Kanpoko Hebridak: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: sco:Na h-Eileanan Siar |
t robota Ezabatua: sco:Na h-Eileanan Siar |
||
72. lerroa: | 72. lerroa: | ||
[[ru:Внешние Гебриды]] |
[[ru:Внешние Гебриды]] |
||
[[scn:Èbbridi esterni]] |
[[scn:Èbbridi esterni]] |
||
[[sco:Na h-Eileanan Siar]] |
|||
[[simple:Western Isles]] |
[[simple:Western Isles]] |
||
[[sv:Yttre Hebriderna]] |
[[sv:Yttre Hebriderna]] |
11:40, 14 urtarrila 2009ko berrikusketa
Kanpoko Hebridak edo Mendebaldeko uharteak ingelesez Outer Hebrides edo Western Isles eta gaelikoz Na h-Eileanan Siar deitzen dira. Eskoziako ipar-mendebaldean daude, Ipar Ozeano Atlantikoan.
Guztira 3.071 km2-ko azalera daukate, 26.370 biztanleekin 2005ean (9 biz./km2). Uharte gehienak populaturik gabe daude.
Stornoway/Steòrnabhagh hiriburua da eta 5.602 biztanle ditu. Lewis eta Harrisen dago kokatuta.
Hebrida uharteak osatzen dituzte Barrukoekin batera.
Historia
- 1266an, Pertheko Itunaren bidez, Eskoziaren eskuetara igaro zen Norvegiaren kontrolpean 200 urtez egon ondoren.
- 1918an sortu zuten gaur egungo administrazio sistema uharteetarako.
Uharteak
Uharte nagusiak
- Lewis eta Harris: 19.918 biztanle.
- South Uist: 1.818 biz.
- North Uist: 1.271 biz.
- Benbecula: 1.219 biz.
- Barra: 1.078 biz.
Uharte txikiak
- Scalpay: 322 biz.
- Great Bernera: 233 biz.
- Grimsay: 201 biz.
- Berneray: 136 biz.
- Eriskay: 133 biz.
- Vatersay: 94 biz.
- Baleshare: 49 biz.
- Grimsay: 19 biz.
- Flodda: 11 biz.
Gàidhealtachd
Gaelikodun lurraldea dugu hau, hiztun kontzentrazio gehien daukana Eskozia osoan, hau %61a izanik batez beste (15.723 hiztun).
Lewis eta Harris (Leodhas is na Hearadh) uhartean hiztunen portzentzaia altuena dago. Bertan, Barvas/Barabhas herri txikiak dauka portzentaia garaiena herrialde osoan, ia %75a. Bestela, South Oist eta Eriskay uharteetan 1.426 hiztun daude, biztanleen %73a.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Uharteetako webgune ofiziala
- Hebridean Celtic Festival
- (Ingelesez) Hebrida uharteetako argazkiak