Alborapen (estatistika): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu+irudi
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu
7. lerroa: 7. lerroa:
Horrenbeste zehaztu gabe ere, alborapen kontzeptua oso intuitiboa da. Histograma, maiztasun poligonoa, maiztasun edo probabilitate kurba edo antzeko diagrama batean, datuak ezkerreko [[mutur]]rerantz lerratzen direla ikusten bada, ezkerrerako alborapena izango da. Halaber, eskuineko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, eskuinerako alborapena izango da. Diagrama erabat simetrikoa bada, banakuntza alboragabea izango da.
Horrenbeste zehaztu gabe ere, alborapen kontzeptua oso intuitiboa da. Histograma, maiztasun poligonoa, maiztasun edo probabilitate kurba edo antzeko diagrama batean, datuak ezkerreko [[mutur]]rerantz lerratzen direla ikusten bada, ezkerrerako alborapena izango da. Halaber, eskuineko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, eskuinerako alborapena izango da. Diagrama erabat simetrikoa bada, banakuntza alboragabea izango da.


[[Image:Skewness Statistics.svg|Ezkerrean, alborapen negatiboa duen banakuntza bat. Eskubiko banakuntzak alborapen positiboa du.]]
[[Image:Skewness Statistics.svg|thumb|450px|center|Ezkerrean, alborapen negatiboa duen banakuntza bat: ezkerreko muturra luzeagoa du. Eskubiko banakuntzak alborapen positiboa du: eskubiko muturra luzeagoa du.]]


[[Kategoria:Estatistika]]
[[Kategoria:Estatistika]]

17:08, 3 otsaila 2009ko berrikusketa

Eskuinera alboratutako banakuntza bat.

Estatistikan eta probabilitate teorian, alborapen neurriek datu multzo baten edo probabilitate banakuntza baten itxuraren ezaugarri bat aztertu eta neurtzen dute: datuak edo emaitza posibleak bere probabilitateekin alde batera edo besterako joera duten. Alborapena itxura osatzen duten bi ezaugarri estatistikoetako bat da: bestea kurtosia da.

Zehatzago, ezkerrerako alborapena edo alborapen negatiboa dagoela esango dugu, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik gora behera baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino handiagoa denean. Aitzitik, eskuinerako alborapena edo alborapen positiboa dagoela esango dugu, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik behera gora baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino txikiagoa denean. Banakuntza erabat simetrikoa edo alboragabea izango da, mediana eta batezbesteko aritmetiko sinplea bat datozenean.

Horrenbeste zehaztu gabe ere, alborapen kontzeptua oso intuitiboa da. Histograma, maiztasun poligonoa, maiztasun edo probabilitate kurba edo antzeko diagrama batean, datuak ezkerreko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, ezkerrerako alborapena izango da. Halaber, eskuineko muturrerantz lerratzen direla ikusten bada, eskuinerako alborapena izango da. Diagrama erabat simetrikoa bada, banakuntza alboragabea izango da.

Ezkerrean, alborapen negatiboa duen banakuntza bat: ezkerreko muturra luzeagoa du. Eskubiko banakuntzak alborapen positiboa du: eskubiko muturra luzeagoa du.