Eslaviar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
'''Eslaviarrak''' [[Europa]]ko [[Erdialdeko Europa|erdialdean]] eta [[Ekialdeko Europa|ekialdean]] bizi diren zenbait [[banako|gizabanako]] eta [[etnia]] dira. [[II. mendea|II. mendetik]] aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta [[eslaviar hizkuntzak]] hitz egiten dituzte.
'''Eslaviarrak''' [[Europa]]ko [[Erdialdeko Europa|erdialdean]] eta [[Ekialdeko Europa|ekialdean]] bizi diren zenbait [[banako|gizabanako]] eta [[etnia]] dira. [[II. mendea|II. mendetik]] aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta [[eslaviar hizkuntzak]] hitz egiten dituzte.


Herri horiek [[VI. mendea|VI. mendetik]] aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta [[Balkanak|Balkanetan]] bizitzen jarri ziren. Gerora, [[Bohemia]]tik eta [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikotik]] [[Ural]]etako mendietaraino hedatu ziren: [[Siberia]] eta [[Erdialdeko Asia]]n ere kokatu ziren, [[XVII. mendea|XVII. mendetik]] aurrera, eta munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten. [[Europa]]<nowiki/>ko erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.
Herri horiek [[VI. mendea|VI. mendetik]] aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta [[Balkanak|Balkanetan]] bizitzen jarri ziren. Gerora, [[Bohemia]]tik eta [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikotik]] [[Ural]]etako mendietaraino hedatu ziren: [[Siberia]] eta [[Erdialdeko Asia]]n ere kokatu ziren eta [[XVII. mendea|XVII. mendetik]] aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten. [[Europa]]<nowiki/>ko erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.


280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.
280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

12:23, 24 ekaina 2022ko berrikusketa

Eslaviarren ohiko sailkapena:      Mendebaldeko eslaviarrak      Ekialdeko eslaviarrak      Hegoaldeko eslaviarrak

Eslaviarrak Europako erdialdean eta ekialdean bizi diren zenbait gizabanako eta etnia dira. II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Herri horiek VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren eta XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten. Europako erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Egungo herrialdeak

Jugoslaviako banaketa etnikoa (1991).[1]

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta izen hori hartzen dute egungo errusiarrek, bielorrusiarrek, ukrainarrek, poloniarrek, sorabiarrek, txekiarrek, eslovakiarrek, esloveniarrek, kroaziarrek, serbiarrek, bosniarrek, montenegroarrek eta bulgariarrek.

Oro har, ekialdeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean); mendebaldekoak (sorabiarrak, poloniarrak, txekiarrak eta eslovakiarrak, sartaldean); eta hegoaldeko eslaviarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak, montenegroarrak eta bulgariarrak) bereizten dira.

Erlijioa

Kristau ortodoxoak dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), musulmanak bakarren batzuk (bosniakoak) eta katolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak