Konpota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
 
19. lerroa: 19. lerroa:
[[Kategoria:Azkenburukoak]]
[[Kategoria:Azkenburukoak]]
[[Kategoria:Eguberri gastronomia]]
[[Kategoria:Eguberri gastronomia]]
[[Kategoria:Frutadun platerak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 19:15, 27 otsaila 2022 data duena

Konpota
azkenburu
Osagaiakfruitua eta Almibarra

Konpota fruitu zenbaiten mamiarekin egindako konfitura bat da, pure moduan edo fruitu zatikatuekin, azukre gutxirekin egina eta azkenburu edo beste janarien goarnizio edo osagarri moduan erabiltzen dena. Euskal Herrian, ohikoak dira sagarrarekin egindako konpotak.[1]

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egosi kazola batean, ardo beltzean, orejoiak (melokotoi lehortuak), aran pasak eta piku melatuak, kanela-zotz batekin.

Guritu direnean, erantsi neguko udare gogorrak eta errezil sagarrak, pusketan. Eduki hauek samurtu arte, zuzendu gozo-puntua, azukrea edo ardoa erantsiz, itzali sua eta utzi pausatzen.

Bezperakoa goxoago izaten da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sagar-konpota» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  2. Agirre, Edorta. (2002). Almanaka 2003 : ase eta gose. Pamiela, 389 or. ISBN 8478213619. PMC 863184177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.