110 metroko hesi-lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
110 metroko hesi-lasterketa
110 metro oztopo
110 metro oztopo
Markarik onenak
Mundukoa Aries Merritt 12.80 (2012)
Olinpikoa Liu Xiang 12.91 (2004)

110 metroko hesi-lasterketa edo 110 m hesiak egungo atletismoaren lasterketa bat da, gizonezkoen modalitatean bakarrik lehiatzen dena, emakumezkoak 100 metroko hesi-lasterketan lehiatzen baitira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa honen jatorria 1830ean dago, Oxfordeko Unibertsitateko ikasleek 140 yardako lasterketa bat antolatu zutenean, non 10 hesi gainditu behar zituzten. Geroago, 1864an, egin beharreko distantzia 120 yarda (109,72 metro) eta hesien altuera 3,5 oinetan (1,0667 metro) finkatu zen, lehenengoa irteeratik 15 yardara (13,72 metro) eta gainerako bederatziak 10 yardako (9,14 metro) tarteetan kokatuz.

1888an, Frantziak distantzia egokitu zuen azken hesia eta helmugaren artean 28 zentimetro gehituz, eta horrela, behin betiko, lasterketaren funtsezko ezaugarriak ezarri ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]