Maastrichteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: lv:Māstrihtas līgums
t robota Aldatua: is:Maastrichtsáttmálinn
42. lerroa: 42. lerroa:
[[hr:Ugovor iz Maastrichta]]
[[hr:Ugovor iz Maastrichta]]
[[hu:Maastrichti szerződés]]
[[hu:Maastrichti szerződés]]
[[is:Maastrichtsamningur]]
[[is:Maastrichtsáttmálinn]]
[[it:Trattato di Maastricht]]
[[it:Trattato di Maastricht]]
[[ja:マーストリヒト条約]]
[[ja:マーストリヒト条約]]

16:08, 15 abendua 2008ko berrikusketa

Maastricht-eko Ituna edo Europar Batasunaren Tratatua gaur egungo Europako Batasuna sortarazi zuen ituna izan zen. Aurretik egindako urratsek -Parisko Ituna (1951), Erromako Ituna (1957) eta Europako Akta Bakarra (1986)- emandako aurrerapauso ekonomikoei batasun politikoa bultzatzeko nahia gehitu zitzaien.

1992ko otsailaren 7an sinatu eta 1993ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. 1997an Amsterdamen egindako goi bileran Maastrichteko ituna aldatu zen, ekialderako zabalkundera begira.

Eduki garrantzitsuenak

  • Herritarren Europa eraikitzeko nahia modu argiagoan azaldu zen, ordura arte nagusi zen batasun ekonomiko soilaren aurrean. Herritarren mugimendu askatasuna bermatzen du Batasunaren baitan, baita edozein estatutan botoa eman edo jasotzeko eskubidea ere (beti ere udal hauteskundeetan eta Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan).
  • Herriaren defendatzailea sortu zen.
  • Atzerri, segurtasun eta defentsa politiko bateratu baterako nahia.
  • Aurrerakuntza ekonomiko eta soziala bultzatzeko beharra.
  • Estatuen arteko lankidetza estua.
  • Parlamentuari botere handiagoa eman zitzaion.
  • Herritarren babesa Batasunetik kanpora edozein estatu kideren enbaxada edo kontsulaturen bidez egin daiteke.
  • Moneta batasunerako aurrerapauso garrantzitsuagoa izan zen: 1994an Europako Moneta Institutua ezarri zen eta horrek 2002an euroa sartzea ekarri zuen.

Kanpo loturak