Ezki: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: az:Cökə
91. lerroa: 91. lerroa:
[[fi:Lehmukset]]
[[fi:Lehmukset]]
[[fr:Tilia]]
[[fr:Tilia]]
[[glk:نمدار (زیرفون)]]
[[he:טיליה]]
[[he:טיליה]]
[[hr:Lipa (biljka)]]
[[hr:Lipa (biljka)]]

21:41, 19 urtarrila 2009ko berrikusketa

Ezkiak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzutan erabilitako beste hitz batzuk: erki.
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Ezkiak
Tilia cordata
Tilia cordata


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Malvales
Familia: Malvaceae
Generoa: Tilia
Carolus Linnaeus
Espezieak

30 inguru; ikus testua

Ezkiak 30 espezie inguru dituenTilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

Ezki hostoak

Ezkiak Estatu Batuetan linden deitzen dira eta Erresuma Batuan lime. Izen biak lind sustrai Germaniarretik datoz. Ez izenak eta ez zuhaitzak ez dute zer ikusirik (Citrus aurantifolia) espezieko "lima" deitutako fruituarekin. Ipar Amerikan askotan Basswood legez ere ezagutzen dira, ikus beherago haien erabilerak.

Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6-20cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira.

Espezieak
Hybrids and cultivars
  • Tilia x euchlora (T. dasystyla x T. platyphyllos)
  • Tilia x europaea Ezki arrunta (T. cordata x T. platyphyllos)
  • Tilia x petiolaris (T. tomentosa x T. ?)
  • Tilia 'Flavescens' (T. americana x T. cordata)
  • Tilia 'Moltkei' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Orbicularis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Spectabilis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)

Erabilerak

Zuhaitzek lore lurrintsu eta nektar kopuru handidunak ematen dituzte, medikuntzarako erabilitako ezki-lorea. Garrantzi handiko landareak dira erle zaintzaileentzat eztia ekoizterakoan, haiengandik sortzen den eztia zurbila baina zapore handikoa da. Lorekin ezki-ura ere atontzen da. T. cordata da medikuntzarako gehien erabiltzen den espeziea; konposatu aktiboko kopuru handiak dituelako. Orri gazteak eta orrien begiak jangarriak dira. Lepidoptero batzuen larbek ezkien orriak jaten dituzte, beste batzuen artean Lime Hawk-moth, Buff-tip eta Coxcomb Prominent espezieetakoak.

Ezkien zura biguna eta lantzeko erraza da. Merkataritzan basswood legez ezagutzen da, batez ere Ipar Amerikan.

Ezkia Sloveniaren herri-ikurra da; bertan lipa deitzen da.

Honez gain ikus