Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
Mikel Laboaren heriotza dela-eta
329. lerroa: 329. lerroa:


Ongi deritzozue? –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 14:04, 1 Abendua 2008 (UTC)
Ongi deritzozue? –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 14:04, 1 Abendua 2008 (UTC)
:Ondo deritzot, baina ''Goian Bego'' kenduko nuke, neutraltasuna dela eta. Nahi baduzue jaiotze-heriotza datak jarri genezake horren ordez. --[[Lankide:Abeaumont|Alfredo Beaumont]] 14:38, 1 Abendua 2008 (UTC)

16:38, 1 abendua 2008ko berrikusketa


Txokoa
Txokoa

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean; orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin, erabili bere eztabaida orria. Wikipedia hobetzeko proposamenak jartzeko ere toki aproposa da hau. Hizketaldi zaharkituren baten bila bazabiltza eta ez baduzu behean aurkitzen, begiratu txokoko artxibategian. Norbaitek hizketaldiren baten falta nabaritzen badu eta garrantzitsua dela iruditzen bazaio, hona ekar dezake eta berriz zabaldu dezake eztabaida.

Egin klik hemen txokoan hizketaldi berri bat sortzeko. Hasitako bati erantzuteko, ordea, erabili atal bakoitzeko aldatu lotura. Horrela, atal horretan besterik ez dituzu egingo aldaketak eta Aldaketa berriak orrian atal horretan erantzun duzula ikusiko da.

Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Honez gain, txat bat ere eskura duzu bertan dauden wikilariekin harremanetan jartzeko. Zure ordenagailuan IRC aplikazio bat instalatuta badaukazu, honako helbidea jarraitu baino ez duzu egin behar: #wikipedia-eu


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.


Artxiboak
2018: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2017: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2016: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2015: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2014: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2013: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2012: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2011: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2010: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2009: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2008: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2007: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2006: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2005: Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe




Artikulua mugitzeko eta gainbegirada eskaria

Kaixo guztiei!

Gaur lehenengo artikulua egin dut ([ http://eu.wikipedia.org/wiki/Cisco]) eta ez nago ziur dena behar bezala ipini dudan beraz norbaitek begirada bat botako balio lasaiago geldituko nintzateke.

Beste alde batetik artikulua idatzi ondoren titulua "cisco" izatetik "cisco systems" izatea zuzenago dela iruditu zait (batezere beste wikipedia gehienek ala dutelako), horretarako mugitu botoia sakatzeko esan didate baina ez nahiz aurkitzeko gai beraz inork zehazki non dagoen argitu edo titulua aldatuko balio eskertuko nuke ere. Piarres 20:41, 24 Azaroa 2008 (UTC)

Laguntza behar dut Errenteriako armarriaren copyright lizentzia finkatzeko

Egun on!

Egia esan, ni oso galduta sentitzen naiz Commonsera igotzen ditudan irudi guztiei zein copyright lizentzia duten jarri behar dudanean. Laguntza eskatzen dut, eta ea norbaitek esan diezadaken Errenteriako Armarriak zein lizentzi duen.

Mila esker! Aio!

Asiertxu 17:56, 5 Azaroa 2008 (UTC)

Webgune horretan lizentzia ez bada zehazten irudia copyrightduna da.--Unai (esan) 18:35, 5 Azaroa 2008 (UTC)
Bai, nik ere Oreretako armarria igo nuen udalaren webgune batetik hartuta, eta Commonsen ezabatu zuten lizentziagatik. Udalekoekin harremanetan jarri nintzen, irudi hori erabiltzeko euren baimena behar genuela azalduz, eta sail batetik bestela pasa ondoren ez zuten erantzun :-( --Orereta (erantzunak) 21:02, 5 Azaroa 2008 (UTC)

Dohaintzen mezua itzultzeko laguntza

Kaixo! Goian agertu den mezu hori itzultzeko laguntza behar da. Ni hasi nintzen atzo. Helbidea http://meta.wikimedia.org/wiki/Fundraising_2008/core_messages/eu da.-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:30, 5 Azaroa 2008 (UTC)

