Hezbola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
71. lerroa: 71. lerroa:
[[sw:Hezbollah]]
[[sw:Hezbollah]]
[[ta:ஹெஸ்புல்லா]]
[[ta:ஹெஸ்புல்லா]]
[[te:హిజ్బుల్లాహ్]]
[[th:ฮิซบุลลอหฺ]]
[[th:ฮิซบุลลอหฺ]]
[[tr:Hizbullah (Lübnan)]]
[[tr:Hizbullah (Lübnan)]]

08:49, 8 azaroa 2008ko berrikusketa

Hezbola[1] (arabieraz حزب الله, ḥizbu-llāh, "Jainkoaren Alderdia") Siriaren eta Iranen aldeko erakunde islamista libanoar bat da, adar politiko bat eta beste armatu bat dituena. 1979an Iranen eta 1982an Libanon sortu zen, orduko okupazio israeldarrari erantzuteko asmoz. Gaur egungo bere lider nagusia Hassan Nasrallah da.

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitarra jarraitzen du. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitarraren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitarrak herrialdeko talde erlijiosorik garrantzitsuena dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz Khomeiniren jarraitzaile xiitarren milizia gisa. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengoak dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Bandera

Fitxategi:Flag of Hezbollah.svg
Hezbolaren bandera.

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

Erreferentziak

  1. Hezbola da arabieratiko euskarazko transkripzioa. Beste sistema batzuen arabera, honakoak izan daitezke: Hizbullah, Hezbollah, Hizbollah, Hezballah, Hizballah, Hisbollah edo Hizb Allah

Ikus, gainera

Txantiloi:NA lotura