Herodes Antipas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: tr:Hirodes Antipa
t robota Erantsia: lt:Erodas Antipas
26. lerroa: 26. lerroa:
[[ja:ヘロデ・アンティパス]]
[[ja:ヘロデ・アンティパス]]
[[ko:헤로데 안티파스]]
[[ko:헤로데 안티파스]]
[[lt:Erodas Antipas]]
[[nl:Herodes Antipas]]
[[nl:Herodes Antipas]]
[[no:Herodes Antipas]]
[[no:Herodes Antipas]]

12:51, 26 abendua 2008ko berrikusketa

Jesus Herodesen aurrean. Sijenako monasterioko erretaula nagusiko taula.

Herodes Antipas (Herodes Tetrarka bezala ere ezaguna) (Judea K. a. 20-Lyon 39), Galilea eta Pereako tetrarka izan zen (K. a. 4-39). Herodes I.a Handia eta Malthace samariarraren semea eta Herodes Arkelaoren anaia zen.

Erroman hazia izan zen bere anaia Arkelao eta Herodes Filipo izeneko bere anaiordearekin batera. Bere aita hil ondoren, Augusto enperadoreak, Galilea eta Pereako tetrarkia eman zion. Bere anaiorde zen Herodes Filiporen emaztea zen Herodiasekin ezkontza zalapartatsu bat ospatu zuen. Herodiasekin ezkondu ahal izateko, bere emazte legitimoa eta nabateoen (hiriburua Petran zuen herri arabiarra) errege zen Aretas IV.aren alaba zena arbuiatu zuen. Haserre bizian, Aretasek Herodes Antipas eraso zuen, eta soilik Siriako gobernari erromatarra eta, denbora bat beranduago, erromatar enperadore izango zen Viteliok eragotzi zuen Herodesen erabateko porrota.

Herodes Antipasek, bere aitaren eraikuntza lana jarraitu zuen. Seforis gotortu zuen, hau, bere hiriburu bihurtuz, Perean Bet-Haramgo gotorlekua altxarazi zuen, eta, beranduago, Tiberiades hiria (Tiberio erromatar enperadorearen omenez bataiatu zuena) Galileako Itsasoaren ibarrean, hiriburua bertara eraman zuelarik (hiriak, bere izena eman zion lakuari, eta, denbora luzez, judutar gune kultural handia izan zen). Dirudienez, Herodiasek konbentzituta, Kaligulagana joan zen, berriki enperadore izendatua izan zena, Judeako koroa aldarrikatzera, une horretan bere iloba zen Herodes Agripa I.aren eskuetan zegoena. Erantzun bezala, Agripak Kaligula enperadoreari idatzi zion, bere osaba Herodesi, partiarrekin Erromaren aurka aliantza sekretu bat adostu izana leporatzen. Kaligulak, orduan, Herodes Antipas eta bere emaztea, 39an, Lyonera (Lugdunum) herbesteratzea agindu zuen, eta urte hortan bertan hil zen Herodes Lyonen.

Herodes Antipas Itun Berrian agertzen da, Joan Bataiatzailearen hilketaren erantzule bezala, bere emazte Herodiasek konbentzituta (Markos 6:17-29, Mateo 14:3-12). Lukasen Ebanjelioan, Jesus bere aurrean agertzen da, eta bere isekak jasaten ditu (Lukas 23:6-12), beste ebanjeliolarietako batek ere kontatzen ez duen topaketa batetan.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herodes Antipas