Egina Hala ere, norbaitek berriz begiratzen badu hobe. --Orereta (erantzunak) 00:08, 6 Azaroa 2008 (UTC)
Ea Metako administratzaile batek biharko ipintzen duen. Kabri, (erantzunak hemen) 00:36, 6 Azaroa 2008 (UTC)

Hitzaldi interesgarriak

Kaixo guztiei! Hurrengo astean Koldo Mitxelena Kulturgunean (Donostia) "Software Librea Euskal Herrian" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte ([1]). Astearte (11) arratsaldean euskarazko Wikipediaren inguruko hitzaldia egongo da. Gerturatu nahi duenak badaki, solasaldi bat eduki dezakegu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:26, 7 Azaroa 2008 (UTC)

Txantiloi berriak

Aupa! Bi txantiloi berri ditugu Wikipedian: {{erreferentziak}} eta {{ezabatzeko proposatu}}. Lehena artikuluak erreferentziak behar dituenean erabiltzeko, eta bigarrena txantiloia ezabatzeko proposatu nahi denean, baina zalantzak daudenean {{ezabatu}} erabiltzeko. Ikusiko da ea erabilgarriak diren; bestela, hor izango ditugu badaezpada ere. Eta, noski, egin txantiloietan behar bezainbeste aldaketa! --Orereta (erantzunak) 17:13, 8 Azaroa 2008 (UTC)

Ondo, ideia ona. Ezatzeko proposatu horrek ondo egiten du eztabaida orrialdera eramanez, baina agian erabiltzeko bertan irizpide batzuk jarri beharko lirateke (adibidez eztabaida orrialdean beti proposatu behar dela zergatia!) -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:18, 10 Azaroa 2008 (UTC)
Zehaztapen batzuk gehitu ditut {{ezabatzeko proposatu}}-n. Zuk zenionaz gain, artikulua sortu duen lankideari ezabaketa proposamenaren berri emateko ere jarri dut. Hala ere, aldatu lasai beharrezkoa ikusten dena, noski! --Orereta (erantzunak) 17:22, 11 Azaroa 2008 (UTC)

Blokeo iraunkor baten eskaera

212.142.143.114 IP anonimoa 4 urte eta erdi baino gehiago darama bandalizatzen. Bere ekarpenak hemen daude. Ezin da betirako blokeatu? --Unai (esan) 15:20, 10 Azaroa 2008 (UTC)

Teknikoki blokea daiteke bai, baina arrazoi moralengatik ez dut uste egokia denik IP helbide bat betiko blokeatzea. Ziurrenik eskola bat izango da (aspaldidanik ezagutzen dut IP hori) eta ez dut uste onena betiko blokeatzea denik, nahiz eta lan eskerga ematen duen. Betiko blokeatzekotan, beste ekarpen positibo anonimoak egon ahal izatea ekiditen dugu. Ea besteek zer esaten duten. --Janfri; bai esan? 17:02, 10 Azaroa 2008 (UTC)
Nik ere Janfrik pentsatzen duen berdina uste dut. Hau da, betirako blokeatzea ez da egokiena, ikusita tarteka egiten dutela, astero edo, ziurrenik eskola bat izango da, bai. Hor betikoa da, irakasleek kontrolatu ez eta hemen gaudenoi pasatzen digutela marroia. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:21, 10 Azaroa 2008 (UTC)

Bandaloak identifikatzen direnean... zer

Debako institutuko ikasle batzuk euskal Wikipedia bandalizatzen ari direla aurkitu dut. Ba al dago kasu hauetan zer egin behar den dioen argibiderik inon? Ikastetxera posta elektronikoa bidali? Telefonoz deitu?--Assar; (erantzun hemen) 09:43, 12 Azaroa 2008 (UTC)

Lehenengo eta behin blokeoa jarri. Eta bigarrenik identifikatzea lortu bada agian ondo legoke telefonoa erabiltzea (oso zaila da email bati erantzutea). Nik uste terminoak zuzenak izan behar direla. Hau da, kaixo, begira wikipedian hau eta hau gertatu da eta gu prest gaude zuen ikastetxea wikipedian desblokeatzeko baina argibide batzuk jarraituz gero: ikasle bakoitzak bere kontua irekitzea adibidez.
Ni nire aldetik prest nago egun batean nahi badute Wikipediaren inguruko hitzaldi bat emateko irakasleei, berau nola erabili, gauzak nola garatu, ikasleek egindako lana nola zuzendu... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:36, 12 Azaroa 2008 (UTC)
Zehazki badakizute Debako ikastetxe hori bada, eposta bat bidaliko nuke zuzendaritzara zer egun eta zer ordutan eta nolako ekintzak egin dituzten azalduz. Erantzuten ez badute edo ekintzak berdin jarraitzen badute IPa blokeatua izango dela denbora luze batez, hemen ez gaudelako broma eta tontakeri horiek onartzeko. Azken aukera bezala, posta arrunteko mezua edo telefono bidezko deia erabiliko nuke. Kabri, (erantzunak hemen) 14:17, 12 Azaroa 2008 (UTC)
Beno, froga garbiak edukitzea zaila da, baina aldaketa honetan aipatzen den Julen Urain eta honetan aipatzen den Sixto Lobo Mendata institutuko gela honetakoak dira. Orduan, lehenengo eta behin eposta bat bidaltzea onena, ezta? Horixe egingo dut.--Assar; (erantzun hemen) 20:10, 12 Azaroa 2008 (UTC)
Bidali nien posta, baina "lanean" jarraitzen dute. Telefonoz deituko diet.--Assar; (erantzun hemen) 13:52, 13 Azaroa 2008 (UTC)

Aurrekoei deitu nien telefonoz eta tutoreetako batekin hitz egin nuen. Gaur beste hauek ere harrapatu ditut, horra ere deitu dut jadanik. Uste dut biderik zuzenena telefonoz deitzea eta bertako tutoreren batekin hitz egitea dela.--Assar; (erantzun hemen) 11:44, 18 Azaroa 2008 (UTC)

Ondo, baina identifikatzea lan zaila izan ohi da. Askotan IPa begiratu eta Euskaltel edo Telefonica baino ez du jartzen. Hau da, klasekide baten izena jarri beharko lukete identifikatu ahal izateko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:46, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Bestalde, eta idatzi ondoren pentsatu dudana: tutorea bazara eta "Euskarazko Wikipediatik" deitzen dizutela esaten badizute, zure ikasleek hau eta bestea egin dutelako... akojonatu beharko du, ezta? Hau da, kontrolaren gaineko sekulako paranoia sartu beharko litzateke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:47, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Bai, egia esan apur bat bortitza da solasaldia, baina merezi duela uste dut. Egia da soilik identifika daitezkeela datu pertsonalen bat ematen dutenean; bi kasu hauetan izenak eman zituzten eta asmatu egin dut, deitu dudanean ikasleak eskola horietakoak zirela baieztatu didate. Eta kontrolari dagokionez, bada nire ustez hobe da jakin dezaten (dezagun) sarean mugitzen direnean urrats guztiak erregistratuta geratzen direla, eta norbaitek dituela datu horiek, eta ez dezatela pentsa inor ez dagoela begira. Dena den, garrantzia kentzen saiatu naiz: askotan gertatzen dela, wikipedian laguntzeko moduak badaudela, eta abar, baina lehen erantzunean irakasleek ekintza larritzat jotzen dute. Ez agian wikipedia bandalizatu dutelako, baizik eta norbaitek telefonoz deitu dielako.--Assar; (erantzun hemen) 12:40, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Guztiz ados Assar. Gaur goizean izandako aldaketa baten harira, nik ere Googleri galdetu diot eta hara non ikusten dudan, izen horiek dituzten ikasle batzuk Arizmendi ikastolan daudela ikasten. Bidali diet email bat, baina IP hori aspaldiko ezaguna dugun aldetik, agian komenigarria izan daiteke baita, errepikakorra izatekotan, telefono dei bat egitea.
Pentsatu daiteke agian baita, protokolo batzuk proposatzea eskolentzat (ikasleek edo ikasle taldeek izena ematea wikipedian etab.) bandalismoa gutxitzeko, baina informatika klaseetan aspertu eta wikipedia bandalizatzen dutenen kontra (bandaloen gehiengoa, nire ustez) ez dugu zer egiterik.--Janfri; bai esan? 13:59, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Horixe da, hain zuzen, gaur goizean deitu dudan eskola. Irakasleetako batekin hitz egin eta azaldu diot dena. Bai, protokolo bat edukitzea ondo legoke.--Assar; (erantzun hemen) 14:24, 18 Azaroa 2008 (UTC)

