Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Rosie_the_Riveter.jpg irudia We_Can_Do_It!.jpg irudiagatik aldatu da
53. lerroa: 53. lerroa:
[[ka:ქალთა საერთაშორისო დღე]]
[[ka:ქალთა საერთაშორისო დღე]]
[[kk:Халықаралық әйелдер күні]]
[[kk:Халықаралық әйелдер күні]]
[[km:ទិវានារីអន្តរជាតិ]]
[[ko:세계 여성의 날]]
[[ko:세계 여성의 날]]
[[ku:Roja Jinên Cîhanê]]
[[ku:Roja Jinên Cîhanê]]

09:46, 22 urtarrila 2009ko berrikusketa

Emakumearen Nazioarteko Eguneko protesta Bangladeshen.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatu ohi da.

Kronologia

  • 1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta Clara Zetkin komunista alemaniarrak emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatu zuen. 17 herrietako 100 bat emakume ziren bertan eta proposamena ahobatez onartu zuten.
  • 1911: Aurreko urteko erabakiaren ondorioz, lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zen urte hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu publikotara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatuz. Astebete beranduago, martxoaren 25ean, 140 emakume langile hil ziren New York-eko Triangle fabrikako sutean. Gehienak gazteak ziren, italiar inmigranteak eta juduak. Gertakizun latz hura behin eta berriro izango zen gogoan ondorengo urteetan egingo ziren ospakizunetan.
  • 1913-1914: Lehenengo Mundu Gerran parte hartzearen aldeko eta kontrako iritzietan banatuta zeudenean, Errusiako emakumeek Lehen Nazioarteko Eguna ospatu zuten 1913ko otsaileko azken igandea. Europako beste toki guztietan hurrengo urteko martxoaren 8an izan ziren gerraren aurkako protestak eta emakumeen arteko solidaritatea aldarrikatuz.
  • 1917: Gerrak 2 milioi soldadu errusiar hil zizkien eta Errusiako emakumeek greba egin zuten "ogia eta bakea" eskatuz. Berriro otsailaren azken igandea izan zen. Lau egun beranduago tsarra bere kargua utzi beharrean izan zen eta behin-behineko gobernuak boto eskubidea eman zien emakumeei. Otsailaren 23 zen igande hura Errusiako egutegian, baina beste herrialdeetan erabiltzen zen egutegi gregorianoan, martxoaren 8a.
Rosie the Riveter AEBetako ikono feminista.

Martxoaren 8a

Hala ere, gehienok ezagutzen dugu martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkien suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Txantiloi:NA lotura