Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal bat gehitu
26. lerroa: 26. lerroa:


== Tresnak ==
== Tresnak ==
Kaligrafia-lumatxo bat, zatien izenak dituela.


[[Luma]] eta [[pintzela]] dira kaligrafoen tresna nagusiak. Kaligrafiako lumek luma-mutur lauak, biribilak edo zorrotzak izan ditzakete.<ref>Reaves, M.; Schulte, E. (2006). ''Brush Lettering: An instructional manual in Western brush calligraphy''. New York: Design Books.</ref><ref>Child, H., ed. (1985). ''The Calligrapher's Handbook''. Taplinger Publishing Co.</ref><ref>Lamb, C.M., ed. (1976). ''Calligrapher's Handbook''. Pentalic.</ref> Dekorazio-helburu zehatz batzuetarako, punta anitzeko lumak edo altzairuzko pintzelak erabil daitezke. Hala ere, errotulagailuekin edo boligrafoekin ere sortu izan dira lanak, nahiz eta horiek ez dituzten baliatzen lerro angeluarrik. Kaligrafia-estilo batzuek, hala nola idazketa gotikoak, puntadun lumak erabiltzea eskatzen dute.​
[[Luma]] eta [[pintzela]] dira kaligrafoen tresna nagusiak. Kaligrafiako lumek luma-mutur lauak, biribilak edo zorrotzak izan ditzakete.<ref>Reaves, M.; Schulte, E. (2006). ''Brush Lettering: An instructional manual in Western brush calligraphy''. New York: Design Books.</ref><ref>Child, H., ed. (1985). ''The Calligrapher's Handbook''. Taplinger Publishing Co.</ref><ref>Lamb, C.M., ed. (1976). ''Calligrapher's Handbook''. Pentalic.</ref> Dekorazio-helburu zehatz batzuetarako, punta anitzeko lumak edo altzairuzko pintzelak erabil daitezke. Hala ere, errotulagailuekin edo boligrafoekin ere sortu izan dira lanak, nahiz eta horiek ez dituzten baliatzen lerro angeluarrik. Kaligrafia-estilo batzuek, hala nola idazketa gotikoak, puntadun lumak erabiltzea eskatzen dute.​

09:21, 11 otsaila 2022ko berrikusketa

Kaligrafia txinatarra

Kaligrafia (antzinako grezierazko κάλλος kallos "eder" + γραφή graphẽ "idazkera") modu egokian idazteko artea da, orokorrean eskuzko tresna batekin, hala nola luma estilografiko bat, brotxa bat edo arkatz bat[1]. Ekialdean antzinatik txit aintzat harturiko antzea izan da. Txinan eta Txinaren eragina duten idazketa-sistemetan, kaligrafia pinturaren eta eskulturaren parekotzat hartu izan da.

Herrialde musulmanetan, Koran liburu sakratua kopiatu beharrak itzal handia eman zion kaligrafiari eta bide horretatik arte-mailara iritsi zen.

Mendebalean, greziarren artean idazketa silabikoa K.a. VIII. mende inguruan agertu zen. Bizantzion erabili zen lehen aldiz letra xehea. Erdi Aroan eta lehen Errenazimentuan kaligrafia monasterioetako kopiatzaileen lanari esker garatu zen batez ere. XVI. mendeaz gero, inprentaren hedapenak kopiatzaileen lana murriztu zuen eta kaligrafia gehiegizko apaingarriz hornitu zen ondoko 300 urteetan. XIX. mendearen amaierarekin kaligrafiaren tradiziozko formen errenazimentua etorri zen.

Pedagogiaren alorrean, garai guztietan kaligrafiak garrantzi handia izan badu ere, haren irakaskuntza galduz joan da gure egunotan ikasleen artean boligrafoa sartu den heinean. XVI. mendean Joanes Itziar bizkaitar kaligrafoa nabarmendu zen antze honetan Espainian eta Europan.

Historia

Tradizioaren arabera, karaktere txinatarrak –gaur egun ezagutzen diren idazketen artean zaharrena– Cang Jie-k asmatu zituen (K.a. 2650. urte inguruan). Beste tradizio baten arabera, Fuxi Txinako lehen enperadorearen garaikoak dira.

Txinatar kulturan garrantzi handia ematen zaio kaligrafiari. Hauetan oinarritzen da: ideogramen edertasun bisualean, horiek egiteko teknikan eta Txinako kultura tradizionalaren arau metafisikoetan.

Mendebaldeko kaligrafia modu guztiz independentean garatu zen. Jatorrian latindar alfabetoa du; hori baliatzen zuten Erdi Aroan monje kopistek pergaminoan idazteko. Sasoi bertsuan, islamdar kulturak bere kaligrafia propioa garatu zuen, arabiar alfabetoan oinarritua, eta, izaki bizidunak irudikatzeko debeku erlijiosoaren ondorioz, arkitekturan asko erabilitako dekorazio-arte bihurtu zen.

Beste kultura batzuetan, beste alfabeto batzuk garatu ziren, eta gaur egun ere badaude, gehienak Asian, eta beren herrialdeetan erabili ohi dira, nahiz eta askoz gutxiago zabaldu diren munduan.

Gutenbergek inprenta asmatu ondoren, liburuek ordura arte baino zabalkunde are eta handiagoa lortu zuten, eta tipografiak garrantzia irabazi zuen kaligrafiaren kaltetan.

Lehenik boligrafoak eta ondoren idazmakina eta ordenagailuek kaligrafia gure eguneroko bizitzatik desagertzea eragin dute. Nolanahi ere, gaur egun oso bizirik dago arte hori; idazketa eta beste arte plastiko batzuk (marrazketa eta pintura) uztartzen dituen adierazpide artistikoa da, eta edertasun plastiko handiko obrak sortzeko aukera ematen du. Tipografia berrien sortzaileek, adibidez, sarri bilatzen dute inspirazioa kaligrafian. Era berean, kaligrafia presente dago gure inguruan: publizitatean, enpresen logotipoetan eta produktu askoren etiketetan. Nolanahi ere, denborak aurrera egin ahala, gero eta gutxiago erabiltzen da.

Kaligrafiak gaur egun duen adierazpenetako bat «kaligrafiti» deritzona da. Kaligrafiaren antzea grafitiarekin fusionatu duen mugimendu artistikoa da, oro har, giro urbanoarekin lotua; hala, tradizioa eta modernitatea uztartzea lortu dute.

Tresnak

Luma eta pintzela dira kaligrafoen tresna nagusiak. Kaligrafiako lumek luma-mutur lauak, biribilak edo zorrotzak izan ditzakete.[2][3][4] Dekorazio-helburu zehatz batzuetarako, punta anitzeko lumak edo altzairuzko pintzelak erabil daitezke. Hala ere, errotulagailuekin edo boligrafoekin ere sortu izan dira lanak, nahiz eta horiek ez dituzten baliatzen lerro angeluarrik. Kaligrafia-estilo batzuek, hala nola idazketa gotikoak, puntadun lumak erabiltzea eskatzen dute.​

Idazteko tintari dagokionez, ur-oinarria izaten dute, eta ez dira inprentan erabiltzen diren olio-oinarridunak bezain likatsuak izaten. Zenbait paper berezik (tinta xurgatzen dutenak eta testura konstantekoak) trazu garbiagoak ahalbidetzen dituzte; hala ere, pergaminoa erabili ohi dira sarritan, akatsak ezabatzeko labana erabil daitekeelako eta ez delako argi-kutxarik behar lerroek zeharka dezaten. Normalean, argi-kutxak eta txantiloiak erabiltzen dira, lerro zuzenak egiteko eta arkatzez egindako lerroek ez dezaten lana hondatu. Paper marradunetan (izan argi-kutxekin erabiltzeko edo zuzenean), marren artean hazbete erdiko edo laurdeneko tarteak egoten dira, eta, batzuetan, hazbete beteko tarteak ere erabiltzen dira. Hori da litterea uncialesen kasua (hortik datorkio izena), eta eskoletako paper marradunak ondo funtzionatzen du gidalerro gisa.

Hauek dira kaligrafiako luma eta pintzel ohikoenak:

  • Luma
  • Tinta-pintzela
  • Idazluma
  • Luma estilografikoa

Erreferentziak

  1. Mediavilla, Claude. (1996). Calligraphy : from calligraphy to abstract painting. ISBN 90-803325-1-8. PMC 36585304. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. Reaves, M.; Schulte, E. (2006). Brush Lettering: An instructional manual in Western brush calligraphy. New York: Design Books.
  3. Child, H., ed. (1985). The Calligrapher's Handbook. Taplinger Publishing Co.
  4. Lamb, C.M., ed. (1976). Calligrapher's Handbook. Pentalic.


Kanpo estekak