Meritaton: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: right|thumb|200px|[[Akenaton faraoiaren alaba. Ziuraski, Meritaton. Louvre]] '''Meritaton''', Egiptoko XVIII. dinastiako p...
(Ez dago alderik)

19:25, 6 azaroa 2008ko berrikusketa

Akenaton faraoiaren alaba. Ziuraski, Meritaton. Louvre

Meritaton, Egiptoko XVIII. dinastiako printzesa bat izan zen. Ondoren, bere izena, Akenatongatik aldatu zuen Amenofis IV.a faraoiaren eta honen Errege Emazte Handia zen Nefertiti ospetsuaren alaba zen. Meritaton izenak, Atonen maitea esan nahi du.

Litekeena da Meritaton, bere aitaren erregealdiaren lehen edo bigarren urtean jaio izana, Tebasen. Oraindik hiru urte geratzen ziren faraoia eta Amon jainkoaren apaizgotzaren arteko haustura eta errege familia eta gortea, Egipto erdialdean sortutako hiriburu berri batera eramateko, hiriburu honi Aketaton izena jarri ziotelarik.

Bere aitaren erregealdiko lehen hamalau urteetan, Meritaton, gorteko bigarren dama eta nazioko emakumerik garrantzitsuena izan zen, bere amaren atzetik bakarrik. Irudikapen mordo batetan agertzen da bere gurasoekin, eta, batzuetan, bere ahizpa txikiekin, eta euren buruaren arraultza formagatik arreta piztu duten euren eskultura mordoa dago. Hain zuzen ere, ez ohikotasun bitxi honek, printzesa halako buruarekin jaio ote zen, gorteko moda kontua ote zen edo irudikapen idealizatu bat baino ez ote zen pentsarazi du.

Dirudienez, Akenaton faraoiaren erregealdiko 12 edo 13. urtean, hau, bere alaba Meritatonekin ezkontzen da. Errege intzestu praktika hau, faraoien Egipton ez zena batere ohikoa, (Akenatonez gain, Amenofis III.a eta Ramses II.a baino ez ziren ezkondu euren alabekin), oinordekotzarako, errege odol gehiago izateko egin zen, dirudienez. Ziuraski, praktika izugarri honen ondorioz jaio zen Meritaton-Tasherit printzesatxoa, Akenaton eta bere alaba Meritatonen arteko intzestuagatik.

Akenatonen erregealdiko azken urteetako korapiloa, SemenejkaraNefertiti agertzen denean zailtzen da. Semenejkarak, Errege Emazte handi bezala, Meritaton zuen. Begi bistakoa da Semenejkara Nefertiti zela eta, ezkontza, sinbolismo hutsa baino ez zela.

Akenaton hiltzean, Smenkarak bakarrik gobernatu zuen garai bat egon zela uste da, baina garai hori, ez zela urte ta erdi baino gehiagokoa izan. Orduan, zer gertatzen da Meritatonekin? Zapuzgarria da, benetan, Akenatonen heriotzaren ondoren, jada berez oso nahaspilatsua zen garaiak, bere protagonista gehienak ezabatu zituela ikusteak. Oso denbora gutxian, errege berri bat dago tronuan, Tutankamon gaztea, eta ez dago Meritaton eta Semenejkararen arrasto izpirik ere. Ziuraski, Meritaton, garai hartan 17 urte izango zituena, jada hilda zegoen, Tutankamonen Errege Emazte Handia Meritaton ez zela izan jakina bait da, baizik eta honen ahizpa Ankesenamon.

Logikoa den bezala, oraindik ez da ezagutzen hain denbora laburrez erregina izan zen Meritaton, eta bere momia, ez dago ezkutaleku ezberdinetan aurkitutakoen artean.