Histamina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ko:히스타민
Josu (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa: 11. lerroa:


*[[alergia]] kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
*[[alergia]] kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
*urdaileko fisiologian parte hartzen du ere, [[azido klorhidriko]] eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
*urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, [[azido klorhidriko]] eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
*nerbio sistema zentralean [[neurotransmisore]] moduan jarduten du.
*nerbio sistema zentralean [[neurotransmisore]] moduan jarduten du.



21:58, 7 otsaila 2009ko berrikusketa

Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alegikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.

Sintesia

Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.

Histidinaren bilakaera histamina bihurtzeko, L-histidina deskarboxilasa entzimak sustatua

Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.

Funtzioak

  • alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
  • urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
  • nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.

Efektuak

Histaminak efektu hauek eragiten ditu:

  • kapilarren basodilatazioa
  • gihar lisuen uzkurdura
  • frekuentzia kardiakoaren areagotzea
  • azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
  • arteria presioaren jaitsiera

Histamina eta janari intoxikazioak

Janari intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.