Bertute: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bertuteari buruzko ikuspuntuen informazioa
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{wikitu}}

{{beste erabilpenak|ezaugarri [[moral]]ari|jarduera batean pertsona batek duen aparteko trebezia|Bikaintasun}}'''Bertutea''' [[banako|gizabanako]] batek duen [[pertsonalitate]] ezaugarri on eta bikaina da, garaiko eta tokiko [[moral]]aren arabera modu positiboan baloratzen dena eta [[bizio]] edo grina txarren aurkakoa.
{{beste erabilpenak|ezaugarri [[moral]]ari|jarduera batean pertsona batek duen aparteko trebezia|Bikaintasun}}'''Bertutea''' [[banako|gizabanako]] batek duen [[pertsonalitate]] ezaugarri on eta bikaina da, garaiko eta tokiko [[moral]]aren arabera modu positiboan baloratzen dena eta [[bizio]] edo grina txarren aurkakoa.



11:41, 28 apirila 2022ko berrikusketa


Bertutea gizabanako batek duen pertsonalitate ezaugarri on eta bikaina da, garaiko eta tokiko moralaren arabera modu positiboan baloratzen dena eta bizio edo grina txarren aurkakoa.


Justizia esparru politikoko bertute bat da eta justiziari buruzko teorien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Platon: Justizia, filosofo greziarraren aburuz, gizarte-harmonia da. Errepublika obranproposamen hau luzatzen du: hiri idealeko agintariak gizabanako justuenak eta jakitunenak bihur daitezela edo, bestela, komunitateko gizabanako justuenak eta jakitunenak hirietako agintari bihur daitezela.
  • Aristoteles: Justizia berdintasun proportzionala da, bakoitzari berea ematea, hau da. herritar bakoitzari dagokiona, gizarteari egin dion ekarpenaren, dituen beharren eta meritu pertsonalen araberakoa da.
  • Tomas Akinokoa: Lege naturalak dio herritarrek berezko eskubideak izan bear dituztela, Jainkoak ematen dizkienak. Eskubide horietan oinarritutako zenbait eduki sartu ziren Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean [1](1948).
  • Utilitaristak: Hauen ustez baliagarritasunaren batura maximizatzea lortu behar da, zoriontasun-esanahiarekin, erakunde publikoak modu bidezkoan osatzeko. Teoria horren arabera, bidezkoa da aldi berean ahalik eta pertsona gehienentzat onuragarria den hori.
  • Rawls: Justizia ekitatea dela dio; hau da, askatasuna berdin banatzearen printzipioa, aukeren banaketa ekitatiboaren printzipioa eta diferentziaren printzipioa. Rawisek honela definitzen ditu printzipio horiek: -Askatasuna berdintasunez banatzearen printzipioa. «Pertsona guztiek dute eskubide bera oinarrizko askatasunek ahalik eta hedadura handien hartzen duten sistema baten kIde izateko, eta sistema hori denentzako askatasun-sistema berdintsuarekin bateragarria izateko.» -Aukerak zuzentasunez banatzearen printzipioa. «Desberdintasun ekonomiko eta sozialak honako bi baldintza hauek betetzeko moduan eratu behar dira: Okerren daudenei abantaila gehiago ematea, aurrezte justuaren printzipioaren arabera; denentzat zabalik dauden kargu eta postuei lotuta egongo dira, aukera-berdintasun bidezkoaren baldintzapean».

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. 2022-01-31 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).