Edukira joan

«Tora»: berrikuspenen arteko aldeak

62 bytes added ,  Duela 3 hilabete
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20220419)) #IABot (v2.0.8.7) (GreenC bot
(Atalak gehitu)
(Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20220419)) #IABot (v2.0.8.7) (GreenC bot)
 
'''Tora'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-he|תורה}}, «legea» edo «irakaskuntza») [[judaismo]]aren liburu fundatzailea da. Torak [[Hebrear Biblia]] edo [[Tanakh|''Tanakh''aren]] lehen bost liburuak biltzen ditu, hots, [[Hasiera (Biblia)|Hasiera]], [[Irteera (Biblia)|Irteera]], [[Lebitarrena]], [[Zenbakiak (Biblia)|Zenbakiak]] eta [[Deuteronomioa]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Torah {{!}} Definition, Meaning, & Facts|argitaletxea=Encyclopedia Britannica|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/topic/Torah|aldizkaria=|sartze-data=2022-04-05}}</ref> Zentzu horretan, Tora beste izen batzuez ezagutzen da, hala nola '''Pentateuko''' edo '''Moisesen Bost Liburuak'''. Halaber, juduen tradizioan '''Idatzizko Tora''' (תורה שבכתב, ''Tora Shebichtav'') ere deitzen zaio. Xede liturgikoetarako erabiltzen denean, eskuz idatzitako biribilki forma hartzen du eta ''[[Sefer Tora]]'' deitzen zaio. Aldiz, koadernatuta dagoenean, ''[[Chumash]]'' izena hartzen du eta iruzkin errabinikoak (''perushim'') izan ohi ditu.<ref>{{Erreferentzia|izena=The JC|urtea=2009|izenburua=Perush|hizkuntza=en|url=https://www.thejc.com/judaism/jewish-words/perush-1.10626|aldizkaria=www.thejc.com|sartze-data=2022-04-05}}</ref>
 
Hala ere, batzuetan, Tora hitza Tanakh osoaren sinonimotzat erabiltzen da eta lehenengo bost liburuok ez ezik, gainerakoak ere barne hartzen ditu. Azkenik, Tora ahozko tradizio eta legeak izendatzeko ere erabili ohi da, hala nola [[Talmud|Talmuda]], eta kasu horretan [[Ahozko Tora]] deritzo.<ref>{{erreferentzia|izena=Jacob|abizena=Neusner|urtea=2004|izenburua=The Emergence of Judaism|url=https://archive.org/details/emergenceofjudai0000neus_v8z0|argitaletxea=Westminster John Knox Press|hizkuntza=en}}</ref>
 
Tradizioaren arabera, [[Moises|Moisesek]] idatzitako liburuak dira eta Jainkoak Sinai mendian egindako errebelazioa biltzen dute. [[Judu|Juduek]], [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromako Eliza Katolikoak]], [[Eliza Ortodoxoa|Eliza Ortodoxoak]] eta [[Protestantismo|Protestanteek]] Bibliaren aurreneko muintzat dute eta denon kanonetan dute lekua. Liburuon gaia hebrear herriaren historia da, hasiera mitikoetatik (munduaren sorrera, paradisua, uholdea) Moisesen heriotzara arte. Adituek hiru idatzaldi nagusi bereizten dituzte: Jainkoa ''Yahve'' izendatzen duena (K.a. IX. mendea); jainkoa ''Elohim'' izendatzen duena (K.a. VIII. mendea) eta kronikariarena, apaizen arautegia barne (K.a. IV. mendea).