Miguel Sanz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
50. lerroa: 50. lerroa:


Beste arlo batzuetan, PPren iritziak konpartitu ohi ditu, UPN eta PPren artean erlazio estua dela eta. Dena den, iritzi desberdinak agertu ditu hainbat kasutan, Irakeko Gerra "akatsa" izan zela esan zuenean bezala, adibidez.
Beste arlo batzuetan, PPren iritziak konpartitu ohi ditu, UPN eta PPren artean erlazio estua dela eta. Dena den, iritzi desberdinak agertu ditu hainbat kasutan, Irakeko Gerra "akatsa" izan zela esan zuenean bezala, adibidez.

{{Nafarroako Gobernuko lehendakariak}}


[[Kategoria:Euskal Herriko Aro Garaikidea|S]]
[[Kategoria:Euskal Herriko Aro Garaikidea|S]]

11:40, 22 otsaila 2009ko berrikusketa

Miguel Sanz
Kargua: Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria
Agintaldiaren iraupena 1996 - gaur arte
Aurrekoa: Javier Otano
Ondorengoa: -
Jaio: 1952ko irailaren 16a Korellan
Alderdi politikoa: UPN
Lanbidea: Bankagintzakoa


Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952ko irailaren 16) egungo Nafarroako Gobernuko presidentea da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. UPNko militantea da.

1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, presidente izendatzeko.

Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion presidentziari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako presidente bihurtu zen. Kargu berean jarraitu du gaur egun arte, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeak irabaziz.

Ideologia

Sanzek Nafarroa Espainiar Konstituzioaren aldi baterako 4. Xedapena ezabatzea defendatzen du Nafarroa erkidego autonomo izaten jarraitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartu ahal ez izateko:

« Arau hau ezabatu behar da, zeren etorkizunean nafarrak zorotasunean erortzen badira, Erreinu Zaharreko nortasuna pikutara bidali dezakete. »

Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoarekin organo instituzional bat sortzea ukatzen du ere bai.

Euskarari dagokionez oraingo hizkuntz zatiketa defendatzen du, euskararen ofizialtasunari uko eginez egun hizkuntzak ofizialtasuna duen Nafarroako iparraldera mugatuz.

« Euskararen normalizazioa, hezkuntzaren kalitatearentzat kaltegarria izango litzateke. Unibertsitate elebidun bat, unibertsitate txar bat izango litzateke. »

Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatu du, ETArekin erlazionatzen dituelako:

« EAJk ETAren helburuak jarraitzen ditu »

Bake Prozesuari dagokionez Jose Maria Aznarren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :

« ETAk indarkeria uzten badu, elkarrizketa eta negoziaketa posible izango litzateke, eta hor, Nafarroa eskuzabala izango da »

Baina aldiz Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian egindako bake prozesua, haren ustez "Nafarroa arriskuan jartzen zelako" erakunde armatuarekin egindako elkarrizketetan. "Alderdien Mahaia" eratzearen aurkakoa ere izan zen.

Beste arlo batzuetan, PPren iritziak konpartitu ohi ditu, UPN eta PPren artean erlazio estua dela eta. Dena den, iritzi desberdinak agertu ditu hainbat kasutan, Irakeko Gerra "akatsa" izan zela esan zuenean bezala, adibidez.

María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu