Buru (uhartea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|250px|Buru '''Buru''' Indonesiako uharte bat da. 9505 kilometro karratuko hedadura eta 100.000 biztanleko biztanleria du. [[Moluka uhar...
(Ez dago alderik)

22:28, 10 otsaila 2009ko berrikusketa

Buru

Buru Indonesiako uharte bat da. 9505 kilometro karratuko hedadura eta 100.000 biztanleko biztanleria du. Moluka uharteen zati da, eta Ceram eta Ambonetik mendebaldera aurkitzen da. Iparrekialdeko bere kostaldean aurkitzen da bere hiri eta portu nagusia den Namlea. Gunung Kaplamada, 2.279 metroko altuera duena, bertako mendirik garrantzitsuena da.

XV eta XVI. mendeetan, Ternateko gobernarien eragin politikopean egon zen, eta, 1658tik aurrera, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiarena izan zen.

Moluketan aurkitzen diren gainontzekoak bezala, hau ere, Wallacen Lerroa deritzonean aurkitzen da, bere biodibertsitate aberatsagatik interes zientifiko handia duena eta Hegoekialdeko Asia eta Ozeania artean aurkitzen dena. Bertan, Tanimbarreko Kanpandorreko mozolo azpiespezie bat bizi izan zen, gaur egun, iraungitzat jotzen dena.