Kleopatra Selene I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Kleopatra Selene I.a''', Egiptoko ptolomeotar dinastiako erregina ezkontidea eta, ondoren, Seleuzidar Inperioko erregina izan zen. [[Ptolomeo VII...
(Ez dago alderik)

15:58, 12 otsaila 2009ko berrikusketa

Kleopatra Selene I.a, Egiptoko ptolomeotar dinastiako erregina ezkontidea eta, ondoren, Seleuzidar Inperioko erregina izan zen.

Ptolomeo VIII.a Evergetes faraoia eta Kleopatra III.aren alaba zen. K. a. 112an ezkondu zen bere anaia Ptolomeo IX.arekin, Kleopatra IV.agandik laster dibortziatu zena.

Ondoren, Seleuzidar erregeekin ezkondu zen: Antioko VIII.a Griforekin K. a. 102an, Antioko IX.a Eusebiorekin K. a. 96an eta, azkenik, bere suhi Antioko X.a Eusebiorekin K. a. 95ean.

Berenize III.aren ama izan zen, K. a. 114an, bere osaba Ptolomeo X.arekin ezkonduko dena, ondoren, K. a. 81ean, bere lehengusu Ptolomeo XI.arekin, Silak errege bezala ezarria. Bere senarrak, ezkondu eta gutxira hil zuen, K. a. 80an, ondoren, bera, Alexandriako herri nahigabetuak lintxatu zuen.