Harzuri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|180px|Harzuriz eginiko burua, [[K. a. III. mendea. Louvre]] [[Fitxategi:Alabaster-satin spar.jpg|thumb|180px|Harzurizk...
(Ez dago alderik)

13:42, 4 urtarrila 2009ko berrikusketa

Harzuriz eginiko burua, K. a. III. mendea. Louvre
Harzurizko eskultura

Harzuri izena, antzerako itxurako zenbait mineralek jasotzen dute. Kaltzio karbonato edo aljez edo igeltsu harri barietate bat da (kaltzio sulfato hidratatua), forma trinkoan agertzen dena, selenita ez bezala, azken hau barietate zuntztsua bait da. Bere izena, antzinako grezierazko αλάϐαστρος ("alabastros")etik dator, heldulekurik gabeko ontzi bat izendatzen duena, harzuria, heldulekurik gabeko lurrin ontziak egiteko erabiltzen baitzen.

Harzuria, aljeza edo igeltsu harria bezala, hatzazalarekin marratzen da (1,5 eta 2 arteko gogortasuna Mohs eskalan). Bere kristalizazio sistema, monoklinikoa da. Bikor fineko aljez barietate hau, Espainiako harrobietatik, Ingalaterrakoetatik edo Toskanakoetatik ateratzen da. Harzuria, harri apaingarri bezala erabiltzen da. Bere biguntasunak, oso forma landuetan lantzea ahalbidetzen du. Uretan disolbagarria, ezin da kanpoan erabili.

Kaltzita

Kaltzita, "antzinakoen harzuria", "Bibliaren harzuria" edo "Ekialdeko harzuria" da, ezagutzen diren lehen harzurizko objektuak, Ekialde Hurbiletik bait dator. "Alabastra" izeneko lurrin edo ukendu ontzi txikiak egiteko oso bilatua, alabastra izena, harzuriaren beste izena den alabastro izenaren jatorria izan daiteke.

Kaltzita bloke bakar batean zizelkaturiko sarkofago bat, Londresko Sloane museoaren bilduman aurkitzen da. Giovanni Battista Belzonik aurkitu zuen 1817an, Seti I.a faraoiaren hilobian, Tebasetik ez oso urruti, eta Sir John Sloanek erosi zuen, arrakastarik gabe, British Museumari proposatu ondoren. Harria, Tebasetik gertu ateratzen zen, greziarrek, Psinaula edo Alabastron bezala berrizendatu zuten hirian.

Harzuria, ontzi kanopo egiptoarrak eta beste ontzi sakratu eta hil ontzi batzuk egiteko erabiltzen zen.

Beste erabilera batzuk

Xafla finetan moztua, harzuria, leiho txikietan "kristal" bezala erabili ahal izateko moduko bezain gardena da. Honela erabili zen, hain zuzen ere, Erdi Aroko eliza batzuetan, bereziki Italian. Berrikiago, harzuria erabili zen barra-barra Los Angeleseko Notre Dame katedralerako, 2002an sagaratua. Hozte gailu berezi batek, panelak, beroaren eraginpean opako bihurtzea eragozten du.

Harzuria preziatua izatea eragiten duten ezaugarrietako bat, zeharrargitsua izatea da. Ebroren Haraneko elizek, Espainian, kristalen ordez, harzurizko xaflak zituzten. Material honen biguntasunak, hatzazalarekin ere landu ahal izatea ahalbidetzen du.

Argiztapenari dagokionez, plafoi eta tulipak ere eraikitzen dira harzuriarekin, hauek brontzezko argi armiarmen zati direlarik.

Harzuriaren ateratzea

Harzuriaren ateratze mundialaren zati handi bat, Aragoin egiten da, Ebroren Haranean. Quinto, Fuentes de Ebro, Azaila eta Albalate del Arzobispo bezalako herrietan. Esplotazioa, harrobi bidez egiten da, paisaia suntsitu eta ingurugiroan kalte handia sortuz, berritzea ez bait da batere erraza halako toki idor batetan. Uretan oso disolbagarria denez, erliebea, oso erraz higatzen da. Landutako ataletan ezezik, bloke landugabeetan ere asko esportatzen da, Asian eta herrialde arabiarretan oso estimatua den jade faltsua egiteko, gogortu eta kolore ezberdinetan tindatzen duen prozedura baten bidez.

Harzuriaren eraketa