Kantauriar sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Keta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa: 37. lerroa:
* [[Suge biperakara]]
* [[Suge biperakara]]


[[Kategoria:Animaliak]]
[[Kategoria:Kordatuak]]
[[Kategoria:Narrastiak]]
[[Kategoria:Narrastiak]]

09:18, 14 ekaina 2006ko berrikusketa

Txantiloi:Espezieak

Banaketa

Kantabriar sugegorria (Vipera seoanei), Iberiar Penintsulako iparraldean topatzen dugun endemismo bat da. Mendebaldeko Pirinioen zati txiki batean, zonalde kantabriarrean eta Iberiako ipar-sartaldean zehar hedatzen da. Vipera berus eta Vipera aspisen bitarteko ezaugarriak ditu.

Itxura

60 cm-rainokoa da buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo definitua, triangelu-forma du. Muturra borobil-antza izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak bertikalak ditu eta ez du betazalik. Bere ezkata dortsalak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean sigi-saga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.

Kantabriar sugegorri
Kantabriar sugegorri

Koloreak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuri eta grisak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela grisa edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana horia, laranja eta azpitik gorria.Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.


Ohiturak

Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko parajeetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko pisten ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako paretak izaten dira. Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean mikrougaztun, sugandila, musker eta txoritxoak aurkitzen dira. Harrapakinak Jacobsen organoari esker eta mingaina mugituz detektatzen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko funtzioa betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.

Ugalketa

Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak obobibiparoak dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte. Ernaldia azkarrago eman dadin, bero-bero egoteko, emea eguzkitan jartzen da. 4-8 kumeak uztaila-abuztutik aurrera jaiotzen dira, eta 16-17 cm-ko luzera besterik ez izan arren, pozoia dute eta berehala hasten dira sugandila-ehizan. 9 urte inguruko bizitza izan dezakete, baina gutxi dira adin hori lortzen duten aleak.

Pozoia

Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da aspis sugegorriarena baino arriskutsuagoa.

Ikus, gainera