80.24.238.153 IP helbidea Astileku ikastolarena da, ([2]). Askotan bandalizatzen dute. Gainera gaur bandalismoan ibili dena hauetako bi da: http://www.fotolog.com/alea_2/43608207. Ez da oso zaila izan. Beste hilabete baterako blokeatu ditut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:44, 19 Azaroa 2008 (UTC)

Aizue, azkenean gustua hartuko diot honi. Aldaketa honetan aipatzen den laguna uste dut hau dela.--Assar; (erantzun hemen) 19:59, 20 Azaroa 2008 (UTC)
Kaixo lagunok, ez daki gehiegirako balioko duen baina Ikastolen elkartean ezagun bat dut, gertatzen ari denaren berri eman diot, eta mugitzan saiatuko dela esan dit.Piarres 11:53, 26 Azaroa 2008 (UTC)

Euskarazko lehen hiztegi librea!

Aste honetan ikusi dudan albiste batetik abiatuta EHUko Euskara Institutuak martxan dituen lan interesgarri batzuetan fijatu naiz. Badira hilabete batzuk hauetariko batzuk martxan zeudela, baina ni konturatu gabe nengoen zein lizentziarekin banatzen ziren, eta orain ikusi dut Creative Commons Aitortu (cc-by) lizentziarekin jarrita daudela sarean.

Oker ez banago, lizentzia honek Approved For Free Cultural Use etiketa duten besteak bezala, bateragarria da Wikipediarekin. Creative Commons-en Approved For Free Cultural Use etiketa asmatu zuten bere garaian, neurri batean Wikipediarekin bateragarri egiteko CC materiala, eta prozesu hori aurrera doala ere jakin dugu duela gutxi.

Euskara Instituaren CC-BY baliabideak, dirudienez, hiru dira: Bi erraminta lexikografiko, Hiztegi Batua Euskal Prosan eta Lexikoa, Atzo eta Gaur eta hiztegi bat Egungo Euskararen Hiztegia (oraingoz, F, G eta H letrak)

Lexikografiako baliabideak interesgarriak izango dira hizkuntzalarientzat, baina hiztegia hori baino gehiago da, guztiontzat dira funtsezkoak hitzegia. Eta yste dut hiztegi hau, hiru letra horiez osatua oraingoz, dela euskarazko lehen hiztegi librea. Ez dakit Wikiztegia proiekturako kopiatzeko modukoa den, baina uste dut lizentziek baimenduko luketela hori.

