Arte bisigotikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa: 49. lerroa:
Gaur egun kontserbatzen diren piezak altxor liturgikoak eta hilobietan agertutako piezak dira:
Gaur egun kontserbatzen diren piezak altxor liturgikoak eta hilobietan agertutako piezak dira:
=== Guarrazargo altxorra ===
=== Guarrazargo altxorra ===
Zintzilikatzeko ziren koro eta gurutze asko aurkitu ziren. Gurutzeen artean ''Sonika'', ''Teodosia'', ''Sutila'' eta ''Recesvinto''ren koroak ditugu. Koro hauek erregeek Jainkoari eskeintzen zizkioten eta aintzindari bezala Bizantzioko Justiniano topatzen dugu. Arima egurrezkoa izaten zuten eta urrez estaltzen ziren, harri bitxiak tartekatuz. Erabiltako teknika bizantziarrena dugu.
Zintzilikatzeko ziren koro eta gurutze asko aurkitu ziren. Gurutzeen artean ''Sonka'', ''Todosia'', ''Sutil'' eta ''Recesvint''ren espatak ditugu. Koro hauek erregeek Jainkoari eskeintzen zizkioten eta aintzindari bezala Bizantzioko Justiniano topatzen dugu. Arima egurrezkoa izaten zuten eta urrez estaltzen ziren, harri bitxiak tartekatuz. Erabiltako teknika bizantziarrena dugu.


== Ikus ere ==
== Ikus ere ==

13:20, 19 otsaila 2009ko berrikusketa

Koroa bisigotikoa. Zintzilikaturik dauden hizkiek (R)ECCESVINTUVS REX OEFFERET diote

Arte bisigotikoa Iberiar penintsulako Erreinu bisigotikoan emandako arteari deitzen zaio. Bisigodoak 415. urtean sartu ziren penintsulan eta 716.urtean, musulmanek azken probintzia bisigotikoak konkistatzean, bukatu zen beraien agintea.

Testuingurua

II.mendean, Iberiar penintsula Erromatar inperioaren parte zen. V. mendean ordea, aldaketa batzuk eman ziren herri germaniarrak agertu bait ziren. Baina 415. urterarte itxaron beharko dugu bisigodoak penintsulan azaltzeko.

Hala ere arte bisigodoa ez da hasiko 589. urterarte. Kristau katolikoak bihurtuko dira orduan, arrianoak izatetik utzita.

Arkitektura, gaur egun arte iritxi zaizkigun adibideak VII. mendekoak dira eta batez ere erreinuaren periferian eginikoak diraute zutik. Hiriburu garrantzitsuenetakoak, Toledo adibidez, musulmanek suntsitu zituzten konkistatzen hasi zirenean.

Kontutan hartu beharreko beste ezaugarri bat liturgiari dagokiona da. Nahiz eta katolikoak bihurtu ziren, beraien liturgia propioa egiten jarraituko dute. Liturgia erromatarra ez da XI. menderarte zabalduko Europara. Liturgia propio honek islada izanen du artean.

Arkitektura bisigotikoa

Arkitektura guztiz erlijiosoa da (Eliza eta monarkia oso lotuta zeuden). Elizak Ekialdera orientatuak daude. Eraikin hauetan, homogeneitatea zein aniztasuna aurkituko ditugu. Erromatar garaiko eraikitze sistema bereganatu zuten eta eraikin zaharrak (paleokristauak) beren harrobiak bilakatu zituzten.

Murruak lodiak eta sendoak egiten zituzten. Harlandua, harlangaitza eta adreiluak erabiltzen zituzten hauek egiteko. Oso trebeak ziren harriarekin eta askotan harladua erabiltzen zutenean ez zuten morteirurik erabiltzen eta bestetan egurrezko grapa batzuk erabiltzen zituzten hauen elkartzeko. Gehienetan margoturik egoten ziren. Euskarriak kolomak eta pilareak ziren eta erebilitako kapitelak biziren nagusiki; korintiarra eta piramide moztua (tronkopiramildala). Ferra arkua zein erdi puntuko arkuak erabili zituzten. Baoak txikiak eta estuak egiten zituzten eta gehienetan sareta edo zelosia jartzen zitzaien. Eraikinak gangatu egiten zituzten; kanoi ganga, ertz ganga, labeganga, ferra ganga zein kupulak egingo dituzte.

Oinplano basilikala eta zentralitatua erabiltzen zituzten. Eraikuntzak guztiz artikulatuak daude eta bolumetrian oinarriturik. Areto eta ezpazio ezberdin ugari egiten zituzten beraien liturgiaren beharetara egokituz. Burualdeetan, gehienetan abside nabaria izaten zen eta bestalde burualde hirukoitza. Absideak ez daude nabeekin lerrokaturik askotan... Oinalden atariak edo portikoak egiten zituzten, baita alboetan ere. Atarien alboetan, gelak izaten zituzten (erromes gunea, ibiltarientzat, ostatu gisa,...). Kantzela edo mugarriak erabili zituzten, espazioa hierarkizatuz.

Adibideak

Eskultura bisigotikoa

Apainketa eskultorikoa bakarrik iritxi zaigu, erliebeduna eta arkitekturapean zegoena. Mukulu biribileko eskulturarik ez da iritxi. Garaiko arkitektura oso galdua dagoenez, erliebe hauek museoetan edota eraikin musulmanetan berrerabiliak ikus ditzakegu, beren testuinguruetatik at.

Motibo ezberdinak irudikatu zituzten: geometrikoak, bejetalak, zoomorfoak, figuratiboak,... Arkitektura elementuetan zein altzari liturgikoetan ikusiko ditugu. Nahiz eta hiri garrantzitsuak (Toledo, Merida,...) suntsituak izan ziren, gelditutako arrastro eskultorikoak, oso dekoratuta daudela adierazten digute.


Irudi figuratiboetan ez dira naturalistak, formari ez diote garrantzirik ematen, gorputzak toskoak eta deformatuak izaten ziren. Bi planotan egiten zituzten; irudia eta normalean neutroa izaten zen hondo bat. Askotan azaltzen diren inskripzioak lagungarria dira eszena ulertzeko. Ez dute trepanorik erabiliko baizik eta alaka. Adibiden artean kantzelak ditugu. 613an Toledoko IV. Kontzilioan, espazioaren banaketa zuhurra aipatzen da. Hori egiteko funtsezkoak dira kantzelak, nahiz eta fisikoki espazioa osoa ez itxi, lekua mugatzen dute. Bi iritxi zaizkigu, bata rekopolisekoa eta bestea emeritensearra deituak. Beste adibide batzuk Toledoko salbatzailearen elizako pilastra eta Nave-ko San Pedro elizako kapitelak.

Urregintza eta bitxigintza

Guarrazargo altxorrean topatutako gurutze botiboa

Urregintza zein bitxigintza oso garrantzitsuak izan ziren. izan ere, Toledoko monarkak gorteko zeremonietan janzkera pertsonalean asko erabili zuen. Ohitura hau, Bizantzioko zeremonietan oinarritu zen. Eginiko urregintza zein bitxigintza monarkiaren sustapenean egin zen. Tailer aulikoak, ofizialak zituzten gorteko eskakizunei erantzuteko.

Esparru erlijiosoetan ere asko erabiliko ziren, iturriek diotenez Meridako elizetan bitxiak barra-barra zeuden. Musulmanek ere idatzia utzi zuten, Toledo konkistatzera sartu zirenean, izugarrizko altxor aberatsak topatu zituztela. Bitxiak, altxor sakratuaren kontzeptuan sartu behar ditugu.

Fintasuna, dotoretasuna eta suntuosidadea adierazten zuten. Boterearen eta hondasunaren ikur bihurtu ziren. Herri germaniarrek mugikorrak ziren luxuzko objetuak gustukoak zituzten eta beren produkzioa garrantzitsua izan zen.

Erabilitako materialen artean garrantzitsuenak urrea, zilarra, brontzea, beira orea eta harri bitxiak izan ziren. Esmaltegintza ere asko landu zen, cloisonné teknikaz.

Gaur egun kontserbatzen diren piezak altxor liturgikoak eta hilobietan agertutako piezak dira:

Guarrazargo altxorra

Zintzilikatzeko ziren koro eta gurutze asko aurkitu ziren. Gurutzeen artean Sonka, Todosia, Sutil eta Recesvintren espatak ditugu. Koro hauek erregeek Jainkoari eskeintzen zizkioten eta aintzindari bezala Bizantzioko Justiniano topatzen dugu. Arima egurrezkoa izaten zuten eta urrez estaltzen ziren, harri bitxiak tartekatuz. Erabiltako teknika bizantziarrena dugu.

Ikus ere