Magia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
== Magia motak ==
== Magia motak ==


=== Magias «ez naturalak» Europan ===
=== Magia «ez naturalak» Europan ===
Magiaren adar hauek antzinatik desberdindu eta klasifikatu izan dira. "Okultismo" izen generikoaren barnean sartzen dira dotrina ezkutuen sinesmen eta praktiken klasifikazio historikoak. Francisco Torreblanca Villalpando (XVII. mendea) legelariaren arabera, katalogo horretan honako adar hauek daude:
Desde antiguo se enunciaron y clasificaron las «''magias no naturales u ocultistas''». Bajo la denominación genérica de «ocultismos» se engloban las clasificaciones históricas de un elenco heterogéneo de creencias y prácticas de las doctrinas ocultas. Según el jurisconsulto Francisco Torreblanca Villalpando ''(siglo XVII)'', entre el catálogo de tipos y sus numerosos subtipos estarían:


* [[Igarpen (pseudozientzia)|Igarpenak]] (contendría numerosos subtipos)
* [[Igarpen (pseudozientzia)|Igarpenak]]
* [[Orakulu|Orakuluak]]
* [[Orakulu|Orakuluak]]
* [[Kabala]]
* [[Kabala]]

16:26, 13 apirila 2022ko berrikusketa

Pentagrama eraztunean, magiarekin lotutako ikurra.

Magia deitzen zaie gaur egun ezagutzen diren naturaren legeen aurka doazen praktika, arte edota izaki guztiei[1]. Magia magi hitzetik dator. Magiak Babilonia zaharrean zeuden pertsona erlijiosoak ziren.

Etimologia

Latinezko magīa hitzetik dator, aldi berean grezierazko μαγεία mageia ("naturazgaindiko nolakotasuna")[2] eta grezierazko magiké ("arte magiko" terminoan erabiltzen zena seguruenik, tekhné "arte" hitzarekin batera), magikós-en (‘magiko’) femeninoa dena, magos-etik dator (‘apaiz-klase erudituko kide dena").

Termino hau maguš (mágush) antzinako persiarretik dator, seguruenik *magh- protoindoeuropar errotik datorrena, "gai izan" edo "gaitasuna izan" esan nahi duena[3].

Antzinako hitz protoindoeuropar horretatik (K. a. III. mende erdialde eta amaieratik) sanskritoko māiā ("ilusio", "truko", "engainu", "aztikeria", "sorginkeria") eragin zuen, lehen aldiz Rig-veda-n aipatzen dena (Indiako textu zaharrena, K.a. II. mende erditik). Hitz hori sanskritoko māi ("obratu", "mugitu") errotik dator.

Sorginkeria

Sakontzeko, irakurri: «Sorgin»

Sorginkeria materiaren manipulazioan datza. Aztiak edo sorginak, objektuen bidez (edabeak, animaliak, fetitxeak...), bere helburuak lortzen ditu. Farmazia hitza grezieratik dator (pharmakía) eta bere jatorrizko esanahiak edabe eta pozoien elaborazioarekin harremana du.

Magia motak

Magia «ez naturalak» Europan

Magiaren adar hauek antzinatik desberdindu eta klasifikatu izan dira. "Okultismo" izen generikoaren barnean sartzen dira dotrina ezkutuen sinesmen eta praktiken klasifikazio historikoak. Francisco Torreblanca Villalpando (XVII. mendea) legelariaren arabera, katalogo horretan honako adar hauek daude:

Gaur egun "esoterismo okultista" eufemismoa erabiliz klasifika daitezke.

Santeriak

Magia zuria

Magia zuriak, magia beltzaren kontrara, banakoaren onura eta oparotasuna du helburu. Magia mota honek mota askotako sorginkeriak barne hartzen ditu, hala nola, uztak hobetzeko, euria erakartzeko, osasuna izateko, gaixotasunak sendatzeko, zortea edo babesa dakarten amuletoak egiteko... Zorte txarra uxatzeko ere erabiltzen da. Historiako aro askotan magia ofiziala izan zen[4].

Magia beltza

Teodosioren Kodeak aditzera ematen du, lehen aldiz, magiaren praktikaren aurkako lege bat, 429an. 534an, Justinianoren bigarren Kodeak astrologo, mago eta igarleei kontsultak egitea debekatzen du, euren ogibidea ustelkerian oinarritzen dela argudiatuz. Elvirako Kontzilioak, 306an, dio aztikeria baten bidez hiltzea bekatua dela eta deabruaren ekintaz bat dela. Laodizeko Kontzilioak eskatzen du, 360an, sorginkeria, igarpena, astrologia eta magia praktikatzen duen pertsona ororen eskumikua. Kristautasunarekin indar ikustezinen manipulazioa, tradizionalki gizonek egiten zutena, emakumeen eskuetara igaroko da. Honek sorginen-ehizari bidea irekiko dio Europan Erdi Aroan zehar; izan ere, sorginak dira magia beltza egin dezaketen bakarrak, deabruarekin paktua egiten baitute[5].

Magia gaur egun

Gaur egun, mundu modernoan, oso ohikoa da magia existitzen dela sinestea. Magia existitzen delaren ideia leku askotan erabiltzen da, normalean, liburu, istorio, ipuin, animazio edo horrelakoetan, non magiak borondatea aldatzeko edo manipulatzeko gaitasuna duen indar ezohiko gisa agertzen den. Era berean, XIX. mendetik aurrera, mago eta ilusionisten ikuskizunak ohikoak dira arte eszenikoen baitan. Ikuskizun horietan ikusle eta artistaren arteko itun-moduko bat dago, magoak botere magikoak izango balitu bezala jokatzen baitu eta ikusleak harritzen dituen truko desberdinen bitartez.

Urtarrilaren 31 magoen egun gisa ezarri zen, San Juan Bosco hil zen eguna aukeratu zen, magoen patroia baita, 1888 urtean Turinen[6].

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. (Gaztelaniaz) «MAGIA, radicación» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  3. (Ingelesez) «magic | Etymology, origin and meaning of magic by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  4. Saila, Kultur. (2011-07-18). «magia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  5. Bechtel, Guy. (2008). Las cuatro mujeres de Dios : la puta, la bruja, la santa y la tonta. (1a ed. argitaraldia) Ediciones B ISBN 978-84-96778-78-8. PMC 981372066. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  6. (Gaztelaniaz) «Día Internacional del Mago» www.tiemposur.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.