Luistxo 14:09, 14 Azaroa 2008 (UTC)

Ondo legoke Wikiztegira kopiatzea. Agian bot batekin egin daiteke lan hori, ezta? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:13, 14 Azaroa 2008 (UTC)

Tildeak direla eta

Kaixo berriro ere! Beno, tildeak dituzten hainbat artikulu aldatzen jarri naiz eta kezka berri batekin nator. Kategoriak aldatzea oso zaila da: kategoria batean dauden artikulu guztiei aldatu behar zaie testua eta ondoren kategoria aldatu (hau da, ezin da birzuzenketarik egin). Lan hau egitea bot bati dagokio, nire ustez. Baina, aldatuko al ditugu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:47, 14 Azaroa 2008 (UTC)

Nigatik bai, erraza bada.--Assar; (erantzun hemen) 19:05, 14 Azaroa 2008 (UTC)
Kategoriatan ere azentuak ipintzea nahi baduzute, eskuz egin behar da, aurreko kategoria ezabatu eta berria sortu. --Kabri, (erantzunak hemen) 12:54, 15 Azaroa 2008 (UTC)
Horregatik nioen lan hori egiteko askoz hobe dela bot batekin kontatzea. Badira kategoriak azentua behar dutenak eta artikulu nahiko dituztenak... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:00, 15 Azaroa 2008 (UTC)

Bestalde orain niri kezka bat geratu zait. León idatzi behar badugu, Leóngo probintzia eta Leóndar ezagunak tildearekin ala azken bi hauek tilderik gabe? León soilik izen propioa da bai, baina Leongo eta Leondar euskaratutako hitzak dira "-go" eta "-dar" itsatsiz. Gehiago okertzeko, Gaztela eta Leon euskaraz tilderik ez du, Leon soilik bai? Euskaltzaindiak honela esaten du. Beste kontraesan bat... Kabri, (erantzunak hemen) 12:34, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Kontraesanak ugari, bai. Baina Leondar tilderik gabe, nire ustez hori seguru. Hitz berri bat da, eta euskal udalerrien kasuan (erreferentzia gisa har badezakegu) tildea duten kasuetan herritarra tilderik gabe jartzen du beti. --Orereta (erantzunak) 12:46, 16 Azaroa 2008 (UTC)
León zein Gaztela eta León izenek dute azentua, Euskaltzaindiaren esanetan: http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exobilatu.asp?nonkodea=8.4.01.03&hizkuntza=eu --Unai (esan) 12:48, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Barkatu baina orduan Euskaltzaindiak ere ez daki nola den zeren http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0032.pdf orrialdean irakurri argi eta garbi nola jartzen duen ofizialki tildearekin dela eta euskaraz ez. --Kabri, (erantzunak hemen) 12:51, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Nire ustez gentilizioa tilderik gabe da ziur. Baina probintzia nire ustez tildearekin jarri beharko genuke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:52, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Antzekoa gertatzen da Corella izena eta korellar herritar izenarekin (hemen), herriaren izena jatorrizkoa (Corella, León) eta herritarrarena euskarazkoa (korellar, leondar). Berexia... --josugoni (erantzun hemen) 13:01, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Oreretak aipatu duen PDF horretan, azken orrian: OHARRA Gaztelaniaz azentu grafikoa duten hitzak azentuarekin nahiz azenturik gabe idatz daitezke: León / Leon.. Guk azentu markak erabiltzea erabaki genuenez, deklinatu gabeko izenean behintzat markarekin idatzi beharko genuke.--Assar; (erantzun hemen) 19:58, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Ba nere ustez ez, Leongo probintzia euskaraz da tildea eramango balu León-go probintzia izan beharko zuen. Gidoia erabiliz atzerriko izena bereiziz. Kabri, (erantzunak hemen) 13:02, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Atzerriko izena bereizteko - bat erabiltzea arazoak suerta daitezkenean baino ez da erabiltzen. Leónen kasuan ez da sortzen inongo arazoa jakiteko León dela erroa eta -en atzizkia. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:04, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Eta mauletar batek zertan jakin behar du León ala Leóng den izena? Kabri, (erantzunak hemen) 13:07, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Baina arazoa berez berdina da tilderik gabe jarrita. Hau da, berdin jakin behar du Leon edo Leong den tildea ez badugu erabiltzen. Hala ere -ng letrekin bukatzen diren izenetan nire ustez -eko atzizkia erabiltzen delakotan nago (Mekongo arroa baino normalagoa egiten zait Mekongeko arroa). Baliteke hori nire euskara batuaren joeragatik izatea, hala ere. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:13, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Bazkaltzaindia eta azentuak... hau komeria! --Unai (esan) 13:16, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Bai babarrunak hozten ari dira... León argi dugu tildez dela, orain Leondar hizkera, Caceresko Udala edo Almerian egon nintzen tildea behar duten ala ez argitu behar dugu. Bozketa egin behar bada ba aurrera. Gora demokrazia Wikipedian Kabri, (erantzunak hemen) 13:21, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Bale, agian arrazoia duzu. Euskaraz idazterakoan tilderik ez jartzea gomendatzen dutenean agian horretaz ari dira, hau da, hizkera normala erabiltzerakoan ez jartzea inongo tilderik. Baina orduan nire proposamena bestelako izango litzateke: Leóngo probintzia jarri beharrean León (probintzia) jartzea. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:24, 16 Azaroa 2008 (UTC)
Ah, baina arazoa León hitza beste edozein modutan deklinatzerakoan agertuko litzaizuke.--Assar; (erantzun hemen) 20:05, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Orduan Leongo probintzia - Caceresko probintzia tilderik gabe edo León (probintzia) - Cáceres (probintzia). Eta Leongo udalerrien zerrenda? ... :S Kabri, (erantzunak hemen) 13:54, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Et, et, et, azkarregi erabaki duzue. Bozketa! Bozketa! Bozketa!--Assar; (erantzun hemen) 20:05, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Jo, oraintxe bertan enteratu naiz eztabaida honetaz. Nik ez dut tutik ere ulertzen Cáceres tilderekin idaztekoak bagara zergatik "Caceresko Udala" beharko lukeen, tilderik gabe. Horren araberako nire proposamena: Valentzia bai, baina "Balentziako Udala". Zer iruditzen?--Belkoainpe 11:59, 25 Azaroa 2008 (UTC)

Europako eskualde historiko-politiko nagusien euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Agian zerbait interesgarria dago guretzat arau berri horretan.--Assar; (erantzun hemen) 11:04, 17 Azaroa 2008 (UTC)

Åland: Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea. Åland hobetsi arren, testu arruntak idaztean idazlearen aukeran uzten du.--Assar; (erantzun hemen) 11:11, 17 Azaroa 2008 (UTC)
Oso interesgarria... adibidez Zeinu diakritikoarekin (CriŜana) nahiz gabe (Crisana) edo (Dzūkija) nahiz gabe (Dzukija) idatz daitekela argitzen dute. Tildeak bozkatu ditugu baina zeinu arraro hauekin egin bahr duguna oraindik ez dugu argitu. Kabri, (erantzunak hemen) 12:02, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Ez Kabri. Zein hauek ERE bozkatu genituen, alfabeto latinoaren gainean zeuden zeinu diakritiko guztiak bozkatu genituen, baita kontsonanteen gainekoak ere. Hala ere gure bozketa Euskaltzaindiaren definizio ezagatik izan zen eta orain definizio bat egin badute berriro ikus daiteke zer den esaten dutena. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:42, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Gainera, argi eta garbi ipintzen du "testu arruntak idaztean" aukera hori dagoela. Wikipedia ez da testu arrunta, teknikoa baizik, entziklopedia baita eta zehatza izan behar du. --josugoni (erantzun hemen) 11:38, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Euskaltzaindiak definitu duena izan da bietara erabil daitekeela, beraz alde horretatik lehengo lekuan gaude: arau argirik gabe. Baina guk zeinuak jartzea erabaki dugunez, ba erabili egin behar ditugu. Hala ere, goian esan bezala uste dut oraindik erabaki behar duguna dela hitzok deklinatzerakoan erabiliko ditugun ala ez: "Ålandeko paisaiak" ala "Alandeko paisaiak". Niretzat garbiagoa eta gogoratzeko errazagoa izango litzateke "beti edo inoiz ez" motako araua egitea. Beraz, nire gusturako, beti, nahiz eta idazteko zailagoa izan. --Assar; (erantzun hemen) 12:09, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Hala ere testu arruntak dioenean nire ustez ez da ari izenburuetaz, baizik eta testua idazterakoan. Hau da, Åland Uharteak izan behar da leku izena, baina lagun bati idazterakoan bai nahi baduzu Å ez jartzea da gomendatzen duena. Hemen arazoa berriro ere berdina da, ez gaudelako lagun bati hizketan baina bai deklinatzen eta beraz euskararatzen. Hor Kabrik arrazoia du nire ustetan. Åland Uharteak da, baina Ålanderaino? Ålandetik? Ålandekin? Agian hor egokiena da Euskaltzaindiaren bigarren gomendio hori betetzea, eurek "testu arruntetan" esaten dutenenean zer definitzen duten argitu arte. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:55, 19 Azaroa 2008 (UTC)

Argazki zaharrak commons lizentziarekin flickrren.

Flickren kolekzio eta instituzio ezberdinetan commons lizentziarekin bateragarrian diren argazki zaharrak jarri dituzte. Bilaketa eginda adibidez "Basque" hitzarekin ([3]) 19 agertzen dira. Horietako batzuk eta beste bilaketa batzuk eginda lan polita egin daiteke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:23, 24 Azaroa 2008 (UTC)

Wikilari euskaldunak 3. produktiboenak

Eginiko azterketa informal batean euskal wikilariak produktiboenak omen garela agertzen da. Zorionak ba guztioi eta segi lanarekin! --Janfri; bai esan? 14:17, 26 Azaroa 2008 (UTC)

Zaharra da, baina beno, behintzat, morala igotzeko balio duenez ekarri dut hona ;-) --Janfri; bai esan? 14:21, 26 Azaroa 2008 (UTC)
Sentitzen dut horrenbeste euforiarekin amaitzea: Datu ofizialak eta pixka bat gaurkotuagoak... ez gaude hain goian! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:11, 26 Azaroa 2008 (UTC)
Beti bezala, zenbakiekin (ere) tranpak egin daitezke: lehen kalkuluak 588.108 hiztun kontutan hartzen ditu, eta bigarrenak, aldiz, 1.033.900. Ia bikoitza! --Unai (esan) 16:16, 26 Azaroa 2008 (UTC)
Kontua da bigarrena dela benetazkoa... azken datuen arabera milioi bat hiztunetik gertu gabiltzalako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:20, 26 Azaroa 2008 (UTC)
Hala bedi!--Unai (esan) 16:22, 26 Azaroa 2008 (UTC)

Azentua euskal abizenetan

Kaixo. Ez zait argi geratu. Gure bozketaren ondoren, euskal abizenetan azentua jarri beharra dago? Adibidez, Egoi Martinez edo Egoi Martínez?.--Unai (esan) 12:35, 30 Azaroa 2008 (UTC)

Ba ez dago argi, ez (adibidez: Eztabaida:Yeray Vázquez). Wikipediaren Politiketan abizenei buruzko erabaki zehaztugabea dugu, nire ustez. Politika horrek dio "euskal abizenak euskal grafiaz idatziko direla", eta "abizenak berezko grafian mantendu" behar direla. Orduan nik ez dakit Martinez tildez jarri behar dugun. Printzipioz badirudi baietz, abizenaren jatorria gaztelaua-edo delako, baina Fernandez de Betoño (edo mota horretako abizen arabarrak), adibidez, euskal abizena da eta kasu horretan ez litzateke jarri behar, ezta?
Nire iritzia da, ahal den neurrian, abizena duenak erabiltzen duen forma erabiltzea (eta beraz, abizenei buruzko politika hori aldatzea). Horren arazoa da kasu batzuetan agian ezingo dela hori ziur jakin... --Orereta (erantzunak) 13:01, 30 Azaroa 2008 (UTC)

Nafarroako Udal izendegia

Aupa! Euskaltzaindiak arau berria argitaratu berri du, 155.a, Nafarroako Udal izendegia batzen duena. Ez dut izen asko errepasatzeko astirik izan, baina badirudi aldaketarik badagoela. Esate baterako, Aguilar Kodeskoa geneukan Wikipedian, eta Aguilar Kodes hobetsi du Euskaltzaindiak. Besterik gabe, kontuan hartu eta errepasa ditzagun dauzkagun izenak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:22, 1 Abendua 2008 (UTC)

Zuzenean joan naiz "gure" Lapoblación ikustera :-) Ez diote azenturik kendu, baina bertako herritarrak lapoblaciondarrak dira (azenturik gabe).--Unai (esan) 10:27, 1 Abendua 2008 (UTC)
Kar, kar! Agian Wikifarra bat antolatu beharko dugu Lapoblación herri horretan eta lapoblaciondarrak ezagutu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:44, 1 Abendua 2008 (UTC)

Itzulpengintza automatikorako lankidetza proposamena

Kaixo wikilariak! Pasa den astean EHUko IXA taldetik nirekin kontaktuan jarri ziren, lankidetzarako proposamen bat luzatuz. Kontua da beraiek euskara eta gaztelania arteko itzulpengintza automatikoan lanean ari direla (ezagutuko dituzue agian Matxin eta Opentrad proiektuak), eta beraien sistema probatuz hobetzen joateko komunitate baten bila dabiltza. Horretarako, Wikipedia osatzen duen komunitatean pentsatu dute lehenik, eta agian elkar lan egin genezake helburu komun batzuk lortzera bidean. Ea ba, kontua zera litzateke:

  1. EHUkoek gaztelerazko Wikipediatik artikulu batzuk aukeratuko lituztekete, eta beraien sistemarekin euskaratu.
  2. Sistema edo interfaze bat prestatuko lukete, eta bertatik guk geuk zuzenketak egin ahal izango genituzke, beraien itzulpena hobetuz euskarazko Wikipediarako artikulu txukunak sortuz.
  3. Artikulu horiek euskarazko Wikipedian jartzeko modukoak lirateke.

Guzti hau interesgarria da, bai Wikipediarentzat, eta bai beraiek itzulpen sistema hobetzen jarraitu ahal izan dezaten. Arazo nagusia bat da: batzutan gehiago kostatzen da automatikoki itzulitako artikulu bat zuzentzea, zerotik euskaraz egitea baino. Baina nik uste dut hainbat wikilari apuntatuko bagina, eta guztion artean hainbat artikulu zuzendu, interesgarria izan daitekeela. Lan pixka bat gehixeago hartuko dugu, baina agian aurrerantzean sistema hobe bat izango dugu, eta Wikipediarako baliatu ahal izango dugu, batek daki :-) Ah! Eta itzulpenerako sistema hau librea da, eta kodea askatu egingo dute, noski.

Zenbat artikulurekin lan egingo genukeen, zein epetan,... guzti hori zehazteke dago. Apuntatzen garen erabiltzaileen arabera definitu litekeen zerbait izan daiteke. Hainbat lankide ados bazaudete, beraiei komentatuko diet, eta jarraituko dugu hizketan.

Nola ikusten duzue? Hartuko zenukete parte? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:46, 1 Abendua 2008 (UTC)

Mikel Laboaren heriotza dela-eta

Euskal kulturarentzat albiste tristea jaso dugu gaur, garrantzitsua, eta uste dut Wikipedian zerbait egin genezakeela bere omenez. Burualdean honakoa jartzea pentsatu dut:

"Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo." Goian Bego, Mikel Laboa

Ongi deritzozue? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:04, 1 Abendua 2008 (UTC)

Ondo deritzot, baina Goian Bego kenduko nuke, neutraltasuna dela eta. Nahi baduzue jaiotze-heriotza datak jarri genezake horren ordez. --Alfredo Beaumont 14:38, 1 Abendua 2008 (UTC)