Irulegiko arnoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t robota Aldatua: en:Irouléguy AOC
42. lerroa: 42. lerroa:


[[ca:AOC Irouléguy]]
[[ca:AOC Irouléguy]]
[[en:Irulegi (wine)]]
[[en:Irouléguy AOC]]
[[fr:Irouléguy (AOC)]]
[[fr:Irouléguy (AOC)]]

19:05, 27 urria 2008ko berrikusketa

Irulegi jatorri-izendapenaren hedapena Nafarroa Beherean
Irulegi jatorri-izendapenaren hedapena Euskal Herrian

Irulegiko arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal Herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.

Historia

Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotua dago. Orreagako fraideek sortu zuten XI. mendean, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna sinatzean 1659an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain.

1912an ia desagertu egin zen, mahats-zorria (filoxera) intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik. Gaur egun, 50 bat ardogile daude Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten.

Mahats motak

  • Zuria: Xuri Zerratia (Hondarribi zuri zerratia) eta Ixiriota Xuria (Izkiriota).
  • Gorria eta beltza: Axeria eta Bordelesa.

Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[1].

Mahastia

Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, Garazi eta Baigorri-Ortzaize eskualdeetako udalerri hauetan daudela banaturik[2]: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu Garazi, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.

Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: %70 ardo beltza, %20 ardo gorria eta %10 ardo zuria.

Erreferentziak

  1. Le Canu, La vinification (XIX), aipua X. Arbelbideren artikulua "Irulegiko ardoa" (ikus Kanpo loturak).
  2. Cave irouleguy webgunea [1]

Kanpo loturak

Ikus, gainera