igeriketa (kirola)}}
[[Fitxategi:Swimming.breaststroke.arp.750pix.jpg | eskuinera | thumb | Pertsona bat, igeriketan.]]
[[Fitxategi:Swimming.breaststroke.arp.750pix.jpg | eskuinera | thumb | Pertsona bat, igeriketan.]]

11:20, 10 otsaila 2022ko berrikusketa

Pertsona bat, igeriketan.

Igeriketa uretan mugitzea da, besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe. Itsaso, ibai, erreka, aintzira nahiz igerilekuetan egiten da. Gizakiok flotatzeko gai gara, gure dentsitatea batez beste 0,98 g/cm3 delako; izan ere, uretan hondoratzeko 1 g/cm3-ko dentsitatea izan behar da. Hala ere, bi dentsitate horien arteko aldea txikia denez, urperatu gaitezke, ur gainean geratzen ez badakigu.

Itsaso, ibai, erreka, aintzira, igerileku edo bestelako ur masetatik hurbil dabiltzanentzat, bizirik irauteko eta larrialdietarako garrantzitsua da ur gainean egoten eta pixka bat igeri egiten jakitea; ezintasun berezirik ez duten pertsona guztiek ikas dezakete. Hala eta guztiz ere, jende askok ez daki; zaharrek, batez ere.

Igeriketaren helburuak

Igeri egitearen jarduerari dagokionez, hurrengo bost planteamendu hauek bereizten dira:[1]

  1. Erabilgarritasun planteamendua. mugimendu-autonomia eta uretan moldatu ahal izatea lortzeko oinarrizko ikasketan oinarritzen da. Oinarrizko desplazamenduak, geratzea, norabide-aldaketak, eta oinarrizko murgil egitea. Hauxe da funtsezko planteamendua erakunde askok antolatzen dituzten Igeriketa programa gehienetan. Batik bat ingurunea menderatzen jakitea da kontua, “ez itotzeko moduan” hain zuzen ere.
  2. Hezkuntza planteamendua. Honen helburua ikasleen prestakuntza integrala osatzea da, ura erabiliz Heziketa Fisikoaren beste baliabide bat bailitzan; planteamendu hau batez ere eskola inguruan garatzen da. Oso generikoa da, eta epe ertain edo luzerako aurreikusten da, ikaslearen garapen psikomotorra bilatuz uraren bidez. Planteamendu honetarako adina eskolaldiko adin berbera izan ohi da.
  3. Lehia planteamendua. Kirolariak prestatzea eta entrenatzea da honen helburua; azken batean, errendimendua lortzea, eta Igeriketaren kirol espezialitateak sartzen dira honetan.
  4. Jolas planteamendua. Jolas motako jarduerak sustatzea eta eskaintzea da honen helburua, betiere ur-barruti hori toki dibertigarri eta sozializatzaile bihurtzeko ahaleginean, higiene-ohiturak edo jarduera fisikoaren praktikaren mantenamendua indartuz igerilekuetako erabiltzaileen artean.
  5. Osasun planteamendua. Ikuspegi honek hainbat kontzepzio biltzen du, nahiz eta guztiek duten halako antzeko muin bat. Helburu nagusia osasun egoera hobetzea da, mantenamendu fisikoaz, berreziketa funtzionalaz, eta talde edo pertsona-multzo espezifiko batzuentzako jardueraz, esate baterako hirugarren adinekoei edo elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztenei zuzendurik. Estimulazio goiztiarra, umetxoak, fitnessa, haurdunaldia, eta abar.
Uretako jardueretako planteamendu nagusiak
Planteamendua Helburuak
Erabilgarritasuna Igerian ikastea. Uretan moldatzen jakitea.
Hezkuntza Prestakuntza integrala. Kirol hastapena.
Jolasa Aisialdia, ondo pasatzea. Laketeko kirola.
Lehia Errendimendu altuko kirolak.
Osasuna, higienea Berreziketa, fitness, ongizate fisiko eta psikikoaren hobekuntza.

Igeriketaren edukiak

Lehen-lehenik oso garrantzitsua da ur-ingurunearen eta lehorrekoaren arteko oinarrizko aldeak ezagutzea, praktika horretan abiatzen denak alde horiek pairatuko baititu. Alde edo diferentzia hauek funtsezkoak dira, edozein jarduera proposatzeko unean; izan ere, urak sortarazten dizkigun sentsazio desberdin horiek ez gainditzeak porrotera eramango du proposamen oro, izugarri didaktiko edo motibagarri izanik ere. Uretan sartzean, pertzepzio, orientazio, propultsio eta arnasketa mekanismoek aldaketa bat jasango dute.[1]

Jardueraren faktoreak

Arnasketa

Uretan gaudenean, arnasketaren mekanika batik bat arnasa ahotik hartu eta botatzea da; sudurra bakar-bakarrik airea botatzeko erabiliko da, eta zaindu behar da sudurzuloetatik urik sar ez dakigun.

Pertzepzioa eta orientazioa

Uretan egotearen eraginez erreferentziak aldatu egiten dira; esate baterako, normalean ikuspegi horizontala izango da, eta horrela segmentuak kokatzeko, gorputza orientatzeko eta beste zenbaitetarako gure printzipioak nahiko aldatzen dira.

Propultsioa

Uretan desplazamendua eragiten duen oro propultsioa da. Lehorrean, zangoak funtsezkoak dira, eta oinarriak sendoak eta egonkorrak, baina uretan besoak garrantzitsuagoak dira, eta oinarriak, berriz, sendotasun gutxikoak; ondorioz, desplazatzeko indarraren transmisioa oso desberdina da.

Igeri egiten den lekua

Igeri egiteko hainbat leku mota daude: igerilekua, aintzira, itsasoa, ibaia... Horien arabera antolatu beharko dira lortu nahi ditugun helburuak, hauetarako estrategiak, eta jarduerak berak. Igerileku batean, alderdirik garrantzitsuena sakonera izango da. Hala, igerileku sakonak ditugu, sakonera txikikoak, eta igerileku mistoak.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Guerrero Luque, Rafael. (1991). Guía de las actividades acuáticas : instalación y recursos : los programas. Editorial Paidotribo ISBN 84-86475-83-X. PMC 29393985. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Kanpo